Prentsa aretoa

Actuales | Buscar | RSS

Eroskik deia ezartzearen kostua betiko deuseztatuz ospatzen du bere 40. urteurrena

  • Fecha: 03-03-2009

Espainian telefonia mugikorraren merkatuan aurrekaririk ez duen neurri honek EROSKI/mugikorra merkatuko preziorik lehiakorrenak dituzten operadoreen artean kokatu da, eta txartel zein kontratu modalitateetan ezarriko da.

Deiaren ezarpena deuseztatuz, eta oso tarifa lehiakor baten bidez, Eroski/mugikorraren bezeroek urtean 400 eurora arte aurreztu ahal izango dute fakturan: fakturaren zenbateko hori bezero tipo baten fakturarako kalkulatu da, hau da, ahots dei eta mezu nazionalak egiten dituen bezeroarentzat (zerbitzu horiek baitira batez besteko fakturetan pisurik handiena dutenak).

Aurrezteko neurri mesedegarri hau enpresak familien etxeko ekonomian laguntzeko abiarazi dituen ekintzen artean dago, eta urtean barrena martxan jarriko diren beste hainbat ekimenekin osatuko da.

Eroski produktu eta zerbitzu guztietan ohikoa denez, eskaintza erakargarri honen osagarri gisa kalitate zerbitzua dago (Vodafoneren azpiegitura teknologikoan oinarrituta), baita tarifetan erabateko gardentasuna izateko konpromisoa ere: izena emateko kuotarik gabe, irauteko konpromisorik gabe eta gutxieneko kontsumorik gabe.

Eroski/mugikorrak eskaintzen dituen zerbitzu guztiek Eroskiren ohiko garantiak dituzte, bezeroak asebetetzeko duen konpromisoaren isla. Informazioa zabaltzeko www.eroskimovil.es.

 

http://www.eroski.es
 


© MONDRAGON S. COOP. | Humanity at work | Legezko Oharra | Web mapa