|
|
Eroskik Vodafonerekin telefonia mugikorreko zerbitzua azaroan merkaturatzeko prestatu du
Ildo horretan, gogora daiteke Eroskik hitzarmen bat izenpetu zuela zerbitzu operadoretzat duen Vodafone konpainiarekin, eta, horrek duen azpiegitura teknologikoan oinarrituta, Eroskiren milioika bezerori iritsi zaie proposamen komertziala.
Proposamen komertziala telefonia mugikorraren zerbitzu ugariak eskaintzera zuzenduta dago, horien artean aurreordainketa bidezko salmenta, deien zerbitzu elkartuak, testu mezuak, ahots postontzia eta abar.
Prezioaren lehiakortasuna erreferente nagusi izango da, elikagaien banaketan liderra den enpresa bati dagokionez. Prezio baxuarekin batera, kalitateko zerbitzua eta bezeroekiko harreman gardena eskainiko dira. Bezeroaren gogobetetzea Eroskiren jarduera komertzialaren ezaugarri egonkorra da eta, beraz, telefonia mugikorraren eskaintzak horien leialtasuna indartuko du; lehentasuna preziorik onena izanik, bezeroa asebetetzea izango da helburua.
Eroskik bere banaketa produktuen eta zerbitzuen eskaintza komertzial berezitua aberasteko eta handitzeko lanean dihardu. Orain dela 10 urte baino gehiago hasi zen, Eroski markaren babesarekin, zerbitzu desberdinetan aritzen, horien artean gasolina salmenta, kreditu pertsonal eta hipoteka kredituen eskaintza, aseguru pertsonalak, etxe edo automobilak aseguruak eta optika dendak. Esperientzia horren bermearekin, orain hurrengo nobedadea aurkeztu du, hau da, Eroskiren marka propioarekin, telefonia mugikorreko produktuak eta zerbitzuak merkaturatzea.
EROSKIren sare komertzialean daude 112 hipermerkatu, 1.042 EROSKI/center, Caprabo eta EROSKI/city supermerkatu, 266 bidai bulego, 52 gasolindegi, 42 Forum Sport kirol denda, 295 If perfumeria, 2 Abac aisia eta kultura denda eta 26 banaketa plataforma. Sare horri gehitu behar zaizkie 584 autozerbitzu frankiziadun. Frantzian, EROSKIk 4 hipermerkatu, 16 supermerkatu eta 17 gasolindegi dauzka.
http://www.eroski.es