Fundazioak

img-eroski-fundazioa
Eroski
Bere helburua kontsumitzaileen sustapena eta defentsa da eta, bereziki, kontsumitzailearentzako prestakuntza eta informazioa. Erreferentzia nagusia Eroski Consumer da, Espainian Interneten jarraitzaile gehien duten komunikabideetako bat.
img-ulma1
Ulma Fundazioa
Ekonomia Soziala bultzatzeko eta kultura, gizarte, ongintza eta laguntza izaera duten jarduerak sustatzeko. Heziketa eta prestakuntza sozio-kooperatiboa eta profesionala ere bultzatzen ditu, eta kooperatibismoaren ezaugarriak zabaltzen ditu bere eremu geografikoan.
img-mondragon1
MONDRAGON Fundazioa
MONDRAGON Fundazioaren xedeak dira MONDRAGON Korporazioko kide diren kooperatiben eremuan ekonomia soziala bultzatzea, heziketa eta prestakuntza sozio-kooperatiboa eta profesionala sustatzea, eta ikerketa eta garapena ere sustatzea, talde kooperatiboko kide diren kooperatiben maila teknologikoa handitzera zuzenduta.
img-mundukide1
Mundukide Fundazioa
Mundukide Hegoaldeko herrialdeekin lankidetzan aritzeko sortutako proiektua da, esperientzia, bitarteko eta egikera kooperatiboak partekatuz garapen autogestionario eta integrala sustatzeko.
img-mirada-social1
Azaro Fundazioa
Azaro Fundazioak Lea-Artibai eskualdean jarduera ekonomiko berritzaile berriak sortzen lagundu nahi du. Halaber, kultura ekintzailea eta berrikuntza bultzatzen ditu eta balio kooperatiboak sustatzen ditu.
img-gizabidea1
Seguros Lagun Aro-Mirada Social
Gizartean lan handia egiten du bera diharduen hiru arloetan: herritarren artean kirola bultzatzea, kultura bultzatzeko ekintzak eta trafiko istripua nozitu duten pertsonen bizitza kalitatea hobetzera bideratutako ekimenak martxan jartzea.
img-gizabidea1
GIZABIDEA
GIZABIDEA fundazioa kultura eta heziketa sustatzearen alde borrokatzen da eta hezkuntza azpiegitura eta sistema propio bat sortu nahi du, herritarrak eta, oro har, gizartea eraldatzeko helburuarekin. GIZABIDEA kooperatibek oro har eta bereziki FAGOR TALDEAK egindako lanaren emaitza da, bere etekinen zati bat ikerketara eta heziketara zuzenduta.