|
|
Eroski EAEn prezioei eusten lagundu duela adierazi du Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren aurrean
Halaber, aukera aprobetxatu du Europan eta Espainian txikizkako salmentaren gaur egungo zein etorkizuneko testuingurua aurkezteko ere, eta Eroskik testuinguru horretan Euskal Autonomia Erkidegoan eta Espainian duen kokapena azaltzeko; halaber, prezioak sortzeko faktore nagusiei buruz duen ikuspegia ere azaldu du.
Eroskiren izenean, Agustin Markaide zuzendari nagusiak enpresa aspaldi bere bezeroei prezioen eskaintza lehiakor bat egiteko egiten ari den ahaleginen berri eman du, eta horren emaitza 2007an izandako igoeran ikus daiteke.
Zehazki, ekitaldi horretan, elikagaien prezioa %2,64 igo zen Eroskin, EAEko elikagaien prezioen inflazioa %7,3 hazi zen bitartean. Hori berresteko, marjinen jaitsiera har daiteke kontuan eta, ondorioz, Eroskik 2007an egindako salmentetarako lortu zuen etekina (salmentak %19 hazi ziren, baina etekinak %9). Horixe da Agustin Markaidek batzorde parlamentarioaren aurrean eman zuen azalpenaren espiritua laburbiltzen duen deklarazioa.
Prezioa ezartzeari dagokionez, EROSKIk Estatu mailako lehiakideei begiratuta ezartzen du bere politika komertziala, ez bertakoei begiratuta. Hori dela eta, Eroski etxeen prezioen tarifak (hipermerkatuak eta supermerkatuak) berdin aplikatzen dira sare osoan.
Erreferentziazko beste puntuetako bat marka propioko produktuen lehiakortasuna da, eta horiek, Agustin Markadieren hitzetan, balio erantsia ematen diote kontsumitzaileari, kalitatea erosten baita, prezio hobean. Produkturik eraginkorrena da inflazioari aurre egiteko: "marka propioko produktuen prezioak besteak baino gutxiago igo ditugu (2,09 pp 2007ko erosketetan), eta prezioak negoziatzeko nazioarteko prozesua ezartzen diegu".
Eroskiko zuzendari nagusiak adierazi zuenez, banaketa komertzialeko enpresek ahalegin handia egiten dute kontsumitzaileari produktuen eskaintza zabala eskaintzeko aukera, kantitate, kalitate eta prezioari dagokionez. Produktu eta zerbitzu berriak ikertzeko eta garatzeko ere esfortzu handiak egiten direla gaineratu zuen.
EAEko merkatu kuota dela eta, Agustin Markaidek jakinarazi du ulergarria dela banaketa enpresa baten presentzia handiagoa izatea bere jatorrizko lekuan. Banaketa kate guztietan gertatzen da hori. Adibide gisa aipa daitezke Valentzian Mercadonak eta Consumek dituzten merkatu kuotak (merkatuaren %54,3), edo Semarkek Kantabrian duena (%33,3). Eroskik Euskadin duen kuota (%34,8) beste enpresa batzuek beren jatorrizko erkidego autonomoetan dituzten merkatu kuoten antzekoa da. Eta erkidego horietan inork ez du merkatu kontzentrazioko arazorik aipatu, eta prezioak ez dira kontzentrazio horrekin lotu.
Hainbat merkaturen oligopolio egoera dela eta, Eroskiko zuzendari nagusiak gogorarazi du praktika komertzial bat lehiakortasunaren kontrakotzat jo ahal izateko, merkatu oligopolistiko batez gain, beste hainbat faktore ere aipatu behar direla: edo enpresa horiek koordinatu egiten dira, berariazko hitzarmen baten bidez, elkarrekin etekina lortzeko; edo enpresa horiek koordinatu egiten dira, berariazko hitzarmenik gabe, eta orduan kolusio nabarmena litzateke. Beraz, funtsezko faktorea koordinazioa da. Horregatik guztiagatik, hain akusazio garrantzitsua egiten bada, oinarrian frogak eduki behar dira, prezioak, produkzioa eta zerbitzuak hitzartzen direla frogatu ahal izateko.
http://www.eroski.es