|
|
Basque Culinary Center, gastronomiako unibertsitate-zentro aitzindaria, inauguratzeko ekitaldia
Basque Culinary Center inauguratzean, zientzia-maila hartzen du gastronomia.
Leer más>
MONDRAGON Healthek eta Vall d’Hebronek lankidetza hitzarmena izenpetu dute I+G+b-aren arloan
Aliantza Hospital Universitari Vall d’Hebron, Fundació Hospital Universitari Vall d’Hebron Institut de Recerca (VHIR) eta MONDRAGON Health erakundeek sinatu dute.
Leer más>
Gipuzkoako Poliklinikak eta MONDRAGON Healthek lankidetza hitzarmena izenpetu dute osasunaren arloan I+G+b sustatzeko
I+G+b-aren arloan aliantza estrategikoa formalizatzeko helburuarekin
Leer más>
IMQk eta MONDRAGON Healthek hitzarmena izenpetu dute osasunaren eta zerbitzu sanitarioen arloan ikerketa bultzatzeko
Osasunari, laguntza sanitarioari eta kudeaketari lortutako produktuen, prozesuen eta zerbitzuen teknologia eta berrikuntzako proiektuak sustatzeko.
Leer más>
Maierrek Maier Technology Centre bere teknologia-zentro berria inauguratu du
Espazio berri horrek 5.600 m2 ditu eta Maierreko 115 ikertzaile eta ingeniarirentzat izango da.
Leer más>
Enpresagintza inauguratu da, Mondragon Unibertsitateko kanpus berria Oñatin
Enpresa Zientzien Fakultateak Oñatiko Campus berria inauguratu du MIK Ikerketa Zentroarekin batera bere 50. urteurrenaren urtean.
Leer más>
“Basque Culinary Center” Gastronomia Zientzien Fakultatea lehen harria jarri du
Basque Culinary Centerren eraikinaren lanak abian dira. Euskadi Europako gastronomiaren erreferente bihurtzera bideraturiko proiektua gizartean aurkeztu eta bederatzi hilabetera, 2011tik aurrera zentro hori hartuko duen eraikinaren eraikuntzako momenturik garrantzitsuena gauzatu da.
Leer más>
MONDRAGON aukeratu dute 2009an Europako 10 enpresarik onenen artean ezagutzaren kudeaketari dagokionez
MONDRAGON 2009an Europan Gehien Miresten diren 10 Enpresen artean (European Most Admired Knowledge Enterprises - MAKE) errekonozitu dute, Ezagutzaren Kudeaketari dagokionez, MAKE txostenaren bederatzigarren edizioan; MONDRAGON Korporazioak bigarren aldiz jaso du sari hori.
Leer más>
Ikerlan-IK4k mikro eta nanoteknologietan espezializatutako laborategi berria inauguratu du
Ikerlan-IK4k mikro eta nanoteknologietan oinarritutako laborategi berri bat inauguratu du gaur Arrasateko Garaia Gunean, enpresari balio berriko transferentzia egitea sustatuko duten teknologia berritzaileen aldeko apustua indartzeko. Ikerlan-IK4 CIC microGUNEko kideen artean dago, eta eraikin horretan bertan instalatu du bere egoitza nagusia.
Leer más>
Orona Berrikuntza eta Sustapen Gunea
Donostiako Parke Teknologikoaren zabalkundeak, Oronak bultzatuta, 108.000 m2-ko azalera eraikigarria sortuko du Galarreta inguruan, eta bertan, beste hainbat jarduera berritzailerekin batera, Orona Berrikuntza eta Sustapen Gunea, Ikerlanen zentro bat eta Mondragon Unibertsitatearen eraikin berri bat kokatuko dira, hirurak ere MONDRAGON Korporazioan integratutako kooperatibak izanik.
Leer más>
Basque Culinary Center fundazioak eta sukaldarien Euro-Toques España elkarteak prestakuntza, ikerketa eta berrikuntza sustatuko dituzte
2011n, Euskadik estatuko gastronomia-zientzien lehen fakultatea —Europako bigarrena— izango du. Bertan, gastronomiaren eta elikagaien zientziaren inguruan ikertzeko eta berritzeko zentro bat izango da.
Leer más>
Ikerlan IK4k mikro eta nanoteknologietan espezializatutako laborategi bat izango du aurten
Ikerlan-IK4k laborategi berri bat inauguratuko du aurten Arrasateko Garaia Gunean, mikro eta nanoteknologietan espezializatua, enpresarako balio berriko transferentziak sustatuko dituzten teknologia iraultzaileen aldeko apustuan. CIC microGUNEk –bere kideen artean dago Ikerlan IK4– egoitza nagusia ere kokatuko du eraikin berean.
Leer más>
Ikerlan-IK4k enpresaren lehiakortasuna berrikuntzaren bidez handitzearen alde dihardu
Ikerlan-IK4k dagoeneko enpresa sarearekin duen harreman sendoa indartzera zuzenduko du bere jarduera datozen urteetan, bi aldeen artean lehiakortasuna handitzeko eta posizio estrategikoan kokatzeko krisiari aurre egin eta berrindartuta irtete aldera.
Leer más>
Mondragon Unibertsitateak Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza titulua emango du
Gauzak egiteko modua aldatzea, eta ikasle gazteak aldaketaren eragile dinamiko eta aktibo bihurtzea, horixe da Mondragon Unibertsitateak datorren ikasturtean martxan jarriko duen “Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza” graduko titulu berriaren helburu nagusia.
Leer más>
Mondragon Unibertsitateak eta euskal sukaldariek "Basque Culinary Center" Fundazioa eratu dute, erakunde publikoen babesarekin
Mondragon Unibertsitateak eta euskal sukaldari esanguratsuenek "Basque Culinary Center" proiektua aurkeztu dute gaur ofizialki: ekimen gastronomikoa Mondragon Unibertsitateak sustatu du, beste hainbat eragile sozial eta instituzionalekin batera, eta Euskadi nazioarteko erreferentzia bihurtuko du goi mailako sukaldaritzari eta zientzia gastronomikoei dagokienez.
Leer más>
Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak instalazioak zabaldu ditu elektronika eta ingeniaritza adimenduneko diseinua lantzeko
MUko Goi Eskola Politeknikoa eraikin berri bat eraiki eta gaur egungo instalazioak zabaltzen ari da, ingeniaritza eta elektronika adimendunaren garapena eta diseinua lantzeko, hau da, argotean esaten denez, elektronika eta sistema txertatuak lantzeko.
Leer más>
MUko Enpresa Zientzien Fakultateak eta MIK Kudeaketa Ikerketarako Zentroak campus berria eratuko dute Oñatin
Mondragon Unibertsitateko Enpresa Zientzien Fakultateak eta MIK Kudeaketa Ikerketarako Zentroak Oñatiko Unibertsitate Campus berriaren proiektua aurkeztu dute gaur; bertan, Mondragon Unibertsitateko Enpresa Zientzien Fakultate berria eta MIK Kudeaketa Ikerketarako Zentroa kokatuko dira, Oñatiko Unibertsitate eta Teknologia Hiriaren barruan.
Leer más>
Ikerlan-IK4 etxeak Espainiako plastikozko lehenengo modulu fotovoltaikoa garatu du
Ikerlan-IK4k, lehendabiziko aldiz Estatuaren eremuan, modulu fotovoltaiko edo eguzki panel bat garatu du. kostu txikiagoko eta malgutasun handiagoko material plastikoetan oinarrituta, eguzki energia fotovoltaikoa erabiltzearen aukerak bikoiztuko dituena.
Leer más>
Europar Eremurako egokitzapena ezaugarri duen ikasturteari hasiera eman dio Mondragon Unibertsitateak gaur
Mondragon Unibertsitateak hasiera eman dio gaur, ostegunez, 2008/09 ikasturteari, Arrasateko Amaia Antzokian izandako ofizial baten bidez. Zalantzarik gabe, Goi Irakaskuntzako Europar Eremurako egokitzapena izango du ezaugarri nagusi ikasturte berriak.
Leer más>
Ikerlan-IK4k etxebizitzaren eremuan energia garbia sortzea bultzatzen du
Ikerlan-IK4 orain dela gutxi Europar Batasunak onartutako bi proiektutan pate hartzen ari da; horien helburua eskala txikian energia berriztagarria sortzea bultzatzea da, ondoren etxebizitzaren esparruan erabiltzeko. Ikerketarekin etxean hotza, beroa eta elektrizitatea lortzeko sistemak garatzea ahalbidetu nahi da, ingurumena errespetatzen duten energietatik abiatuta.
Leer más>
Mondragon Unibertsitateak Enpresa-ideia Berrien II. Lehiaketako irabazleak erabaki ditu, eta unibertsitateko negozio-ideia onenak saritu ditu
Mondragon Unibertsitateak enpresa-ideia berrien bigarren lehiaketaren irabazleak erabaki ditu. Erakundeak joan den martxoan jarri zuen abian lehiaketa, unibertsitatean garatutako negozio-ideia onenak saritzeko asmoz. Guztira Mondragon Unibertsitateko hiru fakultateetako 24 ikasle-taldek hartu dute parte lehiaketan, eta hiru enpresa-ideia onenak saritu dira.
Leer más>
Mondragon Unibertsitateak MUkide ikasle ohien Elkartea sortu du, ikasle ohiek unibertsitateko hainbat zerbitzu eskura izan ditzaten
Mondragon Unibertsitateak MUkide ikasle ohien Elkartea sortu du, ikasle ohiei unibertsitatearen zerbitzuak eskura izatea ahalbidetuko dien foroa.
Leer más>
Ikerlan-IK4k 6 milioi euro inbertituko ditu Garaia Gunean mikroteknologietako laborategi batean
Ikerlan-IK4k Mikro/nanoteknologietako Ikerketa Laborategi berri bat eraikitzen hasi da Arrasateko Garaia Gunean, eremu zientifiko horretan gaur egun duen apustua indartzeko.
Leer más>
IDEKO %12 hazi da 2007an eta 2008an joera horri eustea espero du
Egoitza Elgoibarren duen eta Mondragon Korporazioko kidea den IDEKO-IK4 Teknologia Zentroak %12 handitu zituen sarrerak 2007an, 5,6 milioi eurora iritsi baitzen; Zentroa Makina-Erremintan eta industri fabrikazio eta produkziorako teknologietan espezializatuta dago. 2008rako, sarrerei dagokienez, antzeko bilakaera izatea espero du, laborategi berriak abiarazi nahi ditu, laser eta konposite materialen bidezko fabrikaziorako, eta aurreko ekitaldian instalazioetan eta teknologian egindako inbertsioen bultzadarekin jarraitu nahi du.
Leer más>
Garaia Gunean Osagaien Gela abian jarri dute Mondragon Unibertsitateak eta Mondragon Taldeak
Garaia Gunean Osagaien Gela jarri dute abian Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak eta Mondragon Taldeko Osagaien Dibisioak. Laborategi hori gaur, ekainak 9, astelehena, inauguratu dute Mondragon Unibertsitateko errektore Iosu Zabalak eta Mondragon Taldeko lehendakari Jose Mari Aldekoak, besteak beste.
Leer más>
Ikerlanek %8,3 handitu zituen sarrerak 2007an, 19 milioi eurorekin baino gehiagorekin
Mondragon Korporazioko kidea den Ikerlan Ikerketa Zentroak 19,2 milioi euroko sarrera bolumena sortu zuen 2007an, eta hazkundea %8,3koa izan zen aurreko ekitaldiarekiko.
Leer más>
Mondragon Unibertsitateak eta MCC Internacional-ek sinatutako hitzarmenari esker, unibertsitateko ikasleek taldearen atzerriko delegazioetan egin ahal izango dituzte praktikak
Mondragon Unibertsitateak eta MCC Internacional-ek sinatu berri duten lankidetza-hitzarmenaren arabera, unibertsitateko ikasleek euren praktikaldiak eta karrera-bukaerako proiektuak MCCk atzerrian dituen delegazio korporatiboetan egin ahal izango dituzte.
Leer más>
Mondragon Unibertsitateak Europako Eremura egokitutako zortzi titulu eskainiko ditu datorren ikasturtean
Datorren ikasturtetik aurrera, Mondragon Unibertsitatea izango da Europako Goi Mailako Hezkuntza Gunera egokitutako zortzi titulazio eskainiko dituen lehenengo euskal unibertsitatea, ingeniaritzei eta enpresa zientziei lotuta, lau urteko iraupenarekin. Ikuspegi berri horren barruan, Industria, Telekomunikazioak, Mekanika, Industri Elektronika, Industri Antolakuntza, Informatika eta Industri Diseinua lantzen dituzten ingeniaritzak emango dira, baita Enpresa Zuzendaritza eta Administrazioko gradua ere.
Leer más>
Ikerlan-Ik4 zentroak %30 handitu du Europako Batasunetik jasotzen duen finantzaketa osasuna eta energia ikertzeko
Ikerlan-IK4 Ikerketa Teknologikoetarako Zentroak %30 handitu du, 2006 urtearekiko, Europako Batasunetik ikerketa proiektuak finantzatzeko lortzen duen dirua.
Leer más>
Ideko Teknologia zentroak instalazio berriak inauguratu ditu
Gaur inauguratu da Elgoibarren Ideko Teknologia Zentroaren eraikin berria. Zentroa Makina-erremintan eta Fabrikazio teknologietan espezializatuta dago, eta inaugurazio ekitaldian presidituz Eusko Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxe izan da.
Leer más>
Mondragon Unibertsitatean ikasturtea ireki dute ofizialki, eta berrikuntza da elementu nagusia
Eusko Jaurlaritzako lehendakariak presiditutako ekitaldian, gaur ireki da ofizialki Mondragon Unibertsitatearen 2007-2008 ikasturtea, eta berrikuntza da erreferentzia eta protagonista
Leer más>
Ikerlan-IK4 telemedikuntza etxera iristeko ikertzen ari da
Ikerlan-IK4 etxean azpiegitura bat ezartzeari buruz ikertzen ari da, teknologia digitala gizartean finkatzearen ondorioz, etxean sartuko diren zerbitzu multimedia berri guztiez baliatu ahal izateko, modu bateratu eta erosoan.
Leer más>
Automobilen egitura arinduta, haien ingurumen-inpaktua gutxitzeko helburua duen ikerketa-proiektua zuzenduko du nazio-eremuan Mondragon Unibertsitateak
Mondragon Unibertsitateak izaera berezi eta estrategikoa duen zientzia- eta teknologia-proiektu bat zuzentzen dihardu nazio-eremuan. Proiektuaren helburua automobilek eragindako ingurumen inpaktua gutxitzea da, haien egitura arinduta, segurtasunik eta erosotasunik galdu gabe. Helburu horrekin, kostu txikiko karbonozko konpositeak erabiliko dira. Ikerlanaren aurrekontua 11,5 milioi eurokoa da eta 48 hilabete iraungo du.
Leer más>
Hamarkada baten buruan Mondragon Unibertsitatean ikasleak %67 gehiago dira eta unibertsitate zentro gisa finkatu da
Mondragon Unibertsitateak (MU) 10 urte bete ditu 1997an eratu zenetik, eta zentro unibertsitario gisa finkatu da, aldi horretan ikasle kopurua %67 hazi eta gero. Gaur egun, MUk hiru jakintza arloren bidez garatzen du bere jarduera, eta horiek dira arlo zientifiko-teknikoa (Goi Mailako Eskola Politeknikoa), enpresaren arloa (Enpresa Zientzien Fakultatea) eta humanistikoa (Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea).
Leer más>
Mondragon Unibertsitateak nazioarteko programak emango ditu ingeles hutsean atzerriko ikasleentzat
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak datorren 2007/2008 ikasturtean nazioarteko bi ikastaro emango ditu ingeles hutsean, atzerriko ikasleei zuzenduta.
Leer más>
MIKek Europako lehenengo Enpresa berrikuntzako Laborategia instalatu du Bilboko itsasadarrean
MIKek -Mondragón Innovation and Knowledge- Bilboko itsasadarra aukeratu du berrikuntzan espezializatutako lehenengo laborategi europarra kokatzeko, MIK Innovalab Bilbao, eta bertan enpresa kudeaketaren eta managementaren inguruko metodologia berriak ikertu eta garatuko dira.
Leer más>
Mondragon Unibertsitateak mikrofabrikazioko laborategi berriak inauguratu ditu Garaia Gunean
Mondragon Unibertsitateko Goi mailako Eskola Politeknikoak mikrofabrikazioko laborategi berriak inauguratu ditu gaur Garaia Berrikuntza Gunean, zeina ikerketa erreferentea den Europan bere jarduera eremuan.
Leer más>
Ikerlan-IK4 Cenit Programan presentziarik handiena duten entitate ikertzaileen artean dago
IKERLAN-IK4k CENIT programaren diru laguntza jasoko duten 31 proiektuetatik zortzitan hartzen du parte, hau da, Zentro Teknologiko gipuzkoarra aipatu ekimenean presentziarik handiena duten entitate ikertzaileen artean dago. CENIT programa Espainiako Gobernuak bultzatzen du, I+G+Bn lankidetza publikoa-pribatua sustatzeko, hautura teknologikoak ekarriko dituzten oso proiektu berritzaileak garatzeko xedearekin.
Leer más>
Mondragon Unibertsitateak erakunde demokratikoetan teknologia berrien erabilera sustatzeko heziketa- eta ikerketa-proiektuak garatuko ditu Eusko Legebiltzarrarentzat
Mondragon Unibertsitateak erakunde publikoetan Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia (IKT) berrien erabilera aztertzeko eta, batez ere, sustatzeko heziketa- eta ikerketa-proiektuak garatuko ditu Eusko Legebiltzarrarentzat.
Leer más>
Bixente Atxa, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko zuzendari berria
Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Kontseilu Errektoreak Bixente Atxa izendatu du fakultateko zuzendari berri.
Leer más>
Ikerlan-IK4k Europaren babesa hartu du Ingurune Adimenaren arloan lau proiektu garatzeko
Ikerlan-IK4 enpresak Ingurune Adimenaren arloan daraman ikerketa ildoak Europaren babesa lortu du, lau proiektu berri onartuko baitzaizkio etxeko bizi kalitatea, osasun laguntza eta industri produktibitatea hobetzeko aurrerapenak ikertzeko.
Leer más>
Mondragon Unibertsitateak trailer ibiltaria jarri du abian bere eskaintza akademikoa ezagutarazteko
Martxoan zehar, Euskal Autonomia Erkidegoan batetik bestera ibili eta informazioa emango duen trailer ibiltaria jarri du abian Mondragon Unibertsitateak.
Leer más>
Enpresak sortzeko sistemen bitartez, ikasle eta irakasleen artean ekintzailetza sustatzeko plan integral bat jarri du abian Mondragon Unibertsitateak
Ikasle eta irakasleen artean ekintzailetza sustatzeko plan integral bat jarri du abian Mondragon Unibertsitateak. Plan horrek, enpresa-proiektuak sustatuz, lana sortzea eta lehiakortasuna hobetzea ditu helburu. Neurri hori ekintzailetza-sistemen garapenaren bitartez artikulatuko da, bai heziketa akademikoan bai hortik kanpo. Horretarako, enpresak sortzea sustatuko duten bi programa aitzindari jarri ditu abian unibertsitateak.
Leer más>
Mondragon Unibertsitateko Enpresa Zientzien Fakultateak Kalitatearen Zilarrezko Q saria lortu du
Mondragon Unibertsitateko Enpresa Zientzien Fakultateak Zilarrezko Q saria lortu du, kudeaketaren bikaintasunaren errekonozimendu gisa.
Leer más>
Iosu Zabala, Mondragon Unibertsitateko errektore berria
Iosu Zabala Iturralde doktorea gaur hasiko da, ostegunarekin, Mondragon Unibertsitateko errektore karguan. Zabala Iturralde Fagor Etxetresna Elektrikoetako Negozioko gerentea izan da orain arte, eta izendapen berria aho batez onartu zuen unibertsitateko Kontseilu Errektoreak, joan den uztailean.
Leer más>
Mondragon Unibertsitatea, ekintzailetzan liderra den Finlandiako Team Academy (Yÿvaskÿla Unibertsitatea) unibertsitatearekin lankidetzan
Jÿvaskÿla unibertsitatea ekintzailetzan liderra den Finlandiako Zientzia Aplikatuen unibertsitatea da, eta horko Team Academyko ikasle talde bat Mondragon Unibertsitatean dira egunotan, ekintzailetzari buruzko esperientziak konpartitzeko.
Leer más>
Mondragon Unibertsitateak kooperatibismoari buruzko formazio eta ikerketarako plataforma akademiko bat sortu du
Mondragon Unibertsitateak Mondragon Komunitate Akademiko Kooperatiboa sortu du (MKAK), oro har kooperatibismoari buruzko, eta bereziki Mondragón Corporación Cooperativaren Esperientziari buruzko formazioa, ikerketa eta zabalkundea bultzatzeko xedearekin.
Leer más>
Mondragon Unibertsitateak titulazio bikoitzerako hitzarmena izenpetu du Nantesko Ecole Centralerekin
Mondragon Unibertsitateko Eskola Politeknikoak eta Nantesko École Centralek hitzarmen bat izenpetu dute, zeinaren bidez bi erakundeetan diploma bikoitza ezarri ahal izango duten. Azken helburua lankidetza unibertsitarioa areagotzea da, bi unibertsitateen ikasketa zientifikoetako programak indartuz eta ikasleen esperientzia pertsonalak eta akademikoak zabalduz.
Leer más>
Iosu Zabala izendatu dute Mondragon Unibertsitateko errektore berri
Mondragon Unibertsitateko Kontseilu Errektoreak Iosu Zabala izendatu du Mondragon Unibertsitateko errektore berria izateko. Zabala, gaur egun, Fagor Etxetresna Elektrikoetako Negozioko gerentea da, eta izendapen berria datorren azaroan gauzatuko da.
Leer más>
Mondragon Unibertsitateak Plan Estrategikoko 2010eko helburuak zehaztu ditu
MUk aldi horretarako ezarri dituen helburu nagusiak hauek dira: hezkuntza ereduaren garapena, unibertsitate-enpresa-erakundeen arteko harremana, espezializazioa, irakasleen garapena eta nazioartekotzea.
Leer más>
Ikerlan-IK4k eta Fagor Etxetresna Elektrikoek AMEC Proiektuko Ingurune Adimeneko lehendabiziko erakusgailuak aurkeztu dituzte Herbehereetan
Ikerlan-IK4k eta Fagor Etxetresna Elektrikoek ingurune adimeneko bi erakusgailu aurkeztu dituzte, Europako AMEC proiektuaren lehenengo emaitzak ezagutarazteko Herbehereetan egindako ekitaldi batean zehar; proiektuaren helburua etorkizuneko etxebizitzetan laguntzeko balioko duten produktuak, zerbitzuak eta edukiak diseinatzea da.
Leer más>
Ideko-k 7 milioi euro inbertituko du “Himach” proiektuan, fabrikazio prozesu berriak garatzeko
Danobat Taldeak (MCC), Ideko Makina-erremintan espezializatutako Zentro Teknologikoaren bidez, Himach proiektu berria abiaraziko du 2006an, fabrikazio prozesu berriak ikertzeko eta garatzeko.
Leer más>