Nazioartekotze eredua

Nazioartekotzea ezinbestekoa zaigu gure enpresak garatzeko. Behar horretaz jabetuta, MONDRAGONek bere lehen esportazioak 60. hamarkadan egin zituen eta jauzi kualitatiboa 1989an kanpoan, Mexikon, bere lehen lantegia ezarri zuenean. Harrezkero, eta multikokapena estrategiatzat hartuta, MONDRAGONek profil globala duen taldea izatea lortu du.

Egun, MONDRAGONek nazioarteko 9 delegazio korporatibo ditu Brasil, Errusia, India, Txina, Taiwan, Vietnam, Mexiko eta AEBn, 125 ekoizpen lantegi kanpoan eta merkataritza presentzia mundu osoan.

Zerbitzu eskaintza

MONDRAGON Internacional-eko ekipoak hiru motako zerbitzuak eskaintzen ditu:

  • Oinarrizkoak (nazioartekotzea): azoka eta misioak antolatzea, ETEi laguntzeko programak, informazioa jardunaldi eta topaketetan eta bekadunen prestakuntza, azterketa estrategikoaren metodo sinplifikatua, merkatu azterketak, herrialdeen aukeraketa eta bulego sare zabala.
  • Aurreratuak (multikokapena): LCCtan erosteko plataformak, oinarrizko finantzazioa, diplomazia korporatiboa, erbesteratuen kudeaketa, merkatu azterketa aurreratuak, diseinua, industria parkeen ezarpena eta ustiaketa eta enpresak ezartzeko zerbitzuak.
  • Estrategikoak (transnazionalizazioa): diplomazia korporatiboa eta estatala uztartzea, adimen lehiakorra, proiektu integralak, erakunde transnazionalen kudeaketa, aliantza estrategikoak, kostu estrategia eta berrikuntza.
Ikusi zer den Multikokapena