Historia

Historia

1956
Apr 14

1956

1956ko apirilaren hamalaua zen, arrasatear askok isilean eta kontu handiz Bigarren Errepublikaren hogeita bosgarren urteurrena ospatzen zuten On Jose Maria Arizmendiarrietak Ulgorreko lehen harria bedeinkatzen zuenean. Izena bera, sortzaileen abizenen lehen hizkiekin osatu zen: Luis Usatorre, Jesus Larrañaga, Alfonso Gorroñogoitia, Jose Maria Ormaetxea eta Jabier Ortubai. Hitzaurrean Jesus Larrañagak gogoratzen.. Leer más

1957
Feb 28

1957

Lanbide Heziketarako ikasketak Lan Ministeriotik Hezkuntza eta Zientzia Ministerioren agintaritzapera pasatu zirenean egun eta aukera handia izan zen Lanbide Eskolarentzat –egun Mondragon Eskola Politeknikoa–; izan ere, Lanbide Heziketaren irakaskuntza arautu egin zen eta balio ofiziala eman zitzaion. Eskolak lehen aldi honetan honako babesle hauek zituen: Hezkuntza Ministerioa, Probintziako Diputazioa, Merkataritza.. Leer más

1958
Feb 28

1958

Urte amaieran, Lan Ministerioak kooperatibistak Gizarte Segurantzaren Sistema Orokorretik kanpo utzi zituen. Erabaki horren ondorio kaltegarriak zuzentze aldera sortu zen Lagun Aro, Borondatezko Gizarte Aurrikuspenerako Entitatea.Lagun Aro, beraz, babesik gabeko egoerari kooperatibek emandako erantzunaren ondorioa da. Urte honetan hain zuzen ere, Lanbide Eskolako emakumezko lehen promozioak ikasketak hasi zituen. Aldi.. Leer más

1959
Mar 01

1959

Oraindik hasi berri zen kooperatiba mugimenduaren baitan MONDRAGON ereduaren oinarrietako bat sortu zen: urte honetan, On Jose Maria Arizmendiarrietak Caja Laboral Popular/Lankide Aurrezkia asmatu zuen. Caja Laboral Popular/Lankide Aurrezkiak, oinarrizko kooperatibek ez bezala, osaera mistoa du sozietate organoetan, hauek bazkide langileekin batera kooperatiba elkartuen ordezkariek osatzen baitituzte. Euskadiko Kutxak berezkoa.. Leer más

1960
Mar 01

1960

Lanbide Eskola hogeita bat ikaslerekin hasi zuen bere ibilbidea 1943-1944 ikasturtean. Dagoeneko 300 baino gehiago ditu, eta kopuru hori jada garrantzitsua da lanbide heziketan. Beste erakunde asko bezala, hau ere batik bat On Jose Mariak eraginda sortu zen; Eskola bere proiekturik kuttunenetakoa zuen, horren bitartez gauzatzen baitzen hain berea zuen.. Leer más

1961
Mar 01

1961

Ebakitzeko eta enbutitzeko trokelak egiteari utzi gabe eta langileen eskarmentuan eta gaitasun teknikoan oinarrituta, Arrasatek gorputz metalikoentzako (hozkailuak, garbigailuak eta abar) transfer lineak fabrikatzeari ekin zion eta geroago hodi makinak, perfilatzeko makinak, prentsa eszentrikoak eta zizailak ekoizten hasi zen. Arrasate kooperatibak bere produktuak Taci (Talleres Arrasate Cooperativa Industrial) markarekin komertzializatu.. Leer más

1962
Mar 01

1962

Aretxabaletako sukurtsala zabaltzea izan zen Caja Laboral Popular/ Lankide Aurrezkia (Euskadiko Kutxa) izan duen hedapenaren lehen urratsa. Arrasatetik irten eta inguruko herrietan koipea bezala zabaldu zen. Aldi berean, Euskadiko Kutxaren Enpresa Dibisioa sortu zen eta baita Copreci, Ederlan eta Lana industri kooperatibak ere. Ulgorrek bere hedapena jarraitu zuen eta otsailaren.. Leer más

1963
Mar 28

1963

1963an honela teorizatzen zen Demokraziari buruz: “Kooperatiba mugimenduaren arauetako bat Demokrazia da. Demokrazia bakoitzaren interesak taldearekin konjugatzeko metodo eta prozeduratzat hartu behar da. Ezagutza sozializatu egin behar da boterea eraginkortasunez demokratizatu ahal izateko”.. Euskadiko Kutxak bere Batzar Nagusia egin zuen martxoan. Hogeiren bat kooperatiba elkarturen ordezkariak parte hartu zuten Batzarrean,.. Leer más

1964
Mar 01

1964

Kooperatiben artean elkarri laguntzeko mugimendua sendotzen zihoan eta urte honetan Esperientziaren egitura nagusi bat gorpuztu zen: Leintz Bailarako kooperatibak biltzen zituen Ularco kooperatiba saila sortu zen. Hazi horretatik garatuko da Grupo Cooperativo Mondragón eta horren ondoren Mondragón Corporacion Cooperativa, egungo MONDRAGON korporazioa. Hain urruti ikusten dugun 1964. urte hartan, bitartekoak.. Leer más

1965
Mar 01

1965

Ulgor banatzeko planaren baitan, Elektronika Dibisioa Fagor Electrónica, S.C.I. kooperatiba bilakatu zen. Horrekin jada bost ziren Ularco Kooperatiba sailean elkarturik zeuden kooperatibak. Eta hori errealitate emankorra zen 1966. urtearen atarian. Coprecin istripua gertatu zen. Hona hemen garai horretako parte bitxi bat, ondorio eta guzti: “Fresatzeko makinaren ardatza martxan zela garbitzen.. Leer más