|
|
MONDRAGONen 2012ko Kongresua
Urteroko hitzordu korporatibora guztira 650 konpromisario zeuden deituta, taldean integratuta dauden kooperatiba guztien ordezkaritzan.
Leer más>
MONDRAGON Healthek SHS enpresa sortu du Osasun Zentroetarako erosketa eta horniduren logistikarako
Sozietate berriak osasunaren sektorerako soluzio integralak proposatzen ditu, eta Kudea enpresa eta LKS ere ditu partaide.
Leer más>
MONDRAGONek 16,7 milioi euro inbertitu zituen gizartearekin dituen elkartasun konpromisoetan
2006-2010 azken bosturtekoan, eduki sozialeko proiektuetan egindako inbertsioa 147,7 milioi euro izan zen.
Leer más>
MONDRAGON-ek EAE-ko enplegu osoaren %3,4 eta industri enpleguaren %8,3 sortu zuen 2010ean
Korporazioak Gipuzkoan dauka industri presentziarik handiena eta, bertan, portzentajea industri enpleguaren %14,7ra ere iritsi zen.
Leer más>
MONDRAGON-ek EAE-ko BPG osoaren %3,1 eta industriarako BPG-aren %7,4 sortu zuen 2010ean
Datu horiek adierazten dute 2010ean Euskal Autonomia Erkidegoan sortutako aberastasunaren 32 eurotik 1 euro MONDRAGONek garatutako jardueretatik etorri zela
Leer más>
Txema Gisasola izango da MONDRAGON Korporazioko Kontseilu Orokorraren hurrengo lehendakaria
Jose Maria Aldecoaren lekua hartuko du datorren 2012ko uztailaren 1ean.
Leer más>
MONDRAGONeko Kongresuak datozen urteetarako Enpresa Politika onartu du
2013-2016 Politika Sozioenpresarialak planteatzen duen erronkaren laburpena da “gure enpresa sarea eraldatzea”, balio erantsiko enplegua sortzeko.
Leer más>
MONDRAGON Healthek eta Vall d’Hebronek lankidetza hitzarmena izenpetu dute I+G+b-aren arloan
Aliantza Hospital Universitari Vall d’Hebron, Fundació Hospital Universitari Vall d’Hebron Institut de Recerca (VHIR) eta MONDRAGON Health erakundeek sinatu dute.
Leer más>
MONDRAGONek 178 milioi euroko etekinekin itxi zuen 2010eko ekitaldia, aurreko urtekoak hirukoiztuta
Korporazioa industri enplegua berreskuratzeko bidera itzuli da, 1.378 lanpostu gehitu baititu 2010ean okupatutako batez besteko lanpostuetan.
Leer más>
Gipuzkoako Poliklinikak eta MONDRAGON Healthek lankidetza hitzarmena izenpetu dute osasunaren arloan I+G+b sustatzeko
I+G+b-aren arloan aliantza estrategikoa formalizatzeko helburuarekin
Leer más>
IMQk eta MONDRAGON Healthek hitzarmena izenpetu dute osasunaren eta zerbitzu sanitarioen arloan ikerketa bultzatzeko
Osasunari, laguntza sanitarioari eta kudeaketari lortutako produktuen, prozesuen eta zerbitzuen teknologia eta berrikuntzako proiektuak sustatzeko.
Leer más>
Fagor Ederlanek eta Lotus Engineeringek "Lotus Range Extender" eko-motorraren modeloa aurkeztu dute Genevan
Soluzioak harrera bikaina izan du Genevako Automobilaren Saloiaren 81. edizioan. Gaur egun prototipo funtzionalen fabrikazioa lantzen ari dira, urtearen amaierarako prest izateko.
Leer más>
Industria – MONDRAGON lankidetza hitzarmenaren jarraipenari buruzko saioa
Bi erakundeetako ordezkaritzak osoko bilkuran elkartu dira MONDRAGONen iaz izenpetutako lankidetza hitzarmenaren jarraipena egiteko.
Leer más>
MONDRAGON Korporazioak bat egin du "Metaposta" sistemarekin
Euskadiko Kutxa, Lagun Aro Aseguruak eta Eroski Interneteko kutxa gotorra eta postontzia den “Metaposta” proiektu berritzailearen alde agertu dira.
Leer más>
MONDRAGONek 22,2 milioi euro inbertitu zituen gizartearekin dituen elkartasun konpromisoetan
2005-2009 azken bosturtekoan, eduki sozialeko proiektuetan egindako inbertsioa 164 milioi euro izan zen.
Leer más>
MONDRAGON-ek EAE-ko BPG osoaren %3,5 eta industriarako BPG-aren %7,1 sortu zuen 2009an
2009an Euskal Autonomia Erkidegoan sortutako aberastasunaren 28 eurotik 1 euro MONDRAGONek garatutako jardueretatik etorri zen.
Leer más>
MONDRAGON-ek EAE-ko enplegu osoaren %3,9 eta industri enpleguaren %8,1 sortu zuen 2009an
Industri sektorea bakarrik hartuta, MONDRAGONen garrantzia areagotu egiten da, bere industri enpresek sektorean duten enpleguaren portzentajea %8,1 izan baitzen EAEn
Leer más>
MONDRAGON Korporazioak 4.142 pertsona enplegatu zituen 2009an Nafarroan
Korporazioak Foru Erkidegoaren BPGaren %1,3 egin zuen, eta Nafarroaren saldo komertzialaren %2,6, Ganberak egindako azterketa baten arabera.
Leer más>
MONDRAGON “Bilbo 2010 EFQM Foroa”-n
Datorren urriaren 4, 5 eta 6an egingo da Bilbon. Bizkaiko hiriburua hiru egunez bikaintasunaren eta berrikuntzaren Europako egoitza izango da. MONDRAGONek hitzaldi bat emanez parte hartuko du Foroan.
Leer más>
Saludnovak Osakidetzaren lehiaketa baten esleipena lortu du
MONDRAGONeko kooperatibak web zerbitzu bat sortuko du Osakidetzako paziente kronikoen urrutiko jarraipena egiteko.
Leer más>
MONDRAGONek eta Gipuzkoako Onkologikoak lankidetza hitzarmena izenpetu dute
Farmakoen manipulazioa automatizatzeko prozesu berriak ezartzeko.
Leer más>
MONDRAGON Automocionek bere proiektua aurkeztu du: “Auto elektrikoa/mugikortasun iraunkorra”
Citycar modelo propioa aurkeztu du, non MONDRAGON Automocioneko produktu, jarduera eta negozio berrietan gauzatuko diren berrikuntza nagusietako batzuk azaltzen diren.
Leer más>
MONDRAGONek emaitza positiboak lortu ditu atzeraldi ekonomikoak markatutako 2009ko ekitaldian
Ekitaldiaren bigarren zatian bilakaera hobea izan da, lehenengo zatian galdutako industri enpleguetatik 938 lanpostu berreskuratu baitira.
Leer más>
MONDRAGONeko Kongresuak arauketa berria onartu du bazkide kooperatibisten kapitalerako
Hainbat neurri onartu dira kooperatiben indar ekonomiko-finantzarioa bermatzera zuzenduak.
Leer más>
Osasun eta Kontsumo sailak eta MONDRAGON Korporazioak kolaborazio hitzarmen bat sinatu dute
Osasun eta Kontsumo Sailak eta MONDRAGON korporazioak, heziketa, ikerketa, teknologia eta aplikazio esparruak haintzat hartuko dituen kolaborazio hitzarmen bat sinatu dute gaur.
Leer más>
Industria Sailak eta MONDRAGON Lankidetza Hitzarmen bat sinatu dute
Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak, Bernabé Unda sailburuak ordezkatuta, eta MONDRAGON Korporazioak, Kontseilu Orokorreko presidente José María Aldecoa jaunak ordezkatuta, Lankidetza Hitzarmen bat sinatu dute gaur 2010-2013 aldirako. Hitzarmenak honako bost jardun-arlo hauek biltzen ditu: Informazioa eta Komunikazioa, Ekintzailetza, Enpresa Garapena, Teknologia eta Berrikuntza, eta Nazioartekotzea.
Leer más>
MONDRAGON-ek 2008an euskal balantza komertziala hobertzeko ekarpen nabarmena egin zuen
MONDRAGON Korporazioko kooperatibek 2008an atzerrian egindako transakzioek (esportazioak eta inportazioak) superabit global handia lortu zuten, eta nabarmen lagundu zuten euskal balantza komertziala hobetzen.
Leer más>
“Basque Culinary Center” Gastronomia Zientzien Fakultatea lehen harria jarri du
Basque Culinary Centerren eraikinaren lanak abian dira. Euskadi Europako gastronomiaren erreferente bihurtzera bideraturiko proiektua gizartean aurkeztu eta bederatzi hilabetera, 2011tik aurrera zentro hori hartuko duen eraikinaren eraikuntzako momenturik garrantzitsuena gauzatu da.
Leer más>
MONDRAGON-ek EAE-ko BPG osoaren %3,6 eta industriarako BPG-aren %6,6 sortu zuen 2008an
Eustatek 2008ko EAEko ekonomia osorako emandako datuak erreferentziatzat hartuta, MONDRAGON Korporazioak Euskal Autonomia Erkidegoan sortutako Barne Produktu Gordin osoari emandako balio erantsia %3,6 izan zen, eta zifra hori %6,6ra igotzen da industri arloari begiratuz gero.
Leer más>
MONDRAGON aukeratu dute 2009an Europako 10 enpresarik onenen artean ezagutzaren kudeaketari dagokionez
MONDRAGON 2009an Europan Gehien Miresten diren 10 Enpresen artean (European Most Admired Knowledge Enterprises - MAKE) errekonozitu dute, Ezagutzaren Kudeaketari dagokionez, MAKE txostenaren bederatzigarren edizioan; MONDRAGON Korporazioak bigarren aldiz jaso du sari hori.
Leer más>
MONDRAGON-ek EAE-ko enplegu osoaren %3,6 2008an
2008an MONDRAGON Korporazioak bere kooperatiba eta elkarte partaidetuetan batez beste enplegatu zituen 92.773 lanpostuetatik, 35.629 lanpostuk Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan gauzatu zuten beren jarduera, eta 4.412k Nafarroan.
Leer más>
MONDRAGON eta United Steelworkers (USW) lankidetza hitzarmena sinatu dute
Estatu Batuetako USW sindikatuak (United Steelworkers) eta MONDRAGON Korporazioak lankidetza hitzarmena sinatu dute. Bi erakundeek elkarrekin jardungo dute beren printzipioak eta funtzionamendua MODNRAGON eredura egokituko dituzten industri kooperatibak sustatzeko; eredu horren ezaugarria da bazkideek kooperatibaren jabetza izatea, eta oinarrizko printzipioa da “pertsona bat, boto bat”.
Leer más>
150 Zuzendarien Topaketa
MONDRAGONeko Kooperatibetako 150 zuzendari nagusik baino gehiagok Topaketa batean parte hartu dute gaur, Zentro Korporatiboan, Jose M. Aldecoak presidituta, eta bertan 2010eko Gestio Planeko perspektibak eta jarraibideak aztertu dira.
Leer más>
Orona Berrikuntza eta Sustapen Gunea
Donostiako Parke Teknologikoaren zabalkundeak, Oronak bultzatuta, 108.000 m2-ko azalera eraikigarria sortuko du Galarreta inguruan, eta bertan, beste hainbat jarduera berritzailerekin batera, Orona Berrikuntza eta Sustapen Gunea, Ikerlanen zentro bat eta Mondragon Unibertsitatearen eraikin berri bat kokatuko dira, hirurak ere MONDRAGON Korporazioan integratutako kooperatibak izanik.
Leer más>
GSR Debagoiena Zentro Gerontologikoaren inaugurazioa, LKSk eta MONDRAGONek sustatuta
Gipuzkoako ahaldun nagusia den Markel Olanok eta Dependentziaren Arretarako zuzendaria den Juan Ramon Larrañagak GSR Gestión de Servicios Residenciales Debagoiena Zentro Gerontologikoa inauguratzeko ekitaldia presiditu dute gaur, bertan zirelarik baita ere MONDRAGON Korporazioko lehendakari Jose M. Aldekoa, Aretxabaletako alkate Inaxio Garro eta LKSko zuzendari nagusi Alberto Gorroñogoitia.
Leer más>
MONDRAGONek 2008an guztira 16.770 milioi euroko sarrerak lortu zituen, aurreko urtean baino %6 gehiago
2008ko ekitaldiaren ezaugarriak izan dira finantza sistemaren kolapsoa, finantza krisi sakona, azken lauhilekoan kontsumoa eta ekoizpen sistema bat-batean erortzea eta Espainia osoan etxegintza hondoratzea, eta egora horretan MONDRAGON Korporazioak 16.770 milioi euroko Guztizko Sarrerak lortu ditu.
Leer más>
MONDRAGONek 39,5 Milioi Euro inbertitu zuen 2007an Gizartearekiko Konpromisoetan
Bere hasieratik, Arrasateko Esperientzia Kooperatiboaren ezaugarriak konpromiso solidarioa eta ingurunearekiko erantzukizun soziala izan dira. Horrek esan nahi du, lehenik eta behin, enplegua eta enpresa jarduera sortzen duen heinean, ongizatea eta bizitza kalitatea hobetzeko ekarpen handia egiten duela, eta, bigarrenik, urtero kooperatiben etekinen %10 eduki sozialeko proiektuetan inbertitzen duela.
Leer más>
MONDRAGONEK 2007an EAE-ko BPG Osoaren %4,2 sortu zuen eta Industria BPG-aren %8,5
Eustatek euskal ekonomia osoari buruz dituen azken datuak erreferentziatzat hartuta, Mondragonek 2007an Euskal Autonomia Erkidegoko BPG osoari erantsi zion balioa %4,2 izan zen, eta zifra %8,5era igotzen da industriaren arloari dagokionez.
Leer más>
LKS-k eta MONDRAGON-eko Eraikuntza Dibisioak LKSBuildingenia eratu dute, giltza eskura erako proiektuak egiteko
LKS Ingeniaritzak eta Mondragon Korporazioko Eraikuntza Dibisioak LKSBUILDINGENIA elkartea eratu dute, “giltza eskura” erako proiektuak sustatzeko eta gauzatzeko. Elkarte berriak 2009an 10 milioi euro fakturatzea aurreikusi du, eta 2012rako gradualki bere negozio zifra 20 milioi eurora arte handitzea espero du.
Leer más>
MONDRAGONEK 2007an EAE-ko Enplegu osoaren 3,9 eta Industria Enpleguaren %9,1 sortu zuen
2007ko itxieran Mondragonek bere kooperatiba eta elkarte partaidetuetan enplegatuta zituen 103.371 pertsonetatik 38.335k Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan garatzen zuten beren jarduera. Eustatek euskal ekonomia osorako dituen azken datuak erreferentziatzat hartuta, zifra hori EAEko enplegu osoaren %3,9 da. Horrez gain, 2007an Nafarroan 4.848 pertsonak jardun zuten, hau da, Erkidegoko enplegu osoaren %1,7.
Leer más>
MCC-k 33,5 Milioi Euro inbertitu zuen Gizartearekiko Konpromisoetan
Bere hasieratik, Arrasateko Esperientzia Kooperatiboaren ezaugarriak konpromiso solidarioa eta ingurunearekiko erantzukizun soziala izan dira.
Leer más>
Euskara planen mintegiaren bideoak web orrian eskuragarri
MONDRAGONek eskuragarri ipini ditu web orrian azaroaren 5ean Arantzazun, MONDRAGON Euskara at work lelopean, euskara planei buruz eginiko mintegiaren bideoak: batetik mintegiari buruzko erreportajea eta bestetik “Euskara nola saldu lantokian” izenburupean Iñigo Fernandez Ostolazak emandako hitzaldia. Ikusteko klikatu honako helbideak:
“Mintegiko erreportajea”
“Euskara nola saldu lantegian”
Leer más>
MONDRAGONek “CTC Construcción Selfhor” enpresa korellarra erosi du
Mondragon Korporazioak Nafarroako “Compañía Tecnológica de Corella Construcción S.A.” enpresa erosi du: enpresa ezagunagoa da SELFHOR izen komertzialarekin, eta hormigoi aurrefabrikatuzko egituren, forjen eta itxituren diseinua, proiektua, fabrikazioa eta muntaketa egiten du.
Leer más>
EFFICIENT HOME ENERGY (EHE) enpresaren inaugurazioa MONDRAGON Korporazioaren eta Zeelanda Berriko MERIDIAN ENERGY LIMITEDen partaidetzarekin
Gaur inauguratu da Tolosan EFFICIENT HOME ENERGY enpresa (EHE), eta ekitaldia presiditzen izango dira Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatu nagusia den Markel Olano; Eusko Jaurlaritzako Industria, Turismo eta Merkataritza sailburua den Ana Agirre; Mondragon Korporazioko lehendakariordeak Manu Beraza, Tolosako Alkatea Jokin Bildarratz; EHEko arduradunak Javier Borda eta Xabier Ruiz del Portal eta Whisper Tech zuzendari exekutiboa den David Moriarty.
Leer más>
Caja Laboral Empresas-ek eta Mondragón Internacional-ek negozio-bide berria urratzen hastea erabaki dute
Caja Laboral Empresas-ek eta Mondragón Internacional-ek negozio-bide berria urratzen hastea erabaki dute. Mondragón Korporazioko Nazioarteko Ordezkaritzek esperientzia handia lortu dute, taldeko enpresek burututako internazionalizazio-prozesu zabalaren bidez.
Leer más>
MONDRAGON-eko Kongresukideen Batzarrak Osoko Bilkuran aurkeztutako bi ponentziak onartu ditu gehiengoz
Mondragon Korporazioko Kongresukideen Batzarrak gehiengoz onartu ditu gaur, irailak 24, osoko bilkurari aurkeztu zaizkion bi ponentziak, aurkeztutako zuzenketak eztabaidatu eta gero. Ponentziak hauek dira: "Kooperatibak eta kooperatiba filialak. Antolamenduan kokatzea" eta "Egiturazko langabezia. Behin betiko birkokapenak. Aurretiko erretiroa".
Leer más>
2007an, Mondragonen salmentak %12,4 hazi ziren, eta emaitza bateratuak %17
2007an Industria eta Banaketa Taldeen salmentak guztira 15.056 milioi euro izan ziren, aurreko urtean baino %12,4 gehiago, eta Emaitza Bateratuak 792 milioi euro izan ziren, %17ko hazkundearekin. Korporazioaren Aktiboa Guztira 32.840 milioi euroan kokatu zen -%19,2 gehiago-, eta Baliabide Propioak 5.078 milioi eurora iritsi ziren, %8ko hazkundearekin.
Leer más>
Eusko Jaurlaritzako Industria Saila eta Mondragon Korporazioak lankidetza Hitzarmen berria izenpetu dute
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak (IMTS) eta Mondragon Korporazioak Lankidetza Hitzarmen bat izenpetu dute gaur, bost jarduera ildorekin: Informazioa eta komunikazioa, Ekintzailetza, Enpresa garapena, Teknologia eta berrikuntza eta Nazioartekotzea. Hitzarmenak lankidetza publiko-pribatuaren garrantzia nabarmentzen du, Mondragon Korporazioak euskal ekonomia osoan duen indar eragilea azpimarratzen du.
Leer más>
MCC-k eta Zeelanda Berriko Meridian Energy-k joint-venture bat eratu dute Mikrosorkuntzarako “WhisperGen” Sistema fabrikatzeko
Mondragón Corporación Cooperativak (MCC) eta Zeelanda Berriko enpresa elektriko publikoa den Meridian Energy Limitedek joint-venture bat eratu dutela jakinarazi dute gaur, Espainian WhisperGen mikrosorkuntzarako sistema berritzaile bat fabrikatzeko, zeina Europako merkatuan zabalduko den.
Leer más>
Txema Gisasola, Euskaliteko presidente berria
Euskalit-Kalitatearen Euskal Fundazioaren Patronatuak Mondragón Corporación Cooperativa aukeratu du 2008-2010 hirurtekoan Lehendakaritza hartzeko, eta ordezkaritza Txema Gisasolari egokitu zaio.
Leer más>
MCC-k nabarmen lagundu zuen 2006an Euskal Balantza Komertziala hobetzen
2006an MCCko kooperatibek atzerrian egindako transakzioek superabit global handia lortu zuten eta, ondorioz, nabarmen lagundu zuten euskal balantza komertziala hobetzen.
Leer más>
MCC-k 2006an EAE-ko BPG Osoaren %4,1 sortu zuen eta Industria BPG-aren %8,5
Eustatek euskal ekonomia osoari buruz dituen azken datuak erreferentziatzat hartuta, MCCk 2006an Euskal Autonomia Erkidegoko BPG osoari erantsi zion balioa %4,1 izan zen, eta zifra %8,5era igotzen da industriaren arloari dagokionez.
Leer más>
MCC-k 2006an EAE-ko Enplegu Osoaren %3,8 eta Industria Enpleguaren %8,6 sortu zuen
2006ko itxieran MCCk bere kooperatiba eta elkarte partaidetuetan enplegatuta zituen 83.601 pertsonetatik 36.697k Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan garatzen zuten beren jarduera.
Leer más>
Txinako Kunshango Industrialdea inauguratu da, MCC-k sustatuta
Mondragón Corporación Cooperativak Kunshango Industrialdea inauguratu du gaur, eta ekitaldiko buruak izan dira Ana Agirre, Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailburua, Jose Mari Aldekoa, MCCko Kontseilu Orokorreko Presidentea, Ai Guo Guan, Kunshango Alkatea eta 4 milioi biztanle dituen hiri honetako beste agintari batzuk.
Leer más>
MCCk Nexo Saria irabazi du azpikontratazio industrialagatik
Mondragón Corporación Cooperativak Nexo Saria jaso du gaur azpikontratazio industrialagatik, Barakaldon, Bilbao Exhibition Centerren (BEC), Industria eta Teknologiaren Gailurraren barruan egin den ekitaldi batean.
Leer más>
Jose M. Aldecoa MCCko Kontseilu Orokorreko lehendakari berriak Balio Kooperatiboak indartzea du helburu
MCCko Kontseilu Orokorreko lehendakari berria den Jose M. Aldecoak, gaur komunikabideentzat egindako aurkezpenean, Balio Kooperatiboak indartzearen garrantzia nabarmendu du, merkatu globalizatuaren barruan kooperatibek duten elementu diferentzial eta balio erantsi nagusi gisa.
Leer más>
Garaia Berrikuntza Gunearen lehenengo eraikina inauguratu da
Eusko Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxek presiditu du gaur Garai Berrikuntza Guneko lehen eraikinaren inaugurazioa, alboan zituela Gipuzkoako diputatu nagusi Joxe Joan Gonzalez de Txabarri, MCCko kontseilu Orokorreko lehendakari Jesus Catania eta Garaia Guneko lehendakari Jose Ignacio Garate.
Leer más>
MCC-ko Kongresukideen Batzarrak Enplegu sorrera bultzatzea, batez ere kooperatiboa, eta Balioak indartzea onartu du
Gaur Arrasaten bildu den Kongresukideen Batzarrak aho batez onartu ditu Bilkuraren iritzira aurkeztutako bi ponentziak, aurkeztutako zuzenketak eztabaidatu eta gero: “MCCren 2009-2012 Politik Sozioenpresariala” eta (Arrasateko Esperientzia Kooperatiboari buruzko Hausnarketa”.
Leer más>
MCCk 2006an %24,2 handitu ditu Emaitzak eta enplegu lokala sortzeko konpromisoa indartu du
MCCk 2006ko datuak eskaini dizkie gaur komunikabideei, eta Kontseilu Orokorreko lehendakari Jesus Cataniak datuak bikainak direla adierazi eta gero, enplegu lokala eta batez ere kooperatiboa sortzeko esfortzuak areagotzeko konpromisoa berretsi du.
Leer más>
MCC/LKS Ingeniería Soc. Coop.ek Hirugarren Adinekoentzako Egoitza sustatu eta kudeatuko du
Mondragón Corporación Cooperativak (MCC), LKS Ingeniería Soc. Coop.en esperientzia eta euskarri profesionala oinarritzat harturik, enpresa proiektu estrategiko berri bat abiarazi du Zerbitzu Sozialen arloan: Hirugarren Adinekoentzako Egoitzen sustapena eta kudeaketa, Enpresa Zerbitzuen eskaintza integral batekin.
Leer más>
Txinako Kunshango Industrialdea lanean hasi da, MCC-k sustatuta
Txinako Urteberria ospatzeko ekitaldiak amaitu eta gero, Kunshango industrialdean kokatutako MCCko lau enpresak lanean hasi berri dira. Poligonoa Mondragón Corporación Corporativak (MCC) sustatu du, eta Kunshan hiritik gertu dago (4 milioi biztanle), Shangaitik 50 kilometrora, industri dentsitate handia duen eskualde batean.
Leer más>
MCC Europako Enplegu Rankineko burua da "Soldatapeko Akziodunen" enpresei dagokienez
Mondragón Corporación Cooperativa (MCC) lehenengo postuan dago, enplegu zifrari dagokionez, Soldatapeko Akziodunak dituzten Europako 100 enpresa nagusien artean; enpresa horien kapitalaren %50 gutxienez langileen partaidetzakoa da.
Leer más>
MCC-k nabarmen lagundu zuen 2005ean Euskal Balantza Komertziala hobetzen
2005ean MCCko kooperatibek atzerrian egindako transakzioek (esportazioak eta inportazioak) superabit handia lortu zuten guztira eta, horrenbestez, nabarmen lagundu zuten euskal balantza komertziala hobetzen.
Leer más>
MCC-k 32,6 Milioi euro inbertitu zuen 2005ean Gizartearekiko Elkartasun konpromisoetan
32,6 milioi euro horiek prestakuntza eta hezkuntza garapenerako proiektuak laguntzera bideratu ziren, baita ikerkuntzaren arlokoak ere, izaera sozial eta kulturaleko beste ekimen batzuekin batera.
Leer más>
José Mª Aldekoa izendatu dute MCC-ko Kontseilu Orokorreko hurrengo Lehandakari
Mondragón Corporación Cooperativako (MCC) Kongresu Kooperatiboko Batzorde Iraunkorrak, Juan Mª Otaeguik presidituta, José Mª Aldekoa izendatu du gaur MCCko Kontseilu Orokorreko hurrengo lehendakaria izateko.
Leer más>
MCC-k 2005ean EAE-ko BPG Osoaren %3,8 eta Industri BPG-aren %3,8 sortu zuen
MCCk Euskal Autonomia Erkidegoaren BPG osoari erantsitako balioa %3,8 izan zen 2005ean, eta %8,3 industriaren arloan.
Leer más>
EAE-ko Enplegu guztiaren %3,8 eta Industria Enpleguaren %8,7 MCC-n zegoen 2005ean
2005aren amaieran MCCko kooperatibetan eta enpresa partaidetuetan enplegatuta zeuden 78.455 pertsonetatik 35.842 Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan garatzen zuten beren jarduera.
Leer más>
Javier Valls, MCC-ko Sustapen Zentroko Zuzendari berria
Javier Valls Sustapen izendatu dute Zentro Korporatiboko zuzendari berria izateko, Pablo Mongelos ordezkatuz, hura Lagun Aro Aseguruen Zuzendaritzara igaro baita.
Leer más>
MCCk hizkuntzen irakaskuntzaren apustua indartu du Mondragón Lingua finkatuz
Mondragón Corporación Cooperativak (MCC) hizkuntzen formazio eta irakaskuntzaren arloan hobetzeko apustua indartu du, bere bost zentroen bidez Mondragón Lingua Euskal Autonomia Erkidegoan finkatuz : Bilbo, Donostia, Gasteiz, Arrasate eta Oñati.
Leer más>
2005ean MCC %13,4 hazi zen, Emaitzak %8,5 hobetu zituen eta 2.337 enplegu garbi sortu zituen
50. urteurrenarekin bat eginda, MCCk prentsaurrekoa eskaini du gaur 2005eko ekitaldiko datuak eta 2006ko aurreikuspenak jakinarazteko, eta bere hiru jarduera ardatz nagusiak nabarmendu ditu: berrikuntza, enpresa berrien sustapena eta nazioartekotzea.
Leer más>
MCCk gizarteari eskerrak emateko kontzertu-omenaldia eskaini zuen atzo Bilboko Euskaldunan
Mondragón Corporación Cooperativak, bere 50. urteurrenaren kariaz, Gizarteari Kontzertu-Omenaldia eskaini zion atzo, Bilboko Euskalduna Jauregian. Kontzertua bereziki euskal jendarteari eskaini nahi izan zion, bere bizitzako 50 urteotan jasotako laguntza eskertzeko.
Leer más>
500 lagunetik gora izan zen Fundatzaileen Egunean, MCCren 50. urteurreneko ekitaldi garrantzitsuenetakoan
Giro hunkigarrian, 500 lagun baino gehiagok –MCCko Kooperatiben sortzaileak gehienak–, parte hartu zuten atzo Fundatzaileen Eguneko ekitaldietan, Arrasaten, MCCren 50. urteurreneko ospakizunen barruan.
Leer más>
MCC-k 2004an EAE-ko BPG Osoaren %3,8 eta Industri BPG-ren %8,3 sortu zuen
MCCk Euskal Autonomia Erkidegoaren BPG osoari erantsitako balioa %3,8 izan zen 2004an, eta %8,3 industriaren arloan, erreferentziatzat Eustateko azken datuak hartuta. Nafarroari dagokionez, guztiari egindako ekarpena %1,3 izan zen, eta %2 industriaren arloan.
Leer más>