Nortzuk gara

1956. urtetik dihardugu lankidetzan oinarritutako proiektuaren alde.
MONDRAGON 1956an jaiotako mugimendu kooperatiboaren fruitua da, urte horretan eratu baitzen Arrasaten (Gipuzkoa) lehen industria-kooperatiba; bere enpresa-filosofia Balio Korporatiboetan dago jasota:

  • Lankidetza.
  • Partaidetza.
  • Gizarte Erantzukizuna.
  • Berrikuntza.

Nazioarteko merkatuan lehiatzen duen enpresa-erakunde baten oinarrizko helburuak honakoei lotzen die MONDRAGON en misioak: sozietate-antolamenduan metodo demokratikoak erabiltzea, enplegua sortzea, langileen garapen humano eta profesionala sustatzea eta inguruko gizartea garatzeko konpromisoaz jardutea.

Antolamenduari dagokionez, lau arlo hauen arabera dago eratuta: Finantzak, Industria, Banaketa eta Ezagutza. Egun, 100 kooperatiba autonomo independente baino gehiagok osatzen dute MONDRAGON eta lehen euskal enpresa taldea da, eta hamargarrena Espainian.