|
|
Euskadiko Kutxaren zerga aurreko emaitzak 208,9 milioi eurokoak izan dira 2007ko ekitaldian
Emandako kredituen zenbatekoa 14.982 milioi eurokoa izan da, iaz baino % 16 handiagoa. Azken urteetan etxeko ekonomien hipoteka-maileguek eskari handia izan badute ere, 2007an hipoteka-maileguak % 16 hazi dira, hau da, hazkunde apala izan dute. Aipatzekoa da Hedapen Sarearen bilakaera, esandako hazkundeari % 37ko ekarpena egin baitio.
Gainerako hazkundearen oinarri kreditu pertsonalak dira, % 6ko hazkundearekin, eta baita enpresei emandako kredituak, maileguak, leasinga eta merkataritza-kredituak ere, % 15eko urte arteko hazkundearekin.
Abendua ixtean, berankortasun-ratioa % 0,93koa da bezeroei emandako kredituetan, eta bat dator sektorekoarekin.
Txikizkako aurrezki-erakarpenari dagokionez, Euskadiko Kutxa bitartekari duen sektore pribatuko saldoen guztizkoak gora egin du, % 9,1 hain zuzen, iazko hil bereko zenbatekoarekin alderatuz gero. 2007ko abendua ixtean zenbateko hori 13.459 milioi eurokoa zen.
Hazkunde hori balantze barruko figuretan oinarritu da, batik bat Eperako Aurrezkiaren zenbait modalitateetan, horien saldoak % 36 hazi baitira. Bestalde, balantzetik kanpoko figuretan kudeaturiko ondarea 3.000 milioi eurokoa da: pentsio, aurreikuspen eta erretiro planetan izandako % 9,4ko hazkundea azpimarratu behar da.
Enpresen aurrezki-erakarpena ere azpimarragarria da, batez ere Internet bidezko kontuan, CLNet enpresak figuran. Horren saldoak 177 milioi eurokoak dira dagoeneko, eta horietatik 65 milioi euro 2007an lortu dira.
http://www.cajalaboral.com