|
|
Eroski Bidaiak-ek %7 hazi ditu salmentak 2007an
Oporretako helmugen saltokietan ere hazi zen, 18 bulego gehiagorekin, eta urtearen amaieran Eroski Bidaiak-en 269 opor agentzia eta Travel Air-en enpresa gune zeuden.
Lehenengo seihilekoan hazkunde aipagarriak zeuden, metatuan %10en gainetik, eta bigarren seihilekoa lasaiagoa izan zen. Halaber, portzentajea merkaturik helduenetan eta marka sartuago dagoenetan hazi zen gehiago.
Oporretarako, Eroski Bidaiak-etako bezeroen eskaera estatalik handiena Costa Blanca, Costa Dorada eta Costa Brava izan ziren, Kanariar uharteekin batera; hain zuzen, azken helmuga hori batez bestekoa baino gehiago hazi zen. Nazioarteko helmugen artean, berriz, Italia batez bestekoa baino gehiago igo zen, eta berdin Estatu Batuak, euroak dolarrarekiko duen parekotasun hobea aprobetxatuz.
Horrez gain, Travel Air enpresen lerro korporatiboak oporraldietako lerroak baino igoera handiagoa izan zuen. 27 enpresa eta "inplant" dituelarik, ekitaldian zehar bezeroaren ezagutza eta segmentazio ildoa landu zuen (CRM), eta enpresa arloarentzako aholkularitza osatuagoa planteatu zuen. Ekitaldien eta konbentzioen jarduera ere nabarmen handitu zen.
Eroski Bidaiak-ek 269 bulego dauzka: Andaluzian 12, Aragoiz 17, Asturiasen 10, Balearretan 1, Kantabrian 9, Gaztela-Mantxan 3, Gaztela eta Leonen 14, Katalunian 15, Extremaduran 1, Galizian 18, Errioxan 10, Madrilen 41, Murtzian 4, Nafarroan 15, Valentziako Erkidegoan 13 eta Euskal Autonomia Erkidegoan 86.
Plantillan guztira 876 langilek dihardute, eta horiek enpresaren jabetzan, emaitzetan eta kudeaketan parte hartzeko prozesu batean sarturik daude, EROSKI Taldean guztira lan egiten duten 50.000 langileak bezala.
http://www.eroski.es