Gestio eredua

Gestio Eredu Korporatiboa (GEK) etengabe biratzen ari den grafiko zirkular baten bidez adierazten dugu. Besteak beste, bertan bildutako kontzeptu guztien arteko harremana, martxan jartzeko dinamismoa eta etengabeko egokitzapena helarazi nahi dugu grafikoaren bitartez.
Grafikoaren erdian Oinarrizko Printzipio Kooperatiboak ageri dira abiapuntu gisa. Horien bidez, Lankidetzan ari diren Pertsonei portaera ildoak ematen zaizkie, Kooperatibaren balioak martxan jartzeko. Pertsona horiek dira, hain zuzen, Antolakuntza Parte-hartzailean oinarrituta, Proiektu Partekatua eraikiko dutenak.

Baina proiektu hori produktuen merkatu jakin baten testuinguruan sortzen da, bezeroekin, hornitzaileekin, laguntzaileekin, etab. Hau da, lehiakideak garatzen diren inguru berean. Kooperatiba izate hutsak unean uneko gestio kontzeptu aurreratuenak aplikatzean abantaila garbiak eskaintzen dizkigun arren, horiek denak martxan jarri beharko dira gero, Enpresa Bikaina izan nahi badugu.
Lortutako emaitzak GEKaren aplikazioan izandako eraginkortasuna kontrolatzeko ditugun elementu nagusiak dira. Ez dago emaitza eskasik duen enpresa bikain bakar bat ere. Beraz, aginte taula egokia izatea eta adierazle esanguratsuak aukeratzea ezinbestekoa da, Emaitza Sozioenpresarial onak lortzen ari garela baieztatzeko.

Datozen orrietan, GEKaren Dimentsio horiek guztiak landuko ditugu banan-banan. Bakoitzak berezko zentzua duen arren, elkarren artean harreman estua dute.