MONDRAGON HEALTH

MONDRAGON Health MONDRAGON Korporazioko unitate estrategiko bat da, Osasunaren arloan negozio aukerak sortu eta sendotzeaz arduratzen dena.
Osasunaren sektoreko gure bezeroei soluzioak ematen dizkiegu edozein beharri erantzuteko, partnerren bilaketatik edo plan funtzionalei buruzko aholkularitzatik hasita, proiektu integralen gestio eta enpresa berrien sorkuntzaraino.

MONDRAGON Healthek 4 lan lerro estrategikotan dihardu:

  • Ekipamendu medikoa
  • eHealth
  • Zerbitzuak
  • Prestakuntza

Gainera, MONDRAGON Healthek erabiltzeko prest erako proiektu integralak eskaintzen ditu ingurune sanitarioan eta soziosanitarioan.