|
|
BATZ-ek mundu mailako eskaera esklusibo bat lortu du GM-tik, sei urterako, 190 milioi Eurokoa baino gehiagokoa
Proiektua GMren Epsilon proiektuaren barruan dago, eta Batzi 30 milioi euroko inbertsioa egiteko eskatuko dio, Mexikon, Txekian eta Txinan hiru produkzio lantegi eraikitzeko, eta Koreako enpresa batekin lankidetza hitzarmen bat abiarazteko.
Batzek, modu esklusiboan eta eskala globalean, General Motors/Opel hainbat modelotarako pedalen modulua eta estazionamenduko balaztaren palanka egingo ditu; horiek Epsilon (Vectra) plataforman muntatuko dira, eta Saab, Opel, Chevrolet, Daewoo eta General Motors markak hornituko dituzte. Ondorioz, Batzek lehenengo mailako hornitzailea izatearen irudia indartzen du, izan ere, gaitasun produktibo globala eta berrikuntza eta garapen maila handia duela erakutsi du, eta hori ezinbestekoa izan da eskaera bereganatzeari dagokionez.
Batzek hainbat patente propio dauzka, eta horiei esker pedalen moduluan segurtasun pasiborako sistema bat garatu ahal izan du; sistemaren ondorioz, talka gertatuz gero, pedalak automatikoki desmuntatzen dira, eta gidariak kaltea hartzea galarazten da. Balaztaren palankari dagokionez, Batzek beste patente bat dauka kablearen autotenkadurarako, uneoro tenkadura egoki mantentzen duena, efizientzia ezin hobearekin. Horrez gain, eskaera betetzeak esan nahi du Batzek hainbat produkzio filial sortuko dituela Mexikon, Txekiar Errepublikan eta Txinan, eta Korean joint-venture bat eratuko duela.
Batz Mexicanak, zeina Pueblan dagoen eta partaidetzaren %70 Batzena den, urtero 25 milioi dolar fakturatzea espero du, 125 pertsonako langile taldearekin. Jarduera 2007an hasiko da, eta urtero 508.000 pedal modulu eta 340.000 palanka ekoitziko ditu, oso-osorik General Motorsek Estatu Batuetan dituen fabriketara bidaliko direnak. Lantegi horretan bertan beste 450.000 pedal modulu egingo ditu beste proiektu batzuetarako.
Ostravan dagoen eta partaidetzaren %70 Batzena den Batz-Czech filial txekiarrean urtero 312.000 pedal modulu eta 114.000 balazta palanka fabrikatuko dira, Europako erdialdeko Opel/General Motors lantegietarako. Lantegi horretan ekoitziko dira halaber katu jasotzaileak eta balazta palankak Volkswagenen Europako erdialdeko lantegietarako eta Suzuki etxe japoniarrak Hungarian duen lantegirako. Batz-Czecheko langile taldea 90 pertsonak osatuko dute, eta urtero 13 milioi euro inguru fakturatzea espero da.
Txinan, Batz-China filiala Shangaitik gertu MCC eraikitzen ari den Kunshan industri gunean kokatuko da, eta aurtengo lehen seihilekoan inauguratzea espero da. Batzek dagoeneko erreserbatu du instalazioetarako lursaila, eta jarduera 2008an hastea kalkulatu da.
Korean, Batz lankidetza hitzarmen batera iritsi da bertako enpresa batekin, eta horri urtero 165.000 pedal modulu eta estazionamenduko balazta palanka egiteko diseinua eta know-howa emango dizkio; material hori Geneal Motorsek erosi dituen Daewooko lantegietara hornituko da.
2006an Batzek 80 milioi euro baino gehiago fakturatu zuen trokelgintza eta automozioko sistemen jarduera bikoitzean, eta nazioarteko salmentak salmenta guztien %80 izan ziren. Ekitaldi honetarako 95 milioi euro fakturatzea espero du, horietatik %85 atzerriko salmentetan.
http://www.batz.com