Prentsa aretoa

Actuales | Buscar | RSS

Eroski lehenengo 100 enpresen artean dago sektorearen munduko rankingean

  • Fecha: 13-01-2009

EroskiHazkundeari dagokionez, zehazki 2002-07 aldiko fakturazioari dagokionez, lehenengo 100 enpresen zerrendan dauden portzentajeak alderatuz gero, EROSKI 37. postuan kokatu da. Aurreneko 40 enpresen artean kokatzeak esan nahi du posizio hobekuntza nabarmena izan dela, alderatutako enpresen fakturazio datuak kontuan hartuta.

 

Eroskik lortu duen kokapena bere ibilbidean oinarrituta dago, izan ere, hazkundearen erritmoa batez beste %8 izan da azken bost urteetan. Fakturazio zifrei buruzko hamalau postu horiek irabazteko eskaintza komertzialaren lehiakortasuna izan da funtsezkoa, eta horren oinarria prezio politika doitua dago, marka propioko produktuen soluzioarekin, maila onean kalitateari dagokionez eta oso prezio lehiakorrean; horrez gain, marka honetan dagoen konfiantza sendotzen duten konpromisoak aipatu behar dira, horiek bezeroarentzako jarduera komertzial egokia erakusten baitute, betiere gestioan kostuak murrizteko norabide nabarmenean, kontsumitzailearen mesedetan.

Datuek erakusten dute azken ekitaldietan Eroskik inbertsio plan jarraitua garatu duela, eta espainiar merkatuan presentzia irabazi duela; ondorioz, milaka lanpostu berri sortu ahal izan dira.

Mundu mailako txosten horrek dioenez, gainera, munduko lehenengo 90 banaketa enpresen artean 54 baino gehiago dira elikagaiak banatzen dituztenak, hipermerkatuetan eta supermerkatuetan. Sektorean lehia handia dagoela kontuan hartuta, are garrantzitsuagoa da Eroskik postuak igo izana, mundu osoan lehiakideak ugari baitira, horietako askok hainbat herrialdetan presentzia izanik eta nazioarteko orientazioa planteatuz.

Sare komertzialean 2.441 establezimendu daude, honela banatuta: 117 EROSKI hipermerkatu, 1.029 EROSKI/center, Caprabo eta EROSKI/city supermerkatu, EROSKI/Bidaien 274 bulego, 54 gasolindegi, 44 Forum Sport kirol denda, 300 If perfumeria, 6 Abac aisia eta kultura denda eta 26 plataforma. Sare horri gehitu behar zaizkio 567 autozerbitzu frankiziadun. Frantzian, Eroskik 4 hipermerkatu, 16 supermerkatu eta 17 gasolindegi dauzka. Andorran, berriz, 4 If perfumeria.

http://www.eroski.es


© MONDRAGON S. COOP. | Humanity at work | Legezko Oharra | Web mapa