Historia

Historia

1966
Jul 01

1966

Maiatzean, Euskadiko Kutxak Gernika, Eibar eta Legazpiko bulegoak ireki zituen. Horrela, hogeita lau sukurtsal zituen zerbitzuan eta hogeita hamasei kooperatiba elkartzen zituen bere baitan. Ekitaldi honetan kooperatiben salmenta osoak 18 milioi euro baino pixka bat gehiagora (3.000 milioi pezeta) iritsi ziren eta esportazioari dagokion atala 312.500 eurorekin (52 milioi pezeta).. Leer más

1967
Jul 01

1967

Asistentzia eta aurreikuspenerako sistema eguneratu zen. Horrela bada, Gizarte Aurreikuspenerako Zerbitzua jarri zen abian, Lagun Aro mutualista egitura berria. Horretarako kontuan hartu ziren, besteak beste, esperientziak eta Gizarte Segurantzaren esparruan buruturiko legeria sozialaren bilakaerak eskatzen zituen eraldaketak. 1967. urtean zehar gaur egungo Lagun Aro sistema eratu zen, nahiz eta oraindik.. Leer más

1968
Jul 01

1968

Lagun Aroren estatutuak onartu zituen Euskadiko Kutxaren Ezohiko Batzar Nagusiak. Horrek era ezin argiagoan, bazkide kooperatibistak epe labur edo luzean kooperatibei edo eta bazkideei eragin ziezaieketen arazo sozial eta ekonomikoei aurre egiteko heldutasun handia zutela adierazten du. Uztailaren 15eko BOE Aldizkari Ofizialean kaleratu zen Dekretuaren bidez, Lanbide Eskola Politeknikoari –egun.. Leer más

1969
Nov 28

1969

Espainiak Europako Merkatu Bateratuarekin lehentasunezko akordioa izenpetzear zuen, integrazio osoaren atari gisa. Gure kooperatibek, egoera berriak ekarriko zituen ondorioez jabetuta, garapen autonomoaren bitartez edo beste enpresa edo finantza entitateekin elkarrekin egoera finkatzera behartuta ikusi zuten bere burua. Alkargo, T. Ochandiano –gaur egun Rochman–, Batz, Coinma, Eredu, Biurrarena, Matz-Erreka, Egurko eta.. Leer más

1970
Jul 01

1970

Mondragon Eskola Politeknikoaren Ekitaldi Aretoan, Fagor-Mercier txirrindulari taldea aurkeztu zitzaien komunikabideei eta kirol jardueren gestoreei. Garaiko txirrindulari ospetsuak korritzen zuten Fagor talde honetan, hala nola, Luis Ocaña, Stephen Roche, Txomin Perurena edo Luis Otañok. Txirrindulari taldea 80ko hamarkadan desagertu zen. MONDRAGON kooperatibek 9.000 bazkidetik gora zituzten eta urte honetan Azpeitiko.. Leer más

1971
Jul 01

1971

Euskadiko Kutxak, jada, 100.000 aurreztaile baino gehiago zituen. Kopuru hori sinbolikoa bada ere, ondotxo adierazten du gure kreditu kooperatibaren sendotze bizkorra. Urte horretan, zuzendari nagusiak Bazkideen Batzarrean aurkeztu zuen txostenaren arabera, Euskadiko Kutxan gordetako aurrezkiek % 50eko igoera izan zuten 1970eko amaieran metaturiko kopuruarekin alderatuz gero. Ekitaldi berean, bankaren alorrean.. Leer más

1972
Mar 01

1972

Nazioarteko lehiaketan parte hartuta, Arrasate kooperatibak Libian hobi soldatuak fabrikatzera zuzenduko zen produkzio planta baten instalazioa giltza eskura eran egiteko kontratua irabazi zuen. Kontratua Tripolin (Libia) sinatu zen. Lantegiak 17.000 metro karratuko azalera zuen eta 4.800.000 euroko aurrekontua (800 milioi pezeta). Eroski kooperatibak jada 32 saltoki eta 17.000 bazkide kontsumitzaile.. Leer más

1973
Mar 01

1973

Euskadiko Kutxari elkarturiko kooperatiben salmentak 72,12 milioi eurokoak (12.000 milioi pezeta) izan ziren eta 11.600 bazkidez osatutako plantila zuten. Horrek alderdi guztietan izugarri aurreratu zela adierazten du eta, halaber, gestio eta parte hartze demokratikorako bide berriak bideragarriak zirela erakusten zuen. Lagun Aro, Borondatezko Gizarte Aurreikuspenerako Entitatea, bigarren mailako kooperatiba izaerarekin.. Leer más

1974
Mar 01

1974

“Berrogeita hamar urte iraun duen aroaren amaiera bizitzen ari gara, neokapitalismoaren aldia, eta era berean berregokitze zorrotzen garaian sartzen ari gara. Horrek sufrimendu eta zoritxarrak eragingo ditu, nahitaez. Krisi honetatik sortuko den mundua hirurogeiko hamarkadakoaren ezberdina izango da, azken hori gerrate arteko gizartearen ezberdina zen bezala…”.. Hori zioskun Geoffrey Barraclough.. Leer más

1975
Mar 01

1975

1974an hasitako krisiak hainbat kooperatibari zailtasun eta estutasun handiak eragin bazizkien ere, enpresa elkartu guztiak kontuan izanda, enplegua igo egin zen. Kooperatiben arteko elkartasuna eta elkar laguntza, Euskadiko Kutxaren eskuzabaltasuna eta, finean, Elkartasuna dira MONDRAGONen bitartekorik garrantzitsuenak koiuntura zail eta zalantzakorrei aurre egiteko. Elkartasuna ahaleginean, baina erantzukizunezko Elkartasuna, On Jose.. Leer más