Prentsa aretoa

Actuales | Buscar | RSS

Fagorrek altzairu herdoilgaitzezko 8 kiloko lehorgailua aurkeztu du

  • Fecha: 12-12-2007


Fagor lehorgailuen gama berriak nobedadeak dauzka barruko diseinuari dagokionez, merkatuko ontzirik handiena baitu, 120 litroko bolumenera arte, eta jantzi handiagoak lehortzea ahalbidetzen du, emaitzarik onenekin. Danborra ere altzairu herdoilgaitzezkoa da, eta barruan argia dauka, barruan jantzirik gera ez dadin. Gainera, ate handi bat dauka, 180º-ko irekierarekin eta, ondorioz, arropa erosoago kargatzen eta deskargatzen da.

Diseinu berriak, halaber, dekorazio ingurune homogeneoa eta orekatua sortzea ahalbidetzen du, kolore bereko etxetresna elektrikoekin konbina baitaiteke. Hemendik aurrera, altzairu herdoilgaitzezko garbigailua edo beste etxetresnaren bat dutenentzat amaitu da garbiketa guneko dekorazioaren arazoa.

Funtzionaltasunari dagokionez, Fagorrek teknologia berri bat ezarri die bere lehorgailuei, "Time Control Line" izenekoa, eta horri esker funtzionamendua diferitu egin daiteke, hau da, lehorketaren hasiera atzeratu egin daiteke guk nahi bezala, eta elektrizitatean %55 aurreztea ere ekar dezake, gaueko tarifa erabiliz.

Juan Manuel Sanz Fagorreko garbiketa eta lehorketako Marketineko burua da eta, adierazi duenez, "gure produktuen katalogoan soluzio handiak eskaintzen dituzten produktuak sartu ditugu, esaterako, lehorgailuak, izan ere, Fagorren etengabe berritzen ari gara, ez soilik alderdi teknologikoetan, beste garrantzitsu batzuetan ere baizik, esaterako, gure etxetresna elektrikoen diseinu eta ergonomian, eta ingurumenaren aldeko errespetua ahaztu gabe energia aurrezteari dagokionez".


http://www.fagor.com

 


© MONDRAGON S. COOP. | Humanity at work | Legezko Oharra | Web mapa