|
|
Euskadiko Kutxa bezeroaganako arreta eta tratatzeko eran nabarmendu da, Stiga txostenaren arabera
Txostena lantzeko, Stigak banku jardueraren hainbat alderdi baloratu ditu, horien artean: Langileen aurkezpena, Arretaren azkartasuna eta pribatutasuna, Adeitasuna, Langileen interesa eta bezero bakoitzari eskainitako denbora, Produktuei buruzko azalpenak, Bezeroei entregatzen zaien informazioa eta, are, bulegoen itxura fisikoa.
Txostenaren emaitzen arabera, Euskadiko Kutxa beste erakunde batzuen artetik nabarmentzen da bezeroari eskaintzen dion tratuagatik eta minutu kopuruagatik, baita ere finantza produktuei buruzko informazioa ematerakoan erakusten duen argitasunagatik.
Espainiako finantza merkatu lehiakorrean, bezeroei emandako dedikazioa eta zerbitzua nabarmentzen duen Stigaren rankin horretan nota ona lortzen duten erakundeek alde handia markatzen dute zuzeneko lehiakideekiko.
http://www.cajalaboral.com