lankidetza
gara

Ahaleginak baten dituzten emakumeak eta gizonak, etorkizun hobe, desberdin, inklusibo, arduratsu, bidezko eta solidarioa egiteko. Jasangarria. Sozialki, ekonomikoki eta ingurumenari dagokionez.

MONDRAGON lau negozio afloren inguruan egituratzen da; Finanza, Industria, Banaketa eta Ezagutza. Nortasun kooperatiboko errealitate bat da, bere pertsonak zaintzen saiatzen dena, merkatu globalean lehiatzen dena eta aurrerabide komuna bilatzen duena.

2019 urteko txostena

LEHIAKORTASUNA ETA
LANKIDETZA

Iñigo Ucin, presidentea

2019ko ekitaldia, oro har, urte ona izan da MONDRAGONeko kide diren kooperatibentzat. aurreko urtean izandako salmentak hobetu egin dira, enplegua sortu dugu eta bultzada berri bat eman diogu negozioen jasangarritasunari.

Industrian, lehendabiziko aldiz, 6.000 milioi euroko zenbatekoa gainditu dugu salmentetan, errentagarritasuna hobetu dugu, 409 lanpostu berri sortu ditugu, eta 381 milioi euro inbertitu dugu.

Finantzen arloan, sektorearen baldintzak aurkakoak diren arren, gure bi erakunde nagusiek, Laboral Kutxak eta LagunAro EPSVk, egoki eboluzionatu dute.

Banaketari dagokionez, berriz, Eroskik birfinantzatzeko akordio batekin itxi zuen 50. bere urteurreneko ekitaldia, denden sarearen ehuneko handi bat berritu zen, eta etekin operatibo ona izan zen, aurreko urtekoa baino nabarmen hobeagoa.

Eta, azkenik, Ezagutzaren arloak bultzada berri bat eman zion negozioen lehiakortasunari, eta Korporazioaren enpresa sarea eraldatzen lagundu zuen.

Aitzitik, 2019an izandako bilakaera positibo hori asko aldatu da koronabirusaren ondorioz, ustekabeko biraketa batekin, izan ere, “erantzunak genituenean, galderak aldatu dizkigu”. Horregatik, gure negozioen multzoan berehala aktibatu dira doitzeko eta gastuak kontrolatzeko neurriak.

Azkenik, aipatu daiteke aurten 2021-2024 ziklorako Politika Sozioenpresariala eguneratu dugula, erronka izanik “gure posizionamendua hobetzea, bat-bateko aldaketen aurrean lehiakortasuna, lankidetza eta malgutasuna irabazteko”. Finean, MONDRAGON izatea nahi dugunera gehiago hurbilduko gaituen erronka: errealitate sozioekonomiko kooperatiboa, pertsona konprometituekin eta enpresa errentagarri, lehiakor eta ekintzaileekin, testuinguru global batean, zeina bere giza dimentsioagatik, eragin sozialagatik eta negozioen efizientziagatik ezagutzen baita.

"Aurten 2021-2024 ziklorako Politika Sozioenpresariala eguneratu dugu, erronka izanik gure posizionamendua hobetzea, bat-bateko aldaketen aurrean lehiakortasuna, lankidetza eta malgutasuna irabazteko"