Prentsa aretoa

Actuales | Buscar | RSS

Ikerlan-IK4k enpresaren lehiakortasuna berrikuntzaren bidez handitzearen alde dihardu

  • Fecha: 18-06-2009

Horretarako, ezinbestekotzat jotzen du berrikuntza teknologikoaren alde egitea, produktu, prozesu eta zerbitzu lehiakorrak sortzeko motor gisa. Hausnarketa horiek 2009-2012 Plan Estrategikoko parte dira, zeina Zentroaren Batzar Orokorrean aurkeztu zen atzo, ekitaldiko datu ekonomikoekin batera.

2008an, Ikerlan-IK4k %2,6 handitu zuen bere sarrera bolumena, 19,6 milioi eurora iritsi arte. Kopuru horretatik 6,6 milioi euro ikerketa generiko eta estrategikoko proiektuei dagozkie; proiektu horiek Eusko Jaurlaritzaren, Estatuko Administrazio Orokorraren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Europar Batasunaren eta MONDRAGON Korporazioaren babesa izan dute.

Nabarmentzekoa da Ikerlanek enpresekin duen lotura estua, izan ere, enpresekin kontratupean egindako I+Gko proiektuetan 11,4 milioi euroko sarrerak izan ditu, eta hamabi CENIT proiektutan eta Etorgai bost proiektutan parte hartu du, eta enpresek Zentroari azpikontratatutako lan horien aurrekontua izan da 14,94 eta 2,5 milioi euro, hurrenez hurren.

Spinoff bidez enpresa ekimen berriak sustatzearen eremuan, Microliquid eratu da, eTIC enpresaren eraketan parte hartu da, eta Mikroteknologien eta Sentsoreen arloan bi enpresa berriren sustapena landu da.

Europar Batasunaren esparruan, ikerketari dagokionez, Ikerlan-IK4k 7PMko bi proiektu berri ditu onartuta, eta horrek esan nahi du 3 milioi euroko sarrerak eta Labonfoil proiektuaren lidergoa. Proiektu horren helburua da telefono mugikorrari gaixotasunen diagnostikoak, ingurumen gaiak eta bide segurtasunekoak gehitzea. Ikerketa generiko eta estrategikoaren zein ezagutzaren babesaren eremuetan, joan den urtean hiru patente berri erregistratu ziren mikrosistemei, errekuntzari eta sorkuntza sistema berriei buruz.

Ikerlan-IK4k enpresekin duen lankidetzaren ezaugarri berezietako bat da partner teknologiko gisa duen rola, epe luzerako lankidetza hitzarmenak baititu Berrikuntza Plan Estrategikoak definitzeko eta abiarazteko, non bi erakundeetako ikerlariak elkarrekin arituko diren Berrikuntza Estrategia eta Bide Orria definitzen. Enpresaren erronketan eta produktu eta zerbitzuetan berrikuntza barneratzen hain parte-hartze handia izatea Ikerlan-IK4ren nortasun ikur historikoa izan da eta da orain ere, eta, hori dela eta, puntako zentroa da gaur egun gure ingurunean enpresari transferentzia teknologikoa emateari dagokionez.


http://www.ikerlan.es

 

 


© MONDRAGON S. COOP. | Humanity at work | Legezko Oharra | Web mapa