Historia

Historia

1986
Mar 01

1986

Urteko lehen egunarekin batera Espainia Europako Ekonomia Erkidegoan sartu zen. 1962an hasitako negoziazioen amaiera izan zen. Kooperatiben Talde Kontseiluaren egikera edo operatiba sendotu ahala, oinarrizko printzipioak argituz eta eguneratuz joan dira; hala nola, lanaren eta kapitalaren ordainketa. Eta horrekin batera kooperatiben arteko elkartasunerako bide berriak sortu dira eta langabeziaren arazoari.. Leer más

1987
Mar 01

1987

Mondragon Kooperatiba Taldearen I. Kongresua egin zen eta bertan MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboaren Oinarrizko Printzipioak zehaztu eta onartu eta Kooperatiben arteko Elkartasun Fondoa sortzeko araudia onetsi ziren. Fondo horren finantziazioa kooperatiben eta lanpostu kooperatiboen garapena eragitera zuzentzen da. Ekitaldi honetan zehar 748 lanpostu berri sortu ziren eta, hortaz, plantilla 18.262 lan.. Leer más

1988
Mar 01

1988

Korporazioko kooperatiben salmentek beste mugarri bat ezarri zuten, 200.000 milioi pezetaren muga, 1.200 milioi euroren muga gainditu zuten. Halaber, esportazioek beste zifra borobila erdietsi zuten: 240 milioi euro (40.000 milioi pezeta). Era berean, esan behar da Ikerlan punta-puntako teknologia izatea eskatzen zuten nazioarteko hainbat proiektutan zegoela sartuta, Comet, Sprint eta.. Leer más

1989
Mar 01

1989

Arantzelak poliki-poliki desagertu eta Merkatu Bakarraren eraketa erronka handia zen gure kooperatibentzat, arau berriek eskatzen zituzten dimentsio eta teknologiara egokitu behar baitzuten. Lagun Aroren Batzar Nagusiak ezkontza saria kendu zuen; kooperatiben prestaziorik tradizionalenetakoa zen hau emakumeei ezkontzen zirenean ematen zitzaien. Emakumearen rol berria zela eta, prestazio historiko hori zaharkituta eta.. Leer más

1990
Mar 01

1990

MONDRAGON Korporazioaren aktiboak 3.966,68 milioi euro (660.000 milioi pezeta) ingurukoak ziren eta Baliabide Propioek 1.200 milioi euroren muga erdietsi zuten. Lagun Arok abenduaren 31n 19.967 bazkideri eta 46.616 familia onuraduni ematen zizkien asistentzia eta aurreikuspena. Fagor Arrasatek historiakoeskaerarik handiena lortu zuen makina-erremintaren sektorean. 20 milioi euroko eskaria zen eta Volkswagen.. Leer más

1991
Mar 01

1991

Urte honetan Kooperatiben III. Kongresua egin zen. Biltzar honetan, MCCren Antolamendu Proiektua eta Lana Ordaintzeko Politikari buruzko Oinarrizko Araua onetsi ziren. General Motorsek MONDRAGON Europako urteko korporazio izendatu zuen, Kalitatea-Zerbitzua-Prezioa atalean. Urte honetan, hain zuen ere, LKS kooperatiba eratu zen, Euskadiko Kutxaren Enpresa Dibisioari jarraipena emateko. Irizar kooperatibak autobus eredu.. Leer más

1992
Mar 01

1992

Ekitaldi zaila izan zen urte honetakoa; izan ere, Inbertsio Ondasunen sektorearekin loturiko enpresen egoera kaskarrari, Kontsumo eta Zerbitzu Ondasunen eskariak behera egitea gehitu zitzaion. Dena delarik, egoera horretan ere Korporazioko kooperatibek lanpostuen kopurua igo egin zuten eta 1992ko amaiera aldean Euskal Autonomia… Erkidegoan sorturiko aberastasunaren 25 euro bakoitzeko euro bat.. Leer más

1993
Mar 01

1993

Urtea oso negatiboa izan zen ekonomiarentzat, batez ere industriarentzat. Baina hori horrela izanda ere, Korporazioak portaera ona izan zuen, izan ere Industria Taldearen eta Banaketa Taldearen salmentak elkartuta 2.549,70 milioi euro eta esportazioak 371,47 milioi euro izan ziren. MONDRAGON kooperatibek Euskal Autonomia Erkidegoko industri enpleguaren % 7 eragiten zuten eta,.. Leer más

1994
Mar 01

1994

Urte honetako uztailean egin zen Kooperatiben V. Kongresua, eta Kooperatiben Sozietate Egiturari buruzko Oinarrizko Araua onetsi zen. Euskadiko Kutxaren Plan Estrategiko berriak MCCren korporazio eredua bultzatzea eta kooperatiben finantza hornitzaileak dibertsifikatzeko politika eta zerbitzuen kalitatea hobetzea jasotzen zituen. Irizarren Century autobusa Britainia Handiko errepideetan barrena zebilen; ekoizleak inbertsio handiak egin.. Leer más

1995
Mar 01

1995

Korporazioko kooperatibetan 1.960 lanpostu berri sortu izana da ekitaldiaren lorpenik handienetakoa. Bestalde, ekitaldi honetan Ekipo Ondasunen sektorearen salmentek izugarrizko hazkundea izan zuten: Danobat kooperatibak 18 milioi euro balio zuten makina-erremintak egin zizkien Txinako Errepublika Popularreko Meizhov eta Norincori. Fagor Arrasatek, bestalde, Txinako Jianghui enpresari espainiar estatuan inoiz egin zen prentsa.. Leer más