Prentsa aretoa

Actuales | Buscar | RSS

Eroski Fundazioak 504.500 euroko balioa duten produktuak eman dizkio Munduko Haurren Federazioari

  • Fecha: 12-01-2009

Eroski FundazioakFuntsean, entregatzen diren artikuluak Eroskiko hipermerkatuetatik datozen artikuluak (denboraldi amaieran soberan gelditu direnak) eta Erosketa Departamentu Nagusitik datozenak (zentroetako gama definitzeko erabiltzen diren produktu laginak) dira, esaterako, jostailuak, oinetakoak eta arropa. Esan behar da produktu berriak direla.

 

Munduko Haurren Federazioa GKEak produktu horiek hartu eta Txileko, Peruko, Boliviako, Guatemalako eta Errusiako komunitate txiroenei ematen dizkie, eta kalkulatzen da 100.000 pertsonari baino gehiagori heltzen zaizkiola laguntzak, bereziki haurrei, emakumeei eta pertsona nagusiei.

Eroski Fundazioa eta Munduko Haurren Federazioa elkarrekin ari dira lanean duela sei urtetik hona “Produktuak entregatzeko programa" honetan, bai eta Boluntariotza Solidarioaren Programan ere. Urte horietako elkarlanaren emaitza dugu esandako herrialdeetako biztanlerik behartsuenei bidali zaizkien 490.000 kilo produktuak, guztira 2,9 milioi eurokoak izan direnak.

Gainera, azken 4 urteetan Eroskiko langile eta Eroski Fundazioko bazkide diren 39 lagunek udako oporrak aprobetxatu eta Manchayen (Peru) hainbat lankidetza proiektutan parte hartu dute boluntario gisa, Boluntariotza Solidarioaren Programaren barruan. 2008ko boluntarioek, gainera, aukera izan dute Peruko eta Boliviako hainbat komunitatetan GKEak laguntza moduan bidalitako produktuak nola entregatu diren jarraitzeko.

Orain dela 40 urtetik hona Eroskiren irabazien %10 ekintza sozialeko ekimenetara bideratzen dira. Eroski Fundazioaren bitartez bideratzen dira gizartera itzultzen diren etekin horien zati handi bat, eta batez ere komunitatearen hiru behar motatara zuzentzen dira: kontsumitzailearen prestakuntza eta informazioa, ingurumenaren defentsa eta elkartasuna.

Horrenbestez, kontsumitzaileen aldeko ekimenak bultzatu, dibulgazio kanpainak antolatu, aldizkariak eta gidak argitaratu, Gobernuz Kanpoko Erakundeekin elkarlanean aritu eta janariak biltzeko kanpainetan laguntzen da, Boluntariotza Korporatiborako programa garatzen da, urtero Nazioarteko Lankidetza Ekintzak finantzatzeko deialdia egiten da, etab. 
 

http://www.eroski.es


© MONDRAGON S. COOP. | Humanity at work | Legezko Oharra | Web mapa