Prentsa aretoa

Actuales | Buscar | RSS

Eroskik lau supermerkatu ireki eta 60 enplegu berri baino gehiago sortu ditu

  • Fecha: 29-12-2008

EroskiSupermerkatu berrietako salmenta guneek 15.067 m2 beteko dituzte jarduera komertzialerako, okindegi, txarkuteria, harategi, arrandegi, fruta denda eta drogeria/perfumeria atalekin, eta 5.000 produkturekin baino gehiagorekin, horietatik 1.000 baino gehiago EROSKI markaren erreferentziarekin.

 

Establezimendu handienek doako aparkalekuak dituzte beren bezeroentzat eta Milagroko (Nafarroa) supermerkatuak gasolindegi bat dauka ondoan. Establezimendu gehienek etxez etxeko zerbitzua eskaintzen dute eta, gutxiago badira ere, baita bezeroentzako doako aparkalekua.

EROSKIk tinko jarraitzen du Espainiako supermerkatuen sareko liderra izateko estrategian, eta hazkunde jarraitua du establezimendu kopuruan eta merkatu osoan dago presente. Supermerkatuak irekitzeak, EROSKI eta Caprabo marka nagusiekin, hurbiltasunezko formatu hau garatzeko plana indartzen du, eta aurtengo ekitaldian aurrekaririk gabeko bultzada izan du Espainiako supermerkatuen bilakaeran.

Irekiera berriek Taldeak hurbiltasunezko formatu komertzialerako duen estrategia sendotzen dute. Guztira 1.596 supermerkatu propio eta frankiziadun dituela, EROSKIk orain Espainian dagoen supermerkatuen sare komertzialik zabalena dauka.

EROSKIko langileen ezaugarri nagusia enpresaren jabetzan, emaitzetan eta gestioan parte hartzea da. Hori gaur egun errealitatea da hiru langiletik batentzat, eta interes handiko proiektu horretan dihardu orain kooperatibak, 50.000 langileen multzo osora zabaltzeko.

EROSKIren sare komertzialean 2.441 establezimendu daude, honela banatuta: 116 EROSKI hipermerkatu, 1.029 EROSKI/center, Caprabo eta EROSKI/city supermerkatu, EROSKI/Bidaien 274 bulego, 53 gasolindegi, 44 Forum Sport kirol denda, 310 If perfumeria, 5 Abac aisia eta kultura denda eta 27 plataforma. Sare horri gehitu behar zaizkio 567 autozerbitzu frankiziadun. Frantzian, EROSKIk 4 hipermerkatu, 16 supermerkatu eta 17 gasolindegi dauzka. Andorran, berriz, 4 If perfumeria. 
 

http://www.eroski.es


© MONDRAGON S. COOP. | Humanity at work | Legezko Oharra | Web mapa