Prentsa aretoa

Actuales | Buscar | RSS

Eroski plan propio bat garatzen ari da, bere langileen artean sexua eta jatorria direla eta desberdintasunik egon ez dadin bultzatzeko.

  • Fecha: 06-03-2008

Kontuan izanik Eroskiko Diskriminaziorik Gabeko Hautaketarako Gidan aukera gehiago izateko ezinbestekoa dela langileak hautatzerakoan diskriminaziorik ez egitea, bete-betean dihardugu lanean hautaketa prozesuetako zein eremutan jardun behar den identifikatu eta ohitura hobeak bultzatzeko.

Bigarren ekintza berdintasuna aintzat hartzen duen kultura garatzera bideratuta dago, eta, horretarako, enpresaren barruan berdintasunaren alde jarraitzen diren politikak zertan diren argi azaltzea bultzatzen da, Eroskiko Berdintasunezko Komunikazio Gidak erakusten duen moduan.

Eta hirugarrenez, zuzendaritza karguak dituzten pertsonak prestatzea dugu, berdintasunaren kultura zabal dezaten, Eroskin talde lanerako jarraitzen diren prozesuekin bat datorren sistema bat baita.

Berdintasunaren Behatokiak ere lanean dihardu emakumearen baldintza fisiko eta estrukturalei egokitutako lan inguruneak sortzeko eta emakumeen lan profesionala beraien ezaugarri fisikoei egokituagoa izan dadin.

Lanpostu eta eginkizunen ebaluazioa ere egin du, bai eta lanpostu eta eginkizun horiek berriz definitu ere, emakume langileak babesteko irizpide ergonomikoaren arabera. Eta, bukatzeko, haurdun dauden emakumeen lanpostuak eta baldintzak ebaluatzeko eta egokitzeko planen jarraipena egin du.

Berdintasunaren Behatokiaren beste helburu bat da gizonezkoen eta emakumezkoen presentzia orekatua lortzea, betidanik eta tradizioz bakarrik gizonezkoek edo emakumezkoek bete dituzten kategoria profesionaletan. Esaterako, kutxetako langile gehienak emakumezkoak dira eta plataformetakoak, berriz, gizonezkoak dira gehienetan.

Horretarako, emakumezkoek bete dezaketen lanpostu kritikoak definitu dira, eta gizonezkoek eta emakumezkoek lanpostu beretan betetzen dituzten lanaldi osoen kopurua berdintzeko neurriak aplikatuko dira.

Berdintasunaren Behatokiaren hurrengo ekintzak enplegu eskaintzetan eta gizonezkoenak baino ez zirela uste ziren eginkizunen esleipenetan gertatzen diren diskriminazioak gainditzera bideratuta egongo dira. Gainera, hautaketa prozesuetako elkarrizketetan diskriminaziorik ez egotea bultzatuko da, eta berdintasunak dakartzan onurak zabalduko dira jendearen artean, kostuen murrizketak, talentuak enpresatik alde egitea ekiditeak, marketinak, berrikuntzak eta antolaketaren malgutasunak eragindako gastuei aurre eginaz. Eroskiko Berdintasunaren Behatokiak lanean jarraituko du erakunde osoan berdintasunaren aldeko politiken berri emateko.

2005. urtea hasita zegoela, EROSKIk Berdintasunaren Behatokia jarri zuen abian, enpresa alorrean berritzailea zen eta helburu garbia zuen proiektua alegia: erakundeko emakumeen errealitatera hurbiltzea, aurreiritziak hautsi, presentzia handiagoa izan eta beraien asmo, talentu eta premien ikuspuntutik ingurune profesional egokiago lortzearekin interesaturik dagoen kolektiboa baita. 2005ean, Berdintasunaren Behatokia sortu zenean, Eroskik berriro erakutsi zuen lan arloan berdintasuna lortzeko politikekin hartutako konpromisoa. Konpromiso serioa eta etengabea, zeinari esker 2006an Eroskik Emakumezkoen eta Gizonezkoen arteko Aukera Berdintasuna lortzen laguntzen duen Erakundea izatea lortu baitzuen.

Berdintasunaren Behatokia 17 langilek osatuta dago, tartean erantzukizun eta ordezkaritza desberdineko emakumezkoak eta gizonezkoak, eta lau ardatzetan dago antolatuta: Emakumea enpresan, emakumearekin eta lan baldintza orokorrekin zerikusia duen eremu profesionalean planak dituena; Emakumea eta osasuna, bai prebentzioaren ikuspuntutik bai zainketa aringarrien ikuspuntutik; Emakumea eta prestakuntza, emakumeari trebakuntza profesionaleko eta barne promoziorako programetan presentzia handiagoa ematen dion ekimenekin; eta Bizitza pertsonala eta profesionala bateratzea.
 


http://www.eroski.es
 


© MONDRAGON S. COOP. | Humanity at work | Legezko Oharra | Web mapa