Glosarioa

B

Babes kooperatibak.

Oinarrizko kooperatibak elkartzearen fruitu dira. Helburua kooperatibei kudeaketako arlo jakinetan babesa ematea. Kooperatiben kooperatiba deitzen dira eta kooperatiba bakoitzeko langileak integratzen ditu bazkide indibidual gisa. Ondorengo esparruak biltzen dituzte kooperatibak flnant zak aurreikuspena formazioa edo ikerketa.

Batzar Orokorra.

Kooperatibaren organo gorena da, bazkide guztien borondate sozialaren adierazpena.

Batzorde Iraunkorra.

Kongresu Kooperatiboaren delegazioz agintzen du. Bere oinarrizko eginkizuna Kongresuak onartu dituen politikak eta erabakiak gauzatzen direla sustatzea eta kontrolatzea, eta MONDRAGONen bilakaeraren etengabeko jarraipena egiten du.

Bazkidea

Bazkideak probaldia gainditu behar du bere lanpostuan, gehienetan sei hilabete eta urtebete bitartekoa, eta horren ondoren bazkideak eta kooperatibak askatasun osoz berretsi eco bertan behera utz dezakete bazkide sartzeko aukera Kooperatibarekiko lotura bazkidetza kontratuaren bidez gauzatzen da.

D

Dibisioak.

MONDRAGONren barruan kide diren kooperatiben artean eratutako elkarteak dira zerbitzu komunak baliatu eta eskalako ekonomiez onura ateratzeko xedes. Kooperatiben kudeaketa koordinatzen dute, ezarritako marko estrategikoaren barruan.

E

Emaitzen birmoldaketa.

MONDRAGON osatzen duten kooperatiba autonomo independenteek beren soberakin garbien zati bat komunean jartzen dute Korporazioaren esparruan birbanatzeko, elkartasunaren benetako adierazgarri.

G

Gerentzia.

Kooperatibaren zuzendaritza exekutiboa da eta Kontseilu Errektoreak izendatzen du.

H

Heziketa eta Kooperatiben ar teko Sustapenerako Fondoa.

Bazkideen artean kooperatiba eta enpresa arloko gaietako heziketa eta prestakuntza sustatzea du helburu eta baita ikerketa eta teknologia garapena bultzatzea ere. Batez ere Korporazioko bertako heziketa eta ikerketa zentroetara bideratzen da.

K

Kapital sozial aldagarria.

Kapital Sozialak aldaketak izan ditzake urtero, hainbat arrazoi tarteko: itzulkinen (emaitzen) rebalorizazioa, ekarpenen interesak edo ekarpenak itzultzea bazkideen baja kasuan Kooperatibei buruzko legeriaren berezitasun bat da hau.

Kapitalerako ekarpenak.

Kooperatiban sartzean kapital sozialera ekarpen bat egiteko konpromisoa hartzen du bazkideak Batzar Orokorrean zehazten da urtero zenbatekoa..

Kontseilu Errektorea.

Kooperatibaren ordezkaritza eta gobernu organoa da. Kideak Batzar Orokorrean aukeratzen dira.

Kontseilu Orokorra.

Estrategiaeta helburua korporatiboak lantzen eta aplikatzen ditu.Dibisioen eta Kooperatiben politikak koordinatzen ditu.

Kontseilu Soziala.

Kooperatibaren barruko instantzien aurrean bazkideak ordezkatzen ditu. Kide kopurua kooperatibako kide kopuruaren arabera ezartzen da.

Kooperatiba

Kudeaketa konpartituko sistema batean oinarritua, kooperatibak dira MONDRAGONko funtsezko elementua Kooperatiba bakoitzak eutsi egiten dio bere antolakuntza – egiturari, nortasun juridikoari eta burujabetzari.

Kooperatiba – itzulkina.

Bazkideak urteko irabazi garbien kontutik jasotzen duen kopurua. Kopuru horrek gehitu egiten du bazkideak kooperatiban duen kapitala.

Kooperatiben arteko Fondo Zentrala.

Enpresa proiektuak finantzatzea du helburu, proiektuaren mailak edo arriskuak kooperatiben edo inplikaturiko agrupazioen gaitasunak gainditzen dituenean.

L

Lan aurrerakina.

Bazkideak bere lan ekarpenaren ondorioz eta kooperatiben emaitzen konturako aurrerapen gisa hilero jasotzen duen ordainsaria. Aurrerakinaren barruan bi atal bereizten dira: bazkideak jasotzen duen kontsumo aurrerakina eta aurreikuspenerako aurrerakina babes sozialerako bideratzen dena.

M

MONDRAGONren Kooperatiba Kongresua.

MONDRAGONren Kooperatiba Kongresua. Korporazioa administratzeko irizpide estrategikoak finkatzea da bere eginkizuna negozio unitateak planifikatu eta koordinatzearen bitartez. 650 batzarkidek osatzen dute, kooperatiben ordezkari gisa

S

Soberakin garbien eta galeren banaketa.

Emaitzen kontua finkatu eta zergak kendu ondoren soberakin garbiak edo galerak – halakorik balego-banatu egiten dira hiru epigrafetan: fondo sozialak, erreserba fondoak eta itzulkinak (edo estornuak).

Z

Zaintza batzordea.

Kontabilitate gaiak eta bere azterketa eskatzen duten gainerako arloak zuzen betetzen direla zaindu eta ebazpenak emate beren egitekoa.

Zuzendaritza Kontseilua.

Zuzendaritza taldearen funtzioak koordinatzen dituen organoa da, Kontseilu Errektorearen aholkularitza lana egiten duena, gerenteak eta zuzendaritzako kideek osatua.