Seguros Lagun Aro arrisku orokorren aseguru konpainia da, Espainian dago kokatuta eta Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako merkatuko liderra da. Lagun Arok Euskadiko Kutxarekin batera, Mondragon Korporazioko finantzen dibisioa osatzen du.
2009an Lagun Arok 350.000 bezero ditu eta %6tik gorako urteko hazkunde erritmoa du. 2009-2012 Plan Estrategikoaren markoan, hedapen fasean kokatuta dago.
450 pertsonako lan taldea du eta 500 bitartekariren lankidetza estrategikoa. Guztira 1000 salmenta gune ditu, sukurtsal propioek, agente bitartekariek eta Euskadiko Kutxako bulegoek kontuan hartuta.
Gaur egun Lagun Arok mota guztietako aseguru produktuak eskaintzen ditu.
Zerbitzua eskaintzen duen jarduera guneak: Automobila, Etxea, Bizitza, Aurrezkia, Osasuna, Negozioak, Istripuak, Eguneko Baja eta urtetik urtera produktu berriak eta estaldura zabalagoak
Lagun Aro aseguru motak: Aseguru orokorrak (Autoa, Etxea, Komunitateak, Merkataritza, Negozioak, Industria Konbinatua, Erantzukizun Zibila, Istripuak), Aurrezki Bizitza Aseguruak (Aurrezkia, BGAE, Aurreikuspenak, aseguratutako aurreikuspen planak) eta Arrisku Bizitza Aseguruak (Bizitza, Norbanakoen Istripuak, Eguneko Baja, Osasuna).
Kanal aniztunen aldeko apustu egiten duen konpainia da, bezeroek erabaki dezaten Lagun Arorekin ze bidetatik izan harremanak. Gertutasuna, konfiantza eta bezeroarekin konpromisoa dira konpainiak dituen balioak.
Lagun Aroko akziodunak honakoak dira: Euskadiko Kutxa finantza erakundea,, Lagun Aro EPSV borondatezko gizarte aurreikuspenerako erakundea eta. Bazkide langileek osatzen duten Bazkideak elkartea.