Prentsa aretoa

Actuales | Buscar | RSS

MCC-k eta Zeelanda Berriko Meridian Energy-k joint-venture bat eratu dute Mikrosorkuntzarako “WhisperGen” Sistema fabrikatzeko

  • Fecha: 29-01-2008

Mondragón Corporación Cooperativak (MCC) eta Zeelanda Berriko enpresa elektriko publikoa den Meridian Energy Limitedek joint-venture bat eratu dutela jakinarazi dute gaur, Espainian WhisperGen mikrosorkuntzarako sistema berritzaile bat fabrikatzeko, zeina Europako merkatuan zabalduko den. Joint-ventureko kideak gaur egun Esukal Herrian kokatuko den produkzio lantegiaren xehetasunak diseinatzen ari dira, eta lehenengo ekipamenduak 2008-2009ko neguan hornitzea espero dute.

Mikrosorkuntzarako WhisperGen sistema gasez elikatzen da, eta etxean erabiltzeko balio du. Berokuntzako galdara eraginkor gisa funtzionatzen du, aldi berean sare elektrikora eramaten den elektrizitatea sortuz. Sistema Zeelanda Berrian garatu zuen Meridian Energyren filiala den Whisper Tech etxeak.

Mikrosorkuntzarako WhisperGen sistema (mCHP) egiazko iraultza isil bihurtzen ari da energia sortzearen arloan, eta merkatu askotan berokuntza galdara tradizionalak ordezkatzera dator.

WhisperGenek abantaila ugari eskaintzen dio erabiltzaileari, berokuntza eta energia elektriko osagarria lortzeko soluzio hobea delako, izan ere, energiaren kostua jaisten da, zentral elektrikoekiko mendekotasuna gutxitzen da eta CO2 emisioak murrizten dira.

Mondragón Corporación Cooperativa Euskal Herriko lehenengo enpresa taldea eta Espainiako zazpigarrena da Finantza, Industria eta Banaketaren arloei dagokienez, eta presentzia handia du Ezagutzaren eremuan, batez ere Hezkuntzan eta Ikerkuntzan.

Meridian Energy Limited, berriz, Zeelanda Berriko energia elektrikoaren sortzaile eta banatzaile nagusia da, eta enpresaren jabetzaren %100 Zeelanda Berriko gobernuarena da. Meridian Energyk sortzen duen elektrizitate guzti-guztia energia berriztagarrietatik dator.

 


http://www.mondragoncorporation.com

 


© MONDRAGON S. COOP. | Humanity at work | Legezko Oharra | Web mapa