|
|
Eroskik %30eko aurrezkia eskaintzen du produktu osasungarrietan
“%30 Aurreztu eta zaindu” kanpaina apirilaren 9tik maiatzaren 9ra garatuko da 800 establezimendutan baino gehiagotan, Eroski hipermerkatuak zein Eroski/center eta Eroski/city supermerkatuak izan, Espainiako lurralde osoan, eta artikulu horien artean dieta osasungarria eramaten laguntzen dutenak daude batez ere.
Trans gantzak kendutako Eroski markako produktuak nabarmentzen dira, baita zuntz gehien ematen dutenak edota kalitate handiagoko osagaiak erabiltzen dituztenak ere, esaterako, oliba olioa. Baina %30eko deskontua ezartzen zaie batez ere fruta eta barazkiei, arrozari, esne gaingabetuei, olioari, elikagai funtzionalei eta abarri. Eskaintza osatuz beste hainbat produktu daude, horien artean marka propiokoak zein fabrikatzailekoak, erosleak erosteko aukera globala egin ahal izan dezan, ongizatea hobetzeko eta bizimodu osasungarria eramateko. Horrenbestez, kirol artikuluak ere sartzen dira, hala nola arropa, oinetakoak eta osagarriak.
Kanpaina honetako produktuek, kalitate/prezio erlaziorik onena eskaintzeaz gain, bezeroen ongizatea eta osasuna hobetzea dute helburu. Beraz, ekimen komertzial honetako marka propioko elikagai gehienek Eroskiren nutrizio etiketa daramate. Ekimen hori 2007. urtean abiarazi zen, eta aitzindaria da kontsumitzaileei nutrizio informazioari emateari dagokionez: koloreetan oinarritutako sistema samur bat da, dieta osasungarri bat eramateko lagungarria izan daitekeena. Gaur egun, Eroskik ontzien etiketan nutrizio semaforoa daramaten marka propioko 1.000 produktu baino gehiago saltzen ditu, eta lanean jarraitzen du elikadurako produktu guztiek 2009aren amaieraren aurretik hori eduki dezaten.
Ekimen hori Eroskik elikaduraren arloan bezeroen ongizatean laguntzeko nahiaren barruan egiten dituen ahaleginen parte da. Nutrizio etiketari gehitu behar zaio Eroskiko produktuetan trans gantzak progresiboki kentzea, baita haurren obesitatea prebenitzeko kanpaina ere; horiekin batera daude kontsumitzailea informatzeko ekimen guztiak, tartean Consumer Eroski aldizkaria.
Eroskik bizimodu osasungarriaren alde egiten duen ahaleginak “Naos” saria irabazi berri du, Espainiako Elikadura Segurtasun eta Nutrizio Agentziak ematen duena; oraingoan, enpresa ekimenaren onenaren atalean irabazi du saria Eroskik. Eroski sari hori irabazten duen lehenengo banaketa enpresa da, eta ehun hautagairen baino gehiagoren artean hautatu zuten. Naos saria Nutrizioaren eta Elikaduraren arloan banatzen den saririk garrantzitsuena eta ospetsuena da, eta errekonozimendu argia da Eroski aspalditik bizimodu osasungarriago baten alde egiten ari den lanean.
EROSKIren sare komertzialean 2.440 establezimendu daude, honela banatuta: 115 EROSKI hipermerkatu, 1.029 EROSKI/center, Caprabo eta EROSKI/city supermerkatu, EROSKI/Bidaien 274 bulego, 53 gasolindegi, 44 Forum Sport kirol denda, 300 If perfumeria, 6 Abac aisia eta kultura denda eta 27 plataforma. Sare horri gehitu behar zaizkio 567 autozerbitzu frankiziadun. Frantzian, Eroskik 4 hipermerkatu, 16 supermerkatu eta 17 gasolindegi dauzka. Andorran, berriz, 4 If perfumeria.
Orain dela 40 urtetik hona EROSKIren irabazien %10 ekintza sozialeko ekimenetara bideratzen dira. Eroski Fundazioaren bitartez bideratzen dira gizartera eramaten diren etekinen zati handi bat, eta bereziki komunitatearen hiru arlotara bideratzen dira: kontsumitzailearen informazioa eta prestakuntza, ingurumenaren defentsa eta elkartasuna.
http://www.eroski.es