Sustapen Eredu

SUSTAPEN EREDU BERRIA
Bere xedea ekintzailetzarako ekosistema ireki eta lankidetzazko bat bultzatu eta dinamizatzea da. Balio erantsi handiagoko hazkunde eta lorpen estrategia baten bidez negozio berriak bultzatu ahal izateko.
Lehentasunezko interesguneak, berez, ikuspegi zabal batetik erginpeko ingurune industrialean inpaktua daukatenak izango dira. Halatan, fabrikazio aurreratuari, osasunari, ekologiari, material berriei eta iraultza digitalaren aurrerapenei lotutako proiektuak gerturatzeko lana egingo da.
MONDRAGON Sustapen Zentroa.
Enpresa jarduera berrien sustapenean espezializatutako plataforma korporatibo pribatua da, kooperatibetan bertan sustapena bultzatu eta babesten dueña.
Sustatzaile talde batek osatzen du, enpresa proiektu berrien abioa gidatzen eta kudeatzen du. Halaber, laguntza zereginak, teknologia eta merkatuari buruzko kontraste lanak, eta merkatu prospektibak ere egiten ditu. Era berean, balio proposamena modelizatzen du, eta sozietatea finantziatu eta osatzeko proposamenak egiten ditu, beti ere dauden gaitasunak konbinatuz eta kooperatiben arteko eta hirugarrenekiko lankidetza babestuz.
Bere ikuspegi berria interes industrialeko ingurune eta interes estrategikoko eremutarantz bideratzen da.