Prentsa aretoa

Actuales | Buscar | RSS

Ideko IK4 Aliantza TTeknologikoan sartzen da

  • Fecha: 12-12-2007

IDEKO Zentro Teknologikoak Makina-Erremintaren eta Fabrikazio Teknologien arloetan erreferente bihurtzea lortu du 1986an sortu zenetik hona. Produktu Ingeniaritzako, Ingeniaritza Mekanikoko eta Kontrol Ingeniaritzako 3 departamentu teknikoen laguntzaz, manufacturing-ean interesa pizten duten arlo nagusienak lantzen ditu. Horretarako, prestakuntza handiko langileez gain, instalazio modernoak eta azken belaunaldiko ekipamendu aitzindaria dauka.

Akordioaren sinadurarekin, IDEKO IK4 aliantzan sartzen da. Aliantza Ceit, Gaiker, Ikerlan, Tekniker, Cidetek eta Vicomtech Zentroek osatzen dute eta bere helburua kideen ezagutza eta esperientzia biltzea da, zentro horien espezializazio esparruetan bikaintasun zientifiko eta teknologikoa ahalbidetuko duen masa kritikoa lortzeko, eta ondorioz, enpresen berrikuntzan laguntza eraginkorragoa emateko.

Horrela, IDEKOk 90 langile eta bere espezializazio esparruei lotutako proiektuetan 5 miloi € baino gehiagoko aurrekontua eskainiko dizkio aliantzari.

IDEKO Aliantzan sartuta, IK4 aliantzak beste urrats bat gehiago ematen du bere garapenean, bere espezializazio esparruetan lan egiten duten Zentroei zabaltzeko asmoarekin jaio baitzen; era berean aliantzaren eta Unibertsitatearen arteko harremana sendotzen da, IDEKOk unibertsitatearekin lankidetza estuan ari baita jarraian.
 

http://www.ideko.es


© MONDRAGON S. COOP. | Humanity at work | Legezko Oharra | Web mapa