Prentsa aretoa

Actuales | Buscar | RSS

Eroski online eskaria %30 hazi da 2008an

  • Fecha: 16-06-2009

Eroskiren online salmenten bide honek hain bultzada handia izateko faktore nagusietakoa izan da Madrilgo ingurunea ere zerbitzua eskaintzen duten guneetara gehitzea, jardun duen lehenengo urtean zerbitzuaren eskari osoaren ia %20 kontzentratu baita bertan. Horrez gain, Mallorcan, Iruñean eta Zaragozan handitu da gehien erosteko online bide honen erabilera, eta online superrak jarduerarik handiena duen lurraldeak Bizkaia, Madril eta Balearrak dira.

Eroskik, gaur egun, eguneroko erosketarako 8.000 produktu eta marka baino gehiago eskaintzen ditu online bidez saltzeko. Eroskiko sareko erosketa zerbitzu honek bezeroari eskaintzen dizkion onuren artean nabarmentzen dira: dirutan aurreztea eta erosteko erraztasuna eta erosotasuna; horiek dira gaur egun online kanalak kontsumitzaile potentzialei eskaintzen dizkien ardatz nagusiak.

Seguruenik, online kanala erosteko modurik merkeena da, produktuen prezio lehiakorrez gain, proposamen komertzialean Eroskiko hipermerkatuen eta supermerkatuen eskaintzak ere sartu dituelako. Merkantzia prestatu, manipulatu, enbalatu, kontserbatu, garraiatu eta etxean entregatzeko zerbitzuagatik ordaindu beharreko kuota 5,98 euro da eskari bakoitzeko, hau da, orain dela zazpi urteko prezio bera.

Gaur egungo bizimodua kontuan hartuta, zerbitzu honek hipermerkatuan bertan erostearekin alderatuta, aurrezten den denbora da bezeroek gehien baloratzen duten abantailetakoa, erosketak egiteko inbertitzen den denboraren %70 ere murriztea ekar baitezake, eta horri gehitu behar zaio desplazamendua egin behar ez izatetik aurrezten dena.

Eroski online supermerkatuak erosketa modu erraz, azkar eta guztiz intuitiboan egiteko aukera ematen du. Produktuen antolamenduari dagokionez, nahikoa da hiru aldiz klik egitea (hiru maila) produktura iristeko; horrek abantaila dauka beste lehiakideekiko, zenbait kategoriatan bost maila ere igaro behar baitira produktura iristeko, eta horrek prozesua luze eta aspergarri bihurtzen du.

Eroski online supermerkatuak 14 kategoria desberdinetan antolatutako dago, eta horiek supermerkatu bateko berezko sekzioekin bat datoz. Kategoria horietan aukera handia dago elikagaietan, drogeria-perfumeriako produktuetan eta edarietan, eta produktu freskoen eta 200 produktu izoztu baino gehiagoren proposamen zaindua ere egiten da.

Bezeroek eskaria entregatu baino astebete bat lehenago ere egin dezakete eskaera, eta produktua hartzeko hiru helbide desberdin ere erregistra ditzakete.

Gainera, bezeroak Eroski sareko beste edozein eroslek duen aukera berbera dauka asebetetzen ez duen edozein produktu itzultzeari dagokionez. Ordaintzeko hainbat aukera daude: Eroski red txartelarekin ordain daiteke, baita ohiko txartel ugariren bidez ere (Visa, Mastercard, Visa Electrón eta PINik gabeko Maestro), eta, nahi izanez gero, telefonoz ordaintzeko aukera ere hauta dezake.

Horrez gain, Eroskik erabateko garantia eta konpromisoa eskaintzen du kontsumitzaileekin egiten dituen transakzioen segurtasunari dagokionez, konfidentzialtasun ofizialen ziurtagiriak abalatuta. Merkataritza Elektronikoaren sistema zerbitzari seguru batean ostatatu da, eta ACE erakundearen ziurtagiria dauka (Ziurtagiri Elektronikoaren Agentzia); ondorioz, informazio konfidentzial guztia modu seguruan bidaltzen da, datuak kriptaratzeko SSL sistema aurreratuaren bitartez (Secure Socket Layer).

 

http://www.eroski.es

 


© MONDRAGON S. COOP. | Humanity at work | Legezko Oharra | Web mapa