Joan >
Azala > Nor Gara? > Sarrera

Sarrera

SarreraMONDRAGON 1956an jaiotako mugimendu kooperatiboaren fruitua da, urte horretan eratu baitzen Arrasaten (Gipuzkoa) lehen industria-kooperatiba; bere enpresa-filosofia Balio Korporatiboetan dago jasota:

  • Lankidetza.
  • Partaidetza.
  • Gizarte Erantzukizuna.
  • Berrikuntza.

Sozietate-antolamenduan metodo demokratikoak erabiliaz, enplegua sortuaz, langileen garapen  humano eta profesionala sustatuz eta inguruko gizartea garatzeko konpromisoaz jardunaz, nazioarteko merkatuan lehiatzen duen enpresa-erakunde  baten oinarrizko helburuak biltzen ditu MONDRAGONen misioak.

Antolamenduari dagokionez, lau arlo hauen arabera dago eratuta: Finantzak, Industria, Banaketa eta Ezagutza.  MONDRAGON  lehen euskal enpresa taldea da, egun,  eta Espainiako zazpigarrena.

 


© MONDRAGON S. COOP. | Humanity at work | Legezko Oharra | Web mapa