|
|
Mondragon Assemblyk bi kontratu berri lortu ditu Lituanian eta Asia Erdialdean, 11 milioi euro baino gehiagoko balioarekin
Giltza eskura erako bi planta entregatuko ditu eguzki ekipamenduak eraikaitzeko
Leer más>
Fagor Edergarden, urak tratatzeko enpresa berria
Jarduera berria Fagor Ederlan eta Fagor Arrasate kooperatibek sustatu dute, eta MONDRAGON Korporaziotik lankidetzarako bultzatzen diren ekimenen fruitua da.
Leer más>
Fagor Groupek eta Robamek Joint-Venture bat ezarri dute Txinan De Dietrich etxetresna elektrikoak merkaturatzeko
Lankidetza horrek europar jatorriko goi mailako merkatua lortzen ari den hazkunde handiari erantzuten dio, eta De Dietrichek ere bertan parte hartu nahi du.
Leer más>
Maierrek joint-venture bat ezarri du Indian
Alpha Maier enpresa berriak 2012an 4 milioi euro inguruko fakturazioa aurreikusi du.
Leer más>
Orona IDeO - innovation city aurkeztuko du Galarretan, Europan aitzindari den berrikuntzarako gunea
160 milioi euro inbertitu dira proiektuan. 2014an inauguratuko da kooperatibaren 50. urteurrena ospatuko den urte berean.
Leer más>
Maier, “Euskal Enpresaren Hitzordua”-ren Enpresa Berrikuntzako saria
Sariak Maier Taldearen garapenean berrikuntzak duen oinarrizko rola aitortu du.
Leer más>
SORALUCEk 6 milioi euro inbertituko ditu Alemaniako ordezkaritza zabaltzeko
Alemanian duen BIMATEC-SORALUCE ordezkaritza zabaltzen, herrialdean duen presentzia indartzeko, instalazioak handitzeko eta bere irudia munduan proiektatzeko.
Leer más>
Fagor Ederlanek eta Lotus Engineeringek hiriko ibilgailuetarako Range Extender proposamena aurkeztu dute Frankfurten
2 zilindroko bertsio berria trinko, arin eta eraginkorragoa da, ibilgailu txikietarako ezin hobea.
Leer más>
CIKAUTXOk joint-venture bat ezarri du Indian
Indiako Taurus Flexibles tutu fabrikatzailearen %50 erosi du, zeinaren egoitza Pune hirian dagoen. Enpresa berria “Cikautxo Taurus Flexibles Pvt. Ltd.” deituko da.
Leer más>
CIKAUTXO ekoizten hasiko da Txinan
Lantegi berria Kunshanen dago, eta datorren uztailean hasiko du bere jarduera. Nazioarteko proiektu berria martxan jartzeko egindako inbertsioa 7 milioi euro da.
Leer más>
“MAIER Diseinuaren Nazioarteko Lehiaketaren” laugarren edizioko sariak eman dira
Aurten aurkeztu diren proiektuen eremua Color & Trim izan da, ibilgailua apaintzeko kolore, material eta egituren diseinuari buruz.
Leer más>
Fagor Ederlanek ekoizpen lantegi bat irekiko du Txinan
Kooperatibak 30 milioi euro inbertitu du MONDRAGONek Txinan (Kunshan) duen poligonoan fabrika bat eraikitzeko, eta 2012tik aurrera egongo da operatibo.
Leer más>
Fagor Ederlanek eta Lotus Engineeringek "Lotus Range Extender" eko-motorraren modeloa aurkeztu dute Genevan
Soluzioak harrera bikaina izan du Genevako Automobilaren Saloiaren 81. edizioan. Gaur egun prototipo funtzionalen fabrikazioa lantzen ari dira, urtearen amaierarako prest izateko.
Leer más>
Maierrek Maier Technology Centre bere teknologia-zentro berria inauguratu du
Espazio berri horrek 5.600 m2 ditu eta Maierreko 115 ikertzaile eta ingeniarirentzat izango da.
Leer más>
Gipuzkoako Merkataritza Ganberak Domusa saritu du “Gipuzkoako Enpresa Txiki eta Ertainentzako” sariarekin
Gipuzkoako Industria eta Zerbitzu Enpresaren sarien XIX. edizioan.
Leer más>
Orona IDeO jaiotzen da – innovation city, Europan aitzindaria den gune teknologikoa
Kooperatibaren aldetik 160 milioi eurotako inbertsioa begiesten du, baita kualifikazio goreneko 1000 lanpostu berrien sorrera ere.
Leer más>
FPK-k Brasilgo lantegia inauguratu du
Brasilgo “FPK do Brasil Componentes Automotivos Ltda” eta Alemaniako “FPK, LT Deutschland GmbH” erosita, enpresa bizkaitarrak 2010-2011 aldirako aurreikusitako erosketen zikloa osatu da.
Leer más>
Estarta Danobaten integratu da
Bi kooperatibek bat egitea adostu dute, merkatu globalean dimentsioa eta lehiakortasuna handitzeko
Leer más>
Mondragon Assembly-k 10 milioi euroko eskari garrantzitsua lortu du Txinarako
Eskariaren oinarria 20 tabber & stringer (zelula fotovoltaikoen mihiztaketako eta soldadurako ekipamenduak) hornitzea izango da. Kooperatibak bere historiako 30 urte baino gehiago hauetan lortu duen eskaririk handiena da.
Leer más>
Fagor Groupek bere I+G+Bko zentroa inauguratu du, Fagor Hometek
Zentroak berrikuntzan arituko diren 360 langile izango ditu.
Leer más>
Fagorrek intermetagailuak egiteko lantegia inauguratu du Basaurin
Lantegia martxan jartzeko 6,3 milioi euro inbertitu dira, eta ahalmen produktiboa urteko 150.000 intermetagailu izango da.
Leer más>
Danobat Railway Systemsek Lucchini enpresa italiarraren eskaera bat lortu du tren ardatzak automatikoki fabrikatzeko
Eragiketaren zenbatekoa 7,5 milioi eurotik gorakoa da. Europako ardatz fabrikaziorako lerrorik aurreratuena izango da.
Leer más>
Coprecik Aretxabaletako (Gipuzkoa) planta zabaltzeko lanak hasi ditu
Instalazio berriak datorren ekitaldiaren lehenengo hiruhilekoan egongo dira operatibo.
Leer más>
COPRECIk jarduera berria abiarazi du Altsasun (Nafarroa)
Industri kooperatiba berri bat sortu du, Altsasuko S.Coop., etxetresna elektrikoetako osagaiak fabrikatzeko.
Leer más>
Fagor Etxetresnak Taldeak %10 hazi du bere EBITDA 2009an
Lerro Zuriko negoziok, eta hori da konpainiaren jardueraren zati nagusia, emaitza operatibo positiboak izan ditu, eta 9 milioi eurotik gora kokatu da; Espainian, emaitza metatuetan, sektorea %32,6 jaitsi da 2008arekin alderatuta.
Leer más>
Ederfil-Beckerrek 1,7 milioi euro inbertitu du bere produkzio ahalmena handitzeko
Gaur egun 160 pertsonak lan egiten du bertan eta joan den ekitaldian 110 milioi euroko fakturazioa lortu zuen.
Leer más>
Fagor Etxetresna Elektrikoen Taldeak hitzarmena lortu du zorra birfinantzatzeko
Hitzarmenak esparru egonkor bat ematen du merkatuaren gaur egungo egoera, eta plan estrategikoa gauzatzea bermatu eta kokapen lehiakorra indartuko du.
Leer más>
Javier Mutuberriari, ORONAko zuzendari nagusia, “Urteko enpresaria” saria jaso du
Gipuzkoako Bazkundeak saria eman dio “Gipuzkoako Industriaren Sariak” XVIII. ekitaldian. Epaimahaikideek nabarmendu dutenez, “lidergo-gaitasun handia dauka, eta partaidetzazko ikuspegia sustatzen du kudeaketan”.
Leer más>
URSSA altzairuzko egiturak bidaliko ditu Calatravac diseinatutako "Zero Eremu" -rako
Gasteizen egoitza daukan eta MONDRAGONen integratuta dagoen URSSA Kooperatibak New Yorkeko Zero Eremuan kokatuko den Garraio Aldagune berriko plantei eusteko egituraren zati bat bidaliko du; lanaren arkitektoa Santiago Calatrava da.
Leer más>
MCCTELECOM-EK ISO 20.000 ziurtagiria lortu du
MCCTELECOM Kooperatiba MONDRAGON Korporazioko kidea da eta IKT soluzioak eta zerbitzuak eskaintzen ditu (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak), eta ISO 20.000 ziurtagiria lortu du, Gipuzkoa, Bizkai eta Kantabriako bulegoetarako zerbitzuen kudeaketan exijentzia eta kalitate mailarik handiena bermatzen duena.
Leer más>
Orona Berrikuntza eta Sustapen Gunea
Donostiako Parke Teknologikoaren zabalkundeak, Oronak bultzatuta, 108.000 m2-ko azalera eraikigarria sortuko du Galarreta inguruan, eta bertan, beste hainbat jarduera berritzailerekin batera, Orona Berrikuntza eta Sustapen Gunea, Ikerlanen zentro bat eta Mondragon Unibertsitatearen eraikin berri bat kokatuko dira, hirurak ere MONDRAGON Korporazioan integratutako kooperatibak izanik.
Leer más>
GSR Debagoiena Zentro Gerontologikoaren inaugurazioa, LKSk eta MONDRAGONek sustatuta
Gipuzkoako ahaldun nagusia den Markel Olanok eta Dependentziaren Arretarako zuzendaria den Juan Ramon Larrañagak GSR Gestión de Servicios Residenciales Debagoiena Zentro Gerontologikoa inauguratzeko ekitaldia presiditu dute gaur, bertan zirelarik baita ere MONDRAGON Korporazioko lehendakari Jose M. Aldekoa, Aretxabaletako alkate Inaxio Garro eta LKSko zuzendari nagusi Alberto Gorroñogoitia.
Leer más>
Ondoan-ek Iberdrola Dorreko eta beste eraikin enblematikoetako instalazio berriak egingo ditu
ONDOANek Zamudioko Teknologia Parkean du egoitza eta MONDRAGON Korporazioari atxikita dago, eta Bilboko Iberdrola Dorreko instalazio elektromagnetikoak egingo ditu, Giroa, Etxea eta Insavarekin, aldi baterako enpresa elkartea osatuta. Aurrekontua 20 milioi euro da, eta horren barruan sartzen dira klimatizazio sistemak, suteen kontrako babesa, iturgintza eta Iberdrolaren etorkizuneko egoitza korporatiboaren gestio zentralizatua. Lanak hasierako fasean daude orain, eta 2011ko udaberrian amaituko direla espero da.
Leer más>
Danobat Railway Systemsen Inaugurazioa eta treneko ardatz muntatuak fabrikatzeko munduko linerarik aurreratuenaren aurkezpena
Patxi Lopez lehendakariak presiditutako ekitaldian, DRS Danobat Railway Systemsen eraikin berria inauguratu da gaur Bergaran, eta treneko ardatz muntatuak fabrikatzeko munduko linearik aurreratuena aurkeztu da; horren kostua 63 milioi eurora iritsi da, eta Errusian merkantzietako bagoien ekoizle nagusietakoa den San Petesburgoko TVSZ enpresarentzat egin da.
Leer más>
Fagor Etxetresna Elektrikoak Taldeak 2009ko Iraunkortasun Memoria aurkeztu du
Fagor Etxetresna Elektrikoak Taldeak 2009ko iraunkortasun memoria berria aurkeztu du eta, bertan, gizarte erantzukizuneko konpromisoa eta ingurunearekiko inplikazioa erakusten ditu, Taldearen nortasun ikur gisa.
Leer más>
Automobilgintzaro buruzko "Nazioarteko MAIER Diseinu Lehiaketa"-ren Edizioko Sariak eman dira
Izaskun Artetxe Bizkaiko Foru Aldundiko Berrikuntza eta Sustapen Ekonomikoko diputatuak eta Jose M. Aldekoa MONDRAGONeko Kontseilu Orokorreko lehendakariak “Nazioarteko Maier Diseinu Lehiaketa”-ko 3. edizioko sariak eman dituzte gaur; sariketara 120 proiektu aurkeztu dira, Europa, Asia eta Amerikako 25 herrialdetakoak.
Leer más>
Soralucek neurri eta indar handiko fresatzeko eta mandrinatzeko makinen planta berria inauguratu du
Soraluce Kooperatiba Danobat Groupeko eta MONDRAGON Korporazioko kidea da, eta bere IV Planta inauguratu du gaur, neurri eta indar handiko fresatzeko-mandrinatzeko makinak garatzeko urrats handia emanez, pieza handiak mekanizatzeko gero eta eskaera handiagoari erantzuteko.
Leer más>
Fagor Etxe Digitala “2009ko Etxe Digitaleko Sistemarik Onena” aukeratu dute Casadomo sarietan
Fagor Etxeko Sistema Aurreratuen produktuak Casadomo sarietako laugarren edizioko saria lortu du, Fagor Etxe Digitala produktuagatik: sistemak aukera ematen du segurtasun instalazioak eta etxeko tresnak kudeatzeko, etxea edozein momentu eta lekutatik kontrolatuz, etxeko “urrutiko aginte” bat balitz bezala.
Leer más>
Fagor Etxetresnak Taldeak Txinan hiru establezimendu berri ireki eta bertan hedatzen jarraitzen du
Fagor Etxetresna Elektrikoak Taldeak beste hiru denda ireki ditu Txinan azken hilabeteetan, eta horiek irailean inauguratu zuenari gehitzen zaizkio, nazioartean hedatzeko apustu sendoaren barruan.
Leer más>
Fagor Etxetresna Elektrikoen taldeak positibo itxi zuen 2008a, krisia globala eta sektoriala izanik ere
Krisi ekonomikoak baldintzatutako urtean, espainiar merkatuan etxetresna elektrikoen sektorea %18 erori zelarik, Fagor Etxetresnen taldeak 1.603 milioi euroko fakturazioarekin itxi zuen ekitaldia eta, horrenbestez, beste urte batez sendotu du Europan bosgarren fabrikatzailea izatearen kokapena.
Leer más>
Kide-k Indiako lantegia inauguratu du
Egoitza Berriatuan (Bizkaia) duen eta MONDRAGONen integratuta dagoen KIDE kooperatibak Indiako “RCS KIDE PVTY” filiala inauguratu zuen atzo, Maharashtra estatuko Punen; estatuko hiriburua Mumbai (Bombay) hiri dinamikoa da.
Leer más>
Fagor Etxetresna Elektrikoak etxeak “Nazioartekotze prozesuen Gizarte Erantzukizuna”-ren saria jaso du
Gipuzkoako Gizarte Erantzukizuneko Foroak “Nazioartekotze prozesuen Gizarte Erantzukizuna”-ren saria eman dio Fagor Etxetresna Elektrikoak Taldeari.
Leer más>
LKS Taldeak egoitza berezia inauguratu du Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean
Gaur inauguratu da LKS Taldearen egoitza nagusi berria, Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean, Eusko Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxek eta MONDRAGONeko Kontseilu Orokorreko lehendakari Jose M. Aldekoak inauguratutako ekitaldian.
Leer más>
Fagorrek bere azken nobedadeak aurkeztuko ditu energi berriztagarrietako aditu gisa
Fagor Confortek bere azken nobedadeak aurkeztuko ditu energia berriztagarrietako aditu gisa, 2009ko Nazioarteko Aire Girotu, Berokuntza, Aireztapen eta Hoztearen Azokan, datorren otsailaren 24, 25, 26 eta 27an, Madrilgo IFEMA erakustazokan.
Leer más>
Fagor Altzariak etxea Estatu Batuetan sartu da
Fagor Altzariak Estatu Batuetan sartu da lehenengo aldiz, Marylanden eta Washington DCn proiektu bana abiaraziz. Zeregina sukaldeak eta bainugelak muntatzea izango da, luxuko etxebizitza eta apartamentuetan.
Leer más>
Fagor Etxetresna Elektrikoak-ek "Stop CO2 Euskadi" ekimenean parte hartuko du, aldaketa klimatikoaren aurka duen konpromisoaren barruan
Fagor Etxetresna Elektrikoak-ek "Stop CO2 Euskadi"-n parte hartuko du, Plus Bazkide gisa, Eusko Jaurlaritzako Aldaketa Klimatikorako Euskal Bulegoak sustatutako ekimen baten esparruan, Euskadin berotegi efektua sortzen duten gas igorpenak murriztu nahian.
Leer más>
LKS-k eta MONDRAGON-eko Eraikuntza Dibisioak LKSBuildingenia eratu dute, giltza eskura erako proiektuak egiteko
LKS Ingeniaritzak eta Mondragon Korporazioko Eraikuntza Dibisioak LKSBUILDINGENIA elkartea eratu dute, “giltza eskura” erako proiektuak sustatzeko eta gauzatzeko. Elkarte berriak 2009an 10 milioi euro fakturatzea aurreikusi du, eta 2012rako gradualki bere negozio zifra 20 milioi eurora arte handitzea espero du.
Leer más>
Danobat Taldeak 50 milioi euroko eskaera bereganatu du, Makina-Erremintan inoiz izan den eskaerik handiena
Danobat Taldea Mondragon Korporazio barruan sartuta dago eta liderra da espainiar Makina-Erremintaren sektorean. Oraingo honetan, Danobatek 50 milioi eurotik gorako eskaera bat lortu du Errusiako salgai-bagoien lehen fabrikatzailea den TVSZ errusiar enpresaren eskutik.
Leer más>
Matrici eta Batz 30 milioi eurotik gorako eskari bateratua lortu dute Renault Trucks-etik
Mondragon Korporazioan integratuta dauden Matrici eta Batz kooperatiba euskaldunek kontratu garrantzitsu bat itxi dute, 30 milioi eurotik gorakoa, Renault Trucs etxearekin, etorkizuneko gamak garatzeko. Renault Trucks Europako lehenengo kamioi fabrikatzailea den Volvo taldeko kidea da; Estatu Batuetako merkatuan ere presentzia handia du taldeak, Mack eta Volvo markekin.
Leer más>
MAPSA-k 10 milioi eurotik gora inbertitu du pintura instalazio automatizatu batean eta Berrikuntza zelula batean
Mondragon Korporazioko kidea den eta aluminiozko hagunak ekoizten dituen MAPSA Kooperatibak pintura instalazio guztiz automatizatu bat, 4.500 m2-koa, eta aluminiozko behe presioko berrikuntza zelula bat inauguratu ditu gaur Orkoiengo fabrikan, Iruñetik hurbil, eta, horrenbestez, Europan sektorean lehen lerro teknologikoan kokatu da. Bi ekipamenduek nabarmen lagunduko diote gaitasun lehiakorra hobetzen.
Leer más>
MONDRAGONek “CTC Construcción Selfhor” enpresa korellarra erosi du
Mondragon Korporazioak Nafarroako “Compañía Tecnológica de Corella Construcción S.A.” enpresa erosi du: enpresa ezagunagoa da SELFHOR izen komertzialarekin, eta hormigoi aurrefabrikatuzko egituren, forjen eta itxituren diseinua, proiektua, fabrikazioa eta muntaketa egiten du.
Leer más>
Fagorrek sukaldeko altzari dendak ireki ditu Txinan
Fagorrek, nazioartean hedatzeko apustuari jarraituz, sukaldeko altzarien dendak irekitzeko prozesu bati ekin dio Txinan, eta lehenengo biak Quindao eta Ningbo hirietan ireki ditu.
Leer más>
Biurrarenak instalazio berriak inauguratu ditu
Biurrarena gipuzkoar kooperatibak bere instalazio berrituak inauguratu ditu gaur Astigarragan, eta eraikin berriaren arkitekturarekin aurreko azalera laukoiztu du eta irudi modernoa eta dinamikoa eskaintzen du.
Leer más>
BATZ-ek Mexikoko planta inauguratu du gaur
Gaur, BATZ MEXICANA inauguratu da, San Luis Potosi Estatu eta hiriko agintariek, Mondragon Korporazioko lehendakariak eta Batz Kooperatibako zuzendariek presidituko duten ekitaldian.
Leer más>
EFFICIENT HOME ENERGY (EHE) enpresaren inaugurazioa MONDRAGON Korporazioaren eta Zeelanda Berriko MERIDIAN ENERGY LIMITEDen partaidetzarekin
Gaur inauguratu da Tolosan EFFICIENT HOME ENERGY enpresa (EHE), eta ekitaldia presiditzen izango dira Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatu nagusia den Markel Olano; Eusko Jaurlaritzako Industria, Turismo eta Merkataritza sailburua den Ana Agirre; Mondragon Korporazioko lehendakariordeak Manu Beraza, Tolosako Alkatea Jokin Bildarratz; EHEko arduradunak Javier Borda eta Xabier Ruiz del Portal eta Whisper Tech zuzendari exekutiboa den David Moriarty.
Leer más>
Fagor presente egon da Shanghain Txina 2008ko Kitchen & Bath Azokan
Fagor Electrodomésticos etxea lehendabiziko aldiz egon da presente Shanghain egin berri den Txina 2008ko Kitchen & Bath Nazioarteko Azokan, eta bere azken nobedadeak aurkeztu ditu sukaldeko altzarietan zein etxetresna elektrikoetan.
Leer más>
Osatu kooperatibak desfibriladoreak emango dizkio Gurutze Gorriari
Osatu kooperatibak kanpo desfibriladore automatikoak (KDA) emango dizkio Gipuzkoako Gurutze Gorriari, boluntarioei prestakuntza ikastaroak emateko eta ikasketa gaian interesa duten guztiengana zabaltzeko, bizitza salbatzeko ezinbestekoa den tresna hori zuzen erabiltzen laguntzeko.
Leer más>
Fagorrek pilaz funtzionatzen duten berogailu termostatiko bakarrak aurkeztu ditu
Fagorrek "Thermostatic" aurkeztu du, erregulazio termostatiko elektronikoa duten berogailuen serie berria aurkeztu du: ez dute elektrizitaterik erabiltzen, soilik pilaz elikatzen baitira. Fagorrek aurten Konforteko katalogoan sartu duen mundu mailako nobedadea da
Leer más>
Joint Venture Fagor Industrial + Jindal Steel
Gaur, 10:00etan, Fagor Industrialen Oñatiko bulegoetan, Oñatiko kooperatiba eta Indiako altzairu fabrikatzaile handienetakoaren artean aldi baterako enpresa-elkartearen sinaduraren zeremonia izan da.
Leer más>
KIDE-k hitzarmena sinatu du “Roots Cooling” Indiar Enpresarekin Indian elkarrekin Hotz Kamerak egiteko
Egoitza Berriatuan daukan eta Mondragonen partaidea den KIDE kooperatibak hitzarmen bat izenpetu berri du, New Delhin, Roots Cooling indiar enpresarekin, RCS KIDE Pvt. Ltd. joint-venturea sortzeko, hotz kamerak fabrikatzeko.
Leer más>
Fagor Electrodomésticosek Maior Vocce aurkeztu du
Fagor Electrodomésticosek Maior Vocce merkaturatu du, benetako iraultza domotikaren arloan, soilik ahotsa erabiliz Fagor Domotika Sarea kontrolatzeko.
Leer más>
Fagor Etxetresna Elektrikoak Taldeak 1.753 milioi euroko fakturazioarekin eta 13,5 milioi euroko etekinekin itxi zuen 2007. urtea
Atzo Bilbon emandako prentsaurrekoan, Fagor Electrodomésticosek 2007ko emaitza ekonomikoen berri eman zien komunikabideei, hau da, fakturazioa 1.753 milioi euro izan zen eta etekinak 13,4 milioi euro. Zifra horiek Taldearen itxaropenak betetzen dituzte, eta errentagarritasunari emandako lehentasuna erakusten dute. Salmenten %38 barne merkatuari dagozkio, eta %62 nazioartekoari.
Leer más>
Lehendakariak Edertek Teknologia Zentroa eta Markuleteko Burdin Galdaketako Planta inauguratu ditu
FAGOR EDERLANek Edertek Teknologia Zentroa eta Markuleteko burdin galdaketako planta berria inauguratu ditu gaur, Eusko Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxek eta Mondragon Korporazioko Kontseilu Orokorreko lehendakari Jose M. Aldekoak presiditu duten ekitaldian.
Leer más>
Ideko IK4 Aliantza TTeknologikoan sartzen da
IDEKO Zentro Teknologikoa IK4 Aliantzari erabat atxiki zitzaion, eta hori baieztatzeko, IDEKOko lehendakariak eta IK4 Elkarteko lehendakariak Atxikimendu Akordioa izenpetu zuten. Akordioaren sinadura, IDEKO Aliantzan sartzea bien onurako dela baieztatzeko balio izan duen urtebeteko ezagutze aldi baten ondoren gauzatu da.
Leer más>
Fagorrek altzairu herdoilgaitzezko 8 kiloko lehorgailua aurkeztu du
Fagorrek kondentsazio bidezko lehorgailu berri bat aurkeztu du merkatuan: 8 kiloko ahalmena du, eta altzairu herdoilgaitzezko looka. Diseinu berriaz gain, emaitza bikainak dauzka energia aurrezteari dagokionez, eraginkortasun energetikoaren B letra lortu baitu, hau da, lehorgailuetan dagoen kalifikaziorik onena.
Leer más>
Espainian saltzen den hiru labe pirolitikotik bat Fagor da
Labe pirolitikoak merkaturatzeko Karlos Arguiñanok protagonizatu eta Fagorrek abiarazi duen publizitate kanpainak pirolisi terminoaren esanahia erakutsi digu eta, dagoeneko, labe pirolitikoak zuzenean Fagor markarekin lotzea lortu du.
Leer más>
IDEKO Zentro Teknologikoak eta Industria Metrologiako Carl Zeiss enpresak Zeiss Ultraprecision Centre sortu dute.
Alemaniako Carl Zeiss enpresa ezagunak eta egoitza Elgoibarren duen eta Danobat Taldeko eta MCCko kidea den IDEKO Zentro Teknologikoak lankidetza hitzarmena sinatu zuten. Hitzarmen horren arabera, “Zeiss Ultraprecision Centre” sortuta, IDEKO Zeissen ultradoitasunaren erreferentzia zentroa izango da iberiar penintsulan.
Leer más>
Lana kooperatibak instalazio berriak inauguratu ditu Txekiar Errepublikan
Lana S. Coop., enpresa berri bat, Czech-Lana, inauguratu du gaur Txekiar Errepublikan. MCCko kooperatibak enkofraturako hiru geruzako taularen produkzioa bikoiztuko du, eta hala, Europan duen lidergoa finkatuko.
Leer más>
Fagor Arrasatek 10 milioi euroko eskaera bat hartu du Txinako Shangai Wanzhong Automotive Components automobil fabrikatzailearengandik
Fagor Arrasate 10 milioi euroko eskaera handia lortu du Txinako SHANGHAI WANZHONG AUTOMOTIVE COMPONENTS fabrikatzailearengandik, blanking ebaketa lerro bat eta trokel progresiboduneko prentsa lerro bat egiteko.
Leer más>
Biurrarena-k teknologia ipini du etxetresna elektrikoak tratatzeko Madrilen inauguratu den fabrikan
Retralec Vicálcavaro enpresak linea zuriko etxetresna elektrikoak tratatzeko fabrika inauguratu berri du Madrilgo Vicalvaro auzoan eta, bertan, Astigarragako Biurrarena Kooperatibak diseinua eta teknologia ipini ditu. Inaugurazio ekitaldia presidituz izan zen Madrilgo Erkidegoko Ingurumeneko sailburuordea den Jose Trigueros, Kalitateko zuzendariarekin batera.
Leer más>
Fagor Etxetresna Elektrikoak kooperatibak galdarak egingo ditu Txinan AOSmith enpresa amerikarrarekin batera
Fagor Etxetresna Elektrikoak kooperatibak joint venture bat osatu du AOSmith amerikar enpresarekin, %50eko partaidetzarekin, Txinan galdarak ekoizteko. Proiektua berehala jarriko da abian. Bi konpainiek espero dute produkzio lantegia 2008ko maiatzetik aurrera lanean aritzea.
Leer más>
Ulma Taldeak 500 milioi euro inbertitu eta 1.200 enplegu berri sortuko ditu 2010 bitartean
MCCren Industria Arloan integratuta dagoen Ulma Taldeak 500 milioi euro inbertituko ditu 2010 bitarte, eta 1.200 enplegu berri sortuko, horietatik erdiak Euskal Herrian. Urte horretan fakturazioa 1.000 milioitik gorakoa izango dela ere aurreikusi du.
Leer más>
Fagor Ederlanek “Hondaren 2006ko Hornitzailerik Onenaren”
Fagor Ederlan Kooperatibak “Hondaren 2006ko Hornitzailerik Onenaren” errekonozimendua jaso du, joan den apirilean Hondaren Hornitzaileen Urteko Konbentzioan, Swindon hiri britainiarrean, HONDAk Europan duen egoitza nagusian. Saria gaur egun Hondako zuzendaria den Kanazawa-sanek eta zuzendari kargua uzteko dagoen Kato-sanek eman zuten.
Leer más>
Fagor Arrasatek 30 milioi euroren eskaerak lortu ditu Errusian
Fagor Arrasatek hainbat eskaera lortu ditu Errusian azken hilabeteotan, guztira 30 milioi euroko balioarekin, eta Errusiara makina-erreminta esportatzen duen Espainiako lehendabiziko taldea bihurtu da. Eskaerak Alemaniako, Estatu Batuetako, Japoniako eta Italiako hornitzaileekin lehiatu eta gero lortu ditu Fagorrek.
Leer más>
MCC/LKS Ingeniería Soc. Coop.ek Hirugarren Adinekoentzako Egoitza sustatu eta kudeatuko du
Mondragón Corporación Cooperativak (MCC), LKS Ingeniería Soc. Coop.en esperientzia eta euskarri profesionala oinarritzat harturik, enpresa proiektu estrategiko berri bat abiarazi du Zerbitzu Sozialen arloan: Hirugarren Adinekoentzako Egoitzen sustapena eta kudeaketa, Enpresa Zerbitzuen eskaintza integral batekin.
Leer más>
Fagor Etxetresna Elektrikoak enpresak ONCEren saria jaso du "Erakunde Solidarioa"ren atalean
Fagor Etxetresna Elektrikoak enpresak irabazi ditu ONCEren "Euskadi Sari Solidarioak", "Erakunde Solidarioa"ren kategorian, urritasuna duten pertsonak integratzearen aldeko lanagatik eta bere sentsibilitate sozialagatik.
Leer más>
Fagor Industrialek Mexikoko San Luis Potosiko Filial Ekoizlea inauguratu du gaur, eta Enpresa Nazioartekotzearen Urteko Saria lortu du
Gipuzkoako Merkataritza Ganberak Fagor Industriali eman dio Enpresa Nazioartekotzearen Urteko Saria, arlo horretan azken urteetan lortutako aurrerapen garrantzitsuengaik. Saria ematea Mexikon San Luis Potosiko filiala ofizialki inauguratu den egunarekin bat etorri da.
Leer más>
Fernando Gomez-Acedo, Fagor Etxetresna Elektrikoetako lehendakari berria
Fagor Etxetresna Elektrikoak Taldeak gaur jakinarazi du Fernando Gomez-Acedo hautatu dutela Fagor Etxetresna Elektrikoetako Kontseilu Errektoreko lehendakaria izateko, Javier Gantxegiren ordez, zeinak aurki erretiroa hartuko duela-eta kargua utziko baitu.
Leer más>
Fagor Ederlan-ek erabiltzen ez diren motorrak birziklatzeko planta bat abiarazi du, Aragoiko ILSSA Taldearekin batera
MCCko kooperatiba den Fagor Ederlanek RECIEDER enpresa eratu du, %50ean Industrias López Soriano (ILSSA) enpresarekin partaidetuta, erabiltzen ez diren motorrak birziklatzeko eta materialak berreskuratzeko. 2006. urtean hasi da funtzionatzen eta, ekitaldi horretan, Reciederrek 11,71 milioi euroko salmentak lortu ditu eta 2007an 14 milioi saltzea espero du.
Leer más>
Fagor Etxetresna Elektrikoak Taldeak 2006an 12 milioi euroko emaitzak lortu eta Frantzia eta Espainian lidergoa finkatu zuen
Fagor Etxetresna Elektrikoak Taldeak 2006ko emaitza ekonomikoak aurkeztu ditu gaur Bilbon eskainitako prentsaurrekoan eta, horren arabera, etekinak 12 milioi euro izan dira eta Frantzian eta Espainian duen lidergoa finkatu du, Europako 5. fabrikatzailea izanik.
Leer más>
Orbeak 2,66 milioi euro inbertitu du Txinako planta batean, urtean 60.000 bizikleta ekoizteko
ORBEA Taldeak, bizikletak ekoitzi eta garatzen dituenak, Txinaren aldeko apustua egin du Asiako merkatuan kokatzeko, eta bertan produkzio lantegi bat izango du: ORBEA Kunshan. Lantegi berria hil honetan hasiko da lanean, eta inbertsioa gutxi gorabehera 2,66 milioi euro izan da. Hasierako produkzioa 60.000 unitate izango direla aurreikusi da.
Leer más>
Fagorrek Frankfurteko Azokan aurkeztu ditu etxetresna txikietako nobedadeak
Fagor Etxetresna Elektrikoak kooperatibak, urtero bezala, nobedade ugari aurkeztu ditu Frankfurteko Giro Azokan, sukaldeko tresneria, etxetresna elektriko txiki, berokuntza eta aireztapen arloetan. Azoka otsailaren 9tik 13ra bitartean egin da.
Leer más>
Batz eta Matrici, lidergo sendoagoa Europako Trokelgintzaren Sektorean
Batz eta Matrici Mondragon Korporazio Kooperatiboan (MCC) integratutako kooperatiba bizkaitarrak dira, eta sendotu egin dute Europako trokelgintzaren sektorean duten posizionamendua: liderrak dira sektorean, 2006an trokeletan 130 milioi euro fakturatu eta gero, horietatik %95 nazioarteko salmentak izanik.
Leer más>
Orkli-k 25. Urteurrena ospatuko du gaur, eta segurtasun termoelektrikoan liderra da munduan
MCCn integratuta dagoen ORKLI kooperatiba ordiziarrak bere 25. urteurrena ospatuko du gaur, Donostiako Kursaalean, eta bertan izango dira Joseba Azkarraga Eusko Jaurlaritzako sailburua eta Jesus Catania MCCko Kontseilu Orokorreko lehendakaria.
Leer más>
BATZ-ek mundu mailako eskaera esklusibo bat lortu du GM-tik, sei urterako, 190 milioi Eurokoa baino gehiagokoa
MCCn integratuta dagoen eta egoitza Igorren duen Batz Kooperatiba bizkaitarrak General Motorsen eskaera bat lortu du, mundu mailakoa eta esklusiboa, 2007-2012 seiurterako, 190 milioi euroko baino gehiagoko balioarekin, urtero 32 milioi euro fakturatzeko.
Leer más>
BERDek 17,5 Milioi Euroko Inbertsioa egin du FagorMastercooken Kapitalean
Berreraikuntzarako eta Garapenerako Europako Bankuak (BERD) 17,5 milioi euroko inbertsioa egin du FagorMastercooken (garai batean Wrozamet izenekoa) kapitalean. FagorMastercook etxetresna elektrikoen Poloniako fabrikatzaile nagusietariko bat da eta egoitza Wroclawn du. Finantzaketa hori 50,7 milioi euroko balioa duen inbertsiorako eta garapenerako programan erabiliko du.
Leer más>
Fagor Automationek ofizialki inauguratu ditu optoelektronikako instalazio berriak
Juan Jose Ibarretxe lehendakariak gaur inauguratu ditu ofizialki Fagor Automationen optoelektronikako instalazio berriak, zeinek sektorearen barruan maila teknologikorik handiena duten.
Leer más>
Biurrarenak ekitaldi honetan eraikuntza eta eraispen hondakinak birziklatzeko lau planta diseinatu eta egingo ditu
Egoitza Astigarragan duen Biurrarena kooperatibak ekitaldi honetan Eraikuntza eta Eraispen Hondakinetarako lau planta diseinatu eta egingo ditu, Burgos, Segovia, Valentzia eta Iruñean, guztira 4 milioi eurorekin baino gehiagorekin.
Leer más>
Fagorrek DRIRON etxetresna aurkeztu du, edozein arropa mota lisatzeko
Fagor Etxetresna Elektrikoak etxeak Driron etxetresna aurkeztu du gaur Madrilen, mota guztietako jantziak lehortu eta lisatzen dituena; proiektuak 3 urteko ikerketa eta garapena izan du, eta 6 milioi euroko baino gehiagoko inbertsioa.
Leer más>
Estatu Batuak, Orbearen atzerriko lehenengo merkatua
MCCn integratuta dagoen ORBEA Kooperatiba nazioartekotzeko prozesu bizian sartuta dago, eta horretan funtsezko rola jokatzen ari dira berrikuntza teknologikoaren aldeko apustua eta merkatu estatubatuarraren erantzun bikaina, izan ere, 2005ean Kooperatibaren salmenta guztien %22 etorri ziren handik, eta ekitaldi honetan %32 izango dira.
Leer más>
Erantzun bikaina Fagor Etxetresna Elektrikoen MFE-en bigarren jaulkipenari
Fagor Etxetresna Elektrikoek menpeko finantza ekarpenen (MFE) bigarren jaulkipena itxi duela jakinarazi du gaur, eta inbertitzaileek tituluak eskatzeari buruzko emaitza bikaina izan dela adierazi du.
Leer más>
Fagor Arrasatek prentsa linea bat entregatu dio Fordi, 13 milioi euroko balioarekin
Ford Motor Companyko ingeniari talde bat Fagor Arrasaten izan da oraindik orain, prentsa linea handi bat onartzeko: MCC-ko Kooperatiba arrasatearrak Fordek Australian duen lantegirako egin du linea, eta bere balioa 13 milioi euro da.
Leer más>
Fagor Etxetresna Elektrikoak enpresak 2006-2009 laurtekoan 275 milioi euro inbertitzea eta 7.800 milioi euro fakturatzea aurreikusi du
Plan Estrategikoa ezartzeko lau urteetan, 7.800 milioi fakturatu eta 275 milioi inbertitzeaz gainera, Fagorrek espero du 130 milioi euroko etekinak lortzea, eta Europan %8,3ko merkatu kuota lortzea, hau da, oraingoa baino 2,5 puntu gehiago.
Leer más>
Fagor eta ONCE erabiltzailearekin komunikatzeko gai diren etxetresna elektrikoak sustatzen ari dira
Fagorrek eta ONCEk adostutako akordioaren arabera, 2006ko martxoaren 1a eta maiatzaren 31 bitartean, Espainiako Itsuen Erakundeko afiliatuek, hala nahi izanez gero, Gateway Bluetooth-a daraman etxetresna elektriko bat eskuratu ahal izango dute, soilik etxetresna elektrikoaren prezioa ordainduta.
Leer más>
Fagor Ederlan FIT Automoción kooperatibizatzeko prozesua sustatzen ari da
FIT Automoción SAk, zeinean Fagor Ederlanek eta MCCk %66ko partaidetza duten eta gainerako %34A Continental enpresa alemanak, urtarrilaren 1az geroztik bere langileak kooperatibizatzeko prozesu bat abiarazi du, eta plantila osatzen duten 83 beharginetatik 78 atxiki zaizkio beren borondatez prozesuari (%94), horrenbestez, enpresa kooperatibizatzeko eskatzen zen %80ko atxikipena erraz gaindituta.
Leer más>
Fagor Ederlan FIT Automoción kooperatibizatzeko prozesua sustatzen ari da
FIT Automoción SAk, zeinean Fagor Ederlanek eta MCCk %66ko partaidetza duten eta gainerako %34A Continental enpresa alemanak, urtarrilaren 1az geroztik bere langileak kooperatibizatzeko prozesu bat abiarazi du, eta plantila osatzen duten 83 beharginetatik 78 atxiki zaizkio beren borondatez prozesuari (%94), horrenbestez, enpresa kooperatibizatzeko eskatzen zen %80ko atxikipena erraz gaindituta.
Leer más>
TISCO, enpresa txinatarrak bi ebaketa lerro esleitu dizkio Fagor Arrasateri 20 milioiren truke
Fagor Arrasatek bi ebaketa lerro egingo dizkio TISCO enpresa txinatarrari: makineria guztiz automatizatua da eta errendimendu handikoa, eta bere balioa 20 milioi euro da.
Leer más>
Fagor Etxetresna Elektrikoak Taldeak 4,5 milioi euroko emaitza positiboarekin itxi du 2005 ekitaldia
Fagor Etxetresna Elektrikoak Taldeak 4,5 milioi euroko emaitza positibo kontsolidatuarekin eta gutxi gorabehera 1.800 milioi euroko salmentekin itxi du 2005eko ekitaldia, Brandt erosi duenetik lehenengo ekitaldia.
Leer más>
Fagor Arrasate-k 9 milioi dolarreko eskaera hartu du Thyssenkrupp Mexiko etxetik
MCCkoa den Fagor Arrasatek Mexikoko ThyssenKrupp etxearen eskaera handi bat lortu du, 9 milioi inguruko balioarekin, guztiz automatizatutako hiru ebaketa lerro egiteko, altzairu herdoilgaitza ebakitzeko: bi zeharkakoak izango dira, eta bestea luzerakoa.
Leer más>
Ideko-k 7 milioi euro inbertituko du “Himach” proiektuan, fabrikazio prozesu berriak garatzeko
Danobat Taldeak (MCC), Ideko Makina-erremintan espezializatutako Zentro Teknologikoaren bidez, Himach proiektu berria abiaraziko du 2006an, fabrikazio prozesu berriak ikertzeko eta garatzeko.
Leer más>
Fagor Ederlan-ek 36 milioi euro inbertituko du Arrasaten galdategi berri batean
Fagor Ederlanek burdina galdatzeko planta berri bat eraikiko du Fagor Ederlan Talde osoaren produktuak fabrikatzeko, eta horrekin gaur egun Taldean dauden lanpostuei eutsiko zaiela bermatuko du.
Leer más>
Fagor Ederlan Eslovakian jarri da
Fagor Ederlan ZNSP Foundry eslovakiar enpresa erosi berri du, automobilgintzako osagaietan aluminiozko goi presioko injekzioan eta mekanizazioan diharduena. Enpresa Ziar Nad Hronen dago, 170 enplegatu ditu eta produkzio instalazioek 14.000 m2 betetzen dute. Gur egun dituen bezero nagusiak dira, besteak beste: VW, Skoda eta Deutz.
Leer más>
Fagor Automationek etorkizunerako proiektu handiekin ospatu du 25. urteurrena
Fagor Automationek atzo ospatu zuen bere 25. urteurrena, bezero, hornitzaile eta lagun ugariz inguraturik Donostiako Kursaalen egindako Oroitzapenezko ekitaldian. Bertan, zuzendari gerentea den Julen Busturiak Kooperatibaren ibilbide historikoa erakutsi zuen, eta esker oneko aipamen berezia egin zuen sustatzaileei buruz.
Leer más>