Berrikuntza eredua

Berrikuntza MONDRAGON Korporazioaren ezaugarririk adierazgarrienetakoa da. Gure sorreratik izaera berritzailea izateagatik nabarmendu gara. Gure ADNan dago, eta horregatik gure enpresa filosofian balio korporatiboen artean jasota dago.
Azkenaldion izan dugun bilakaeraren ondorioz, berrikuntza korporatiborako eredu berri bat ezarri dugu, elkarren arteko harremanean, kooperazioan eta ezagutzaren elkar trukean oinarrituta, bateko eta besteko profilak dituzten profesionalen artean.

Horrenbestez M4FUTURE sortu da, oso helburu argiekin: ezagutza garatzea eta etengabe eguneratzen den berrikuntza sare bat eratzea, etorkizuneko enpresa jarduera berrietan enplegua sortzeko xedearekin.

Animatu egiten zaitugu berrikuntza hazkunde ekonomikorako palanka bihurtzen duen Berrikuntza-Sustapena-Ezagutza sistema korporatibo integratuaren konfigurazioa eta funtzionamendua ezagutzera.