Prentsa aretoa

Actuales | Buscar | RSS

Eroskik supermerkatuetan hazten jarraitzen jarraitu du 2007an, 50 establezimendu berri ireki eta gero

  • Fecha: 27-12-2007

Irekitze berri horiek Eroski Taldeak hurbileko formatu komertzial horretarako duen estrategia indartzen dute, guztira 1.642 supermerkatu propio eta frankiziadun baitira, hau da, Espainiako supermerkatuen gaur egungo sare komertzialik handiena.

Sarea hori berrogeita hamar irekitze berrirekin handitu da, batez ere Andaluzian, Aragoin, Balearretan, Kantabrian, Valentziako Erkidegoan, Galizian, Murtzian eta Euskadin eta Nafarroan. Supermerkatu berriekin sartu den langile taldea mila lagun inguruk osatzen dute.

Eroskin gaur egun 48.000 profesional ari dira lanean, eta datozen urteetarako ekintza plan bat dauka langile guztiek enpresaren jabetzan, emaitzetan eta gestioan parte hartzeko. Gaur egun langile jabeen kopurua 14.000 da.

Eroski/center eta Caprabo supermerkatuek produktu freskoen maila handia aurkezten dute, erreferentzia eta marka desberdin ugarirekin, oso salneurri lehiakorrean, Eroski marka delarik jarduera komertzial horretan presentzia nabarmenena duena.

Eroskiren kalkuluen arabera, aurtengo ekitaldi honetan 500 milioi euro baino gehiago inbertituko ditu, hau da, azken bost urteetan urtero egin duen batez bestekoa. Zifra horri esker, Taldearen ikur komertzial estrategiko guztiak garatu ahal izango dira, bai hipermerkatu eta supermerkatuetako elikaduraren arlokoak, bai dibertsifikaziokoak, batez ere perfumeria, bidaia, gasolindegi eta kirol dendei dagozkienak.

Eroskiren sare komertzialean gaur egun daude 113 Eroski hipermerkatu, 1.042 Eroski/center, Caprabo eta Eroski/city supermerkatu, 266 Eroski/bidaien bulego, 52 gasolindegi, 42 Forum Sport kirol denda, 295 If perfumeria, 4 Abac aisia eta kultur denda eta 26 plataforma. Sare horri 584 autozerbitzu frankiziadun gehitzen zaizkio. Horrez gain, Frantzian Eroskik 4 hipermerkatu, 16 supermerkatu eta 17 gasolindegi dauzka.

 


http://www.eroski.es


 


© MONDRAGON S. COOP. | Humanity at work | Legezko Oharra | Web mapa