|
|
Txema Gisasola, Euskaliteko presidente berria
MCCk Bikaintasunarekin duen konpromisoa begi-bistakoa da, izan ere, bere enpresetako 18k Zilarrezko Qa lortu dute, 6k Urrezko Qa, eta 2k Europako Bikaintasunaren Saria eskuratu dute (EFQM Excellence Award).
Horixe izan da faktore nagusietakoa Patronatua osatzen duten 22 erakunde publikok eta pribatuk MCC Euskaliteko Lehendakaritzarako hautatzeko.
Txema Gisasola, MCCko Etxerakoen Dibisioko lehendakariorde eta Fagor Etxetresna Elektrikoetako Zuzendari nagusia, eta Jose Luis Lafuente, MCCko Gestio Eredua Garatzeko zuzendaria, Euskaliteko Lehendakaritzako berezko eginkizunak gauzatzeaz arduratuko dira.
http://www.mondragoncorporation.com