|
|
Izendapen berriak MCCko Finantza Arloan
Julio Gallasteguik Xabier Elizondo ordeztuko du karguan, Elizondok erretiroa hartu eta gero. Gogoratzekoa da Lagun Aro Mutua MCCko kooperatibisten Pentsio Funtsak kudeatzen dituen erakundea dela, eta Estatuko handiena dela administratzen duen ondareari dagokionez.
Horrez gain, Euskadiko Kutxako gaur egungo zuzendari erregionalak, Josu Arraiza eta Jon Emaldi, finantza erakunde horretako EAErako zuzendari komertzial eta Kalitate eta Gestio Ereduko zuzendari izendatu dituztela, hurrenez hurren.
Horien aurreko postuetan arituko dira gaur egun Gaztela eta Leongo zuzendari erregionala den Juan Ramón Melgosa, eta Lagun Aro Aseguruetako zuzendari komertziala den Juan Carlos Benavente. Gainera, orain Lagun Aro Aseguruetan Bitartekaritzako zuzendaria den David Gomez entitateko zuzendari komertzial berria izango da.
Azkenik, Ikerlaneko Giza Baliabideetako zuzendaria den Yolanda Lekuona Euskadiko Kutxako Baliabideen Arloko zuzendari berria izango da.
http://www.cajalaboral.com