|
|
Eroski denda ekoeraginkorraren alde egin du
Zoru erradiatzailea 2008ko apirilean eta maiatzean inauguratu ziren bi Eroski supermerkatutan instalatu da dagoeneko, eta bi denda horiek energi kontsumoaren laurden bat aurreztea ahalbidetu du horrek, antzeko ezaugarriak dituzten establezimenduekin alderatuta. Gainera, zoru erradiatzailea jarrita girotzeko gailuak instalatzea ekiditen da eta, ondorioz, dendak girotzeko aire berotik atmosferara egiten diren igorpenak deuseztatu dira.
Neurri horiek osatuz, bere ekimen halaber berritzaile bat ezarri da: hozteko ekipamenduen motorrek botatzen duten gehiegizko beroa aprobetxatuz, dendetan bezero eta langileentzat tenperatura uniformeagoa eta erosoagoa lortzen da, gunerik hotzenetatik beroenetara kontrasterik sortu gabe.
Eroski 2008ko urtarrilaz geroztik ari da proiektu aitzindari honetan lanean, eta Momplet, Bizkai Frío, ALB eta CERIN enpresen lankidetza izan du. Girotzeko sistema honen emaitza ona ikusirik, Eroskik pixkana sareko beste hainbat establezimendutara zabalduko du, denda ekoeragingarrien alde egin duen apustuaren barruan. Ondorioz, Eroski sare osoan energiaren laurden bat aurrezteak ahalbidetuko du 127.500.000 kilogramo CO2 emititzea, hau da, 8,5 milioi arbola aldatzearen parekoa.
Zoru erradiatzailea instalatzea establezimenduetan energia aurrezteko hainbat neurri ezartzeko programa goranahi baten zati da. Neurri horien guztien azken helburua da dendak ekoeraginkorragoak izatea, hau da, energia gutxiago kontsumitzea eta hondakin gutxiago sortzea.
Horretarako, LKS Ingeniaritzarekin eta Espainiako Energia Berriztagarrien Zentroarekin (CENER) batera, 50 neurri zehatz baino gehiago identifikatu dira Eroskiko dendetan ezartzeko. Zoru erradiatzaileaz gain, dendetan ezartzen hasi diren beste hainbat neurri dira kontsumo txikiko bonbillen erabilera, dendako argiak baxuago jartzea, argirik gal ez dadin, edo hotzeko kameren diseinua eta kokapena aldatzea, tenperatura gal ez dezaten.
EROSKIk ingurumenaren alde garatzen dituen ekimenek lan ildo berezia dute kontsumitzaileekin baita ere. Horrenbestez, Eroskik "Aurreztu energia" kanpaina abiarazi du berriki, hau da, hiru helburu dituen prestakuntza programa bat: kontsumitzaileak kontzientziatzea energiak duen balioari buruz, etxeko energi kontsumoaren diagnostiko bat egiteko tresna bat ematea eta etxean efizientzia energetiko hobetzeko aholkularitza eskaintzea.
Helburuak lortzeko, ekintza multzo bat abiaraziko da, hala nola web tresna bat martxan jartzea, edozein herritarrek eurotan aurrez dezakeena eta CO2ko igorpenak kalkulatzeko, (www.eroski.es/aurreztuenergia) helbidean, edota Eroski hipermerkatu guztietan Kontsumitzaileen Eskolak antolatzea.
EROSKIren sare komertzialean 2.440 establezimendu daude, honela banatuta: 116 EROSKI hipermerkatu, 1.029 EROSKI/center, Caprabo eta EROSKI/city supermerkatu, EROSKI/Bidaien 274 bulego, 53 gasolindegi, 44 Forum Sport kirol denda, 308 If perfumeria, 6 Abac aisia eta kultura denda eta 28 plataforma. Sare horri gehitu behar zaizkio 567 autozerbitzu frankiziadun. Frantzian, Eroskik 4 hipermerkatu, 16 supermerkatu eta 17 gasolindegi dauzka. Andorran, berriz, 4 If perfumeria.
http://www.eroski.es