Konpromisoak

Pertsonak garatzeko eta gizartearentzat aberastasuna sortzeko konpromisoa dugu, enplegua sortuz.

MONDRAGONek hartzen dituen konpromisoen abiapuntua bere ezaugarrietan bertan dago, non argi adierazten den bere erantzukizuna enplegua sortzearekin, bere langileen giza eta lanbide sustapenarekin eta inguruko gizartea garatzeko konpromisoarekin.

Langileekiko konpromisoak
01 Pertsonak garatzea
Pertsonak guztiz garatzea da gure helburua; prestakuntzaren, gardentasunaren eta partaidetzaren aldeko apustua egiten dugu.
Prestakuntza gure arrakastaren gakoetako bat da. Gure Kooperatiba arteko Hezkuntza eta Sustapen Fondoaren helburua da bazkideen prestakuntza sustatzea, eta ikerketa eta teknologia garapena laguntzea.
02 Lan-ingurune ziurra eta kalitatezkoa
Neurriak hartzen ditugu lan-ingurune ziurra eta kalitatezkoa sortzeko.
Osasunaren prebentzio zaintza eta lan-segurtasunaren etengabeko zainketa dira gure berme nagusiak, langileen ingurune ziurra eta kalitatezkoa emateko. Horrela berresten du MONDRAGONeko kide diren kooperatiben ezbehar tasen bilakaerak
03 Langileek parte hartzea eta integratzea
Langileak enpresaren proiektuan integratzen ditugu; inplikazioa sustatzen dugu daukagun antolakuntza parte hartzailearen bidez.
MONDRAGONen pertsonen autonomia, motibazioaeta erabakitzeko gaitasuna sustatzen dituen autokudeaketa ereduari jarraitzen diogu. Horrez gain, mekanismo egokiak garatzen ditugu langileen parte hartzea errazteko, eta kontsulta metodoak ezartzen ditugu erabakiak hartzeko.
04 Ordainsarien solidaritatea
Ordainsarien inguruan elkartasuna praktikatzen dugu; bidezkoagoa eta solidarioagoa den lansari-eskala aplikatzen dugu.
Kooperatiben artean desberdintasunak saihesteko, lansari mailak erreferentzia korporatiboaren % 90 eta % 110aren artean kokatuta egon beharko du. Bestalde, langileen lansaria beren inguruko sektoreko eta lurraldeko soldatapeko langileen lansariekin homologa daiteke.
Kooperatibako bazkideekiko konpromisoa
05 Lankidetza eta demokrazia
Antolaketa kooperatiboa eta lehiakorra sustatzen dugu; jabetzan, kudeaketan eta emaitzetan parte hartzen dugu, eraginkortasuna lortzeko.
Lanari eginiko ekarpenaren esparruan kooperatibako bazkideek duten parte hartzea MONDRAGONen ezaugarri bat da. Kudeaketa ereduak pertsonak proiektuetan inplikatzea bermatzen du, eta, horren ondorioz, eragimen handiagoa lortzen du.
06 Kooperatiben arteko elkartasuna
Kooperatiben artean elkartasuna sustatzen duten kooperatiben arteko lankidetza mekanismoak ezartzen ditugu.
Gizarte eta lan prestakuntzako planak egiten ditugu gure bazkideentzat, eta erregimen soziolaboral homogeneoa dugu. Horra kooperatiben arteko elkartasunaren benetako adierazpena: kooperatibek, urtero, soberakinen zati bat fondo komun batean sartzen dute. Eta, fondo horrekin, tamaina edo arriskuarengatik banakako kooperatiben aukerak gainditzen dituzten enpresa-proiektuak finantzatzen dira.
07 Batez ere enplegu kooperatiboa
Inguruko garapenarentzat egokia den enplegua sortzea sustatzen dugu, batez ere kooperatiboa.
MONDRAGONen kooperatiba ereduko enplegua sortzearen alde egiten dugu. Industria arloan, kooperatiben langileen % 84 bazkide kooperatibistak dira; Banaketa arloak langileek enpresan parte hartzeko irtenbide berritzaileak aplikatzen ditu eta langile guztiei eragingo dien asmo handiko kooperatibizazio plan batean murgilduta dago.
Konpromisoak bezeroekiko eta gizartearekiko
08 Jarrera berritzailea
Jarrera berritzailea dugu; hori da, hain zuzen, gure kudeaketa-ereduaren, konpromisoaren eta gizarterako zerbitzu-adierazpenaren ezaugarria. 2010eko ekitaldian 144 milioi euroko inbertsioa egin genuen I+G+b proiektuetan, eta jabetzako 716 asmakuntza-patente eskuratu genituen.
Jarrera berritzailea gure 14 teknologia-zentroetan eta kooperatibetan aplikatzen dugu.
Horiek guztiek Estatuko eta nazioarteko hainbat ikerketa proiektutan eta teknologia garapen proiektutan parte hartzen dute.
09 Garapen iraunkorra
Garapen iraunkorra eta ingurumena errespetatzen laguntzen dugu, eragimenaren eta etorkizunerako bermearen adierazgarri.
Etorkizuneko sektore berriak garatzen eta Korporazioaren industria sarea eraldatzen laguntzen dugu, eta inguruari aberastasuna eta balio erantsiko enplegua dakarzkiogu.
10 Gizarte bidezkoa eta zuzena sustatzea
Kokatzen garen inguruaren sustapenean inplikatzen gara.
Gizarte zuzenagoa eta bidezkoagoa dugu xedetzat. Gure unibertsitatearen, Laboral Kutxa kreditu-kooperatibaren, ikerketa-zentroen, fundazioen eta enpresen bidez erantzuten diogu kokatuta gauden inguruneak hobetzeko daukagun konpromisoari.