|
|
Joint Venture Fagor Industrial + Jindal Steel
Akordioa Kepa Bedialauneta, Fagor Industrialeko zuzendari nagusiak eta Ratan Jindal, Jindal Steel-eko lehendakariorde eta zuzendari nagusiak izenpetu dute, Espainiarako xafla formatuen zerbitzu zentro bat garatzeko aldi baterako enpresa-elkartea sortzea ekarriz.
Zerbitzu zentroa JSL España, s.l. deituko da, 30 langile edukiko ditu eta Fagor Industrial Taldeak Lucenan (Kordoba) duen biltegiaren alboko 5.300m2 ko lokal batean egongo da eta neurrirako formatuak produzituko ditu espainiar merkaturako, Indiatik zuzenean inportatutako bobinetatik abiatuta.
8 Milioi €ko inbertsioa martxan da eta aurtengo irailerako ebaketa-linea funtzionatzen hasiko dela aurreikusten da. Bi enpresen artean18.000 Tona xafla formatu produzitzea espero dute lehenengo urtean.
Jindal Steel, 1952an O.P. Jindal fundatzaileak sortua, gaur egun, 4 enpresak osatua dagoen erakundea da (Jindal Stainless, SAW Pipes, Jindal Steel & Power eta JSW Steel), 7000 langile dituen erakundea, hain zuzen ere.
Jindal Steel xafla galvanizatua eta altzairuzko bobinak egiten dituen Indiako sektore pribatuko lehen fabrikatzailea da eta 904 Milioi € salmenta emaitza eta 42 Milioi € irabazi garbirekin itxi zuen azken ekitaldi finantzarioa.
Enpresak 12 fabrikazio planta ditu Indian eta AEBn beste 2; gainera, etengabeko hedapen, integrazio eta hazkunde politika du abian, fabrikazio eta marketin arloetan aliantza estrategikoak eginez mundu mailako beste lider batzuekin.
Jindal Steel-entzat Europan izango duen lehenengo ebaketa-fabrika izango da, espainiar eta europar merkatuan, bobinen hornitzailea izan ordez, xafla formatuen hornitzailea bilakatuz.
Gainera, Fagor Industrial Taldeari fabrikazio kostuetan lehiakor izatea ekarriko dio honek guztiak, entrega zerbitzu hobea ematea lehengaia gerturatzean, unean uneko sistema (just-in-time) ahalbidetuz eta stock-ak murriztuz.
Gaur egun, Fagor Industrial Taldeak dituen 10 fabrikazio plantatan 1600 enplegatu ditu egosketa, ontzi-garbigailuak, hotz komertziala, garbiteria eta buffeteak negoziotan, eta Euskal Herria, Espainia, Frantzia, Italia, Mexiko, Polonia, Turkia eta Txinan banatuta. Kooperatibak iazko ekitaldia 220 Milioi euroko salmenta finkatu eta 7,5 Milioi euroko irabaziekin itxi zuen.
http://www.fagorindustrial.com