Corpotate Profile

PEOPLE, THE ENGINE OF MONDRAGON

¿Qué es Mondragon?
02

ZER DA mondragon?

Pertsonak, lana eta lankidetza. Hiru hitz enpresa kooperatibo autonomoen elkarte baterako.

PERTSONAK, LANKIDETZA ETA LEHIAKORTASUNA

MONDRAGON Espainiako enpresa talde nagusietakoa da. 2017an 12.000 milioi euro ingururen sarrerak izan zituen, eta 80.818 laguneko lantalde bat. MONDRAGON osatzen duten 266 enpresa eta kooperatibek industria, finantza eta banaketa sektoreetan dihardute, eta egitasmoak garatzen dituzte ezagutza, berrikuntza, hezkuntza eta negozio berrien sustapenaren arloan.

PRESENTZIA GLOBALA

13.500 pertsona baino gehiago Espainiatik kanpo lanean, 7 ordezkaritzatan, 143 zentro produktibotan. Gainera, bere jarrera berritzailea korporazioaren zein bere kooperatiben 15 zentro teknologikoen bitartez bideratzen da, eta ikerketa eta garapen teknologikoko proiektu nazional zein nazioarteko ugaritan parte hartzen dute.

humanity at work

Bere kudeaketa eredu kooperatiboak pertsonek enpresen kudeaketan, emaitzetan eta jabetzan parte hartzea bultzatzen du. Taldearen lemak pertsonen protagonismoa, lankidetza bidezko lana eta kooperatiben arteko elkartasuna islatu nahi ditu: “Humanity at work”.

Mutua 1 Mutualitatea
Fundaciones 7 Fundazioak
Entidades de cobertura 10 Estaldura erakundeak
Servicios Internacionales 7 Nazioarteko zerbitzuak
Cooperativas 98 Koperatibak
Filiales productivas 143 Produkzio fabrikak

ZIFRA NABARMENAK

Personal 01. Langileak
Personal Gráfico
Ingresos 02. guztizko diru-sarrera
Ingresos Gráfico
Ventas internacionales 03. Nazioarteko salmentak
Ventas Gráfico
Inversiones 04. Inbertsio netoa
Inversiones Gráfico
Mapa

FINANTZAK

03

LABORAL Kutxa eta Lagun Aro dira ikurrak, eta hiru jarduera zehatzetan dihardute: bankua, aseguruak eta gizarte aurreikuspena.

LABORAL Kutxa banku kooperatiboko proiektu bat da, 1,2 milioi bezerorekin lan egiten du, eta gaur egun Espainian kaudimenik handiena duten finantza erakundeetakoa da. 324 bulegoko sare bat dauka Espainiako geografiaren zati handi batean. Bereziki konprometituta dago industriako enpresa txiki eta ertainekin, nekazaritzako elikagaien sektorearekin eta ekintzaileekin.

Gainera, Lagun Aro ikurraren bitartez, mota guztietako aseguru zerbitzuak eskaintzen ditu, partikularrentzat zein autonomo eta enpresentzat.

LagunAro, EPSV bere gizarte aurreikuspeneko sistema kudeatzen du. Besteak beste, osasun edo erretirorako prestazioak dauzka, eta bere jarduera finantzarioa ondare funtsen errentagarritasuna optimizatzera zuzentzen da, bere bazkideen etorkizuneko prestazioak bermatzeko.

Finanzas

INDUSTRIA PRESENTZIA GLOBALA, JARRERA BERRITZAILEA

04

Industria Arloak askotariko jarduerak hartzen ditu, ea produktuak eta zerbitzuak eskaintzen ditu kontsumo ondasunen sektorean, ekipamendu ondasunetan, industriako osagaietan, eraikuntzan edo enpresa zerbitzuetan.

Kooperatiben jarduera industrialaren ezaugarri nagusietakoa da presentzia zabala duela nazioartean, guztira 143 filial baititu atzerrian, nazioarteko salmenten portzentajea salmenta totalen %70 izanik. Halaber, nabarmentzekoa da berrikuntzan egiten duen esfortzua, merkatuetan duen ahalmen lehiakorra hobetzeko; lan hori bere I+G zentro eta unitateekin eta unibertsitatearekin, Mondragon Unibertsitatearekin, koordinatuta egiten du.

Industria

BANAKETA 1.651 SALTOKI

05

EROSKI TALDEA Espainiako banaketako operadore bat da, eta 1.600 saltoki baino gehiagoko sare bat dauka. Bere jarduera batez ere elikagaien banaketan garatzen da, baina, horrez gain, lurrin dendak, kirol dendak, gasolindegiak, optikak eta bidai agentziak dauzka.

Alidis nazioarteko aliantzako kidea da, Frantziako Les Mousquetaires taldearekin eta Alemaniako Edeka banaketaren liderrarekin batera. Elkarrekin Europako hirugarren Erosketa Zentrala osatzen dute.

Taldearen matrizea Eroski kooperatiba da, langile jabeek eta bazkide kontsumitzaileek eratua, zeinek kooperatibaren erabaki organo gorenak osatzen dituzten. Eroskik lan bizia egiten du gizartean, hein handi batean Eroski Fundazioaren bitartez kanalizatua, bizimodu ohitura osasungarriak sustatzeko, kontsumitzailea prestatzeko, ingurumena defendatzeko eta elkartasuna lantzeko.

Erkop elikadura taldea MONDRAGONeko Banaketa Arloko kidea da baita ere, catering, garbitasun, abeltzaintza eta baratzezaintzaren sektoreetan lanean.

Distribución

EZAGUTZA BERE UNIBERTSITATEA ETA I+G 15 ZENTRO

06

Pertsonen prestakuntza eta heziketa zutabe historikoak dira Esperientzia Kooperatiboan. 1997an, Korporazioak Mondragon Unibertsitatea sortu zuen, eta gaur egun 4.600 ikasle baino ari dira unibertsitate ikasketak egiten Arrasate, Oñati, Eskoriatza, Markina, Goierri, Irun, Bilbo, Aretxabaleta eta Donostiako campusetan.

Bere prestakuntzaren eskaintzan hainbat unibertsitate gradu eta master eta doktoretza programak sartzen dira, ingeniaritza, hezkuntza, komunikazio, enpresa kudeaketa, ekintzailetza eta gastronomiaren arloetan.

MONDRAGONek, halaber, Berrikuntza, Sustapen eta Ezagutza sistema integratu bat garatu du (M4FUTURE), eta bertan parte hartzen dute kooperatibek beraiek, ikerketa zentroek, unibertsitateak eta Sustapen Zentro Korporatiboak.

Conocimiento

ETORKIZUNA Estrategia guztiak pertsonentzat eta bizitza kalitaterako pentsatuta daude

07

MONDRAGONen eredua dinamikoa eta malgua da. Merkatuetara eta bezeroen eskakizunetara etengabe egokitzeko ikuspegiarekin, etorkizuneko zazpi arlo estrategiko hauteman dira, eta dagoeneko horiek lantzen ari dira:

· Autogintza · Ekipamendu eta fabrikazio ondasunak · Energia, iraunkortasuna eta hiri adimendunak · Etxerako soluzioak · Azpiegiturak, eraikuntza eta zaharberritzeak · Osasuna, ongizatea eta zahartzaroa · Giza kapitalaren garapena

Estrategia guztiak pertsonentzat eta bizitza kalitaterako pentsatuta daude.

Futuro

AUTOGINTZAREN SEKTOREA

Sector Automoción
IBILGAILU EFIZIENTE, EROSO ETA SEGURUAGOAK

Dagoeneko taldearen negozio arlo nagusietakoa da, baina eraldaketa eta berrikuntza teknologikoko prozesu etengabea behar du, ibilgailuen muntatzaileen eta amaierako kontsumitzailearen eskakizunengatik.

Etorkizunak ibilgailu efiziente, eroso eta seguruagoak dakartza. MONDRAGON dagoeneko osagai eta modulu berriak lantzen ari da (powertrain, chasis, lightweight sistemak, elektornika, dekorazioa, bibrazioen aurkako sistemak…), baita fabrikazio sistemak ere (prentsak, trokelak edo muntaketa lerroak estanpaziorako, moldeatzeko ekipamenduak, fundiziorako tresneria tea moldeak).

EKIPAMENDU ETA FABRIKAZIO ONDASUNAK

Bienes de equipo y fabricación
4.0 INDUSTRIA

4.0 industria, fabrika adimenduna, errealitatea da gero eta gehiago, eta ekipamendurik onenak behar ditu.

MONDRAGONek prozesuak eta ekipamenduak garatzen ditu, fabrikazioa efiziente, seguru, jasangarri eta kalitate handiagokoa izan dadin, bezeroa eta bere beharrak balio katean integratuz hasieratik. Makineria, tresneria, kontrol sistemak, sistema eta soluzio logistikoak eta fabrikazio adimenduneko sistemak.

ENERGIA, IRAUNKORTASUNA ETA HIRI ADIMENDUNAK

Energía, sostenibilidad y ciudades inteligentes
GARAPEN IRAUNKORRA

Ingurumenaren aldeko kontzientzia eta baliabideak modu efizienteagoan kudeatzeko beharra kontuan hartuta, energiaren arloa aukera eta lehentasun bihurtu da.

MONDRAGON dagoeneko soluzioak lantzen ari da energia sortu, biltegiratu eta garraiatzeko, baliabideen kontsumoa modu adimentsuan administratu eta optimizatzeko, eta balio erantsiko aplikazioak garatzeko, hiri inguruneetarako. Horrez gain, murgilduta dago elektromugikortasuneko proiektuetan, uren tratamenduan, ingurumena lehengoratzeko lanetan eta hiri adimendunen arloan, eta askotan herri administrazioei ere ematen die aholku.

OSASUNA, ONGIZATEA ETA ZAHARTZAROA

Bienes de equipo y fabricación
HELBURUA: BIZITZA KALITATEA

MONDRAGONen jarduera estrategikoek elementu bat partekatzen dute: pertsonak eta beren ongizatea eta segurtasuna, bizitza kalitatea hobetzea.

Biztanleak zahartzea ongizateari lotuta dagoen errealitate bat da. Horrenbestez, MONDRAGONek soluzio eta zerbitzu berritzaileak garatu eta merkaturatzen ditu sektore sanitarioan, soziosanitarioan eta nutrizionalean.

AZPIEGITURAK, ERAIKUNTZA ETA ZAHARBERRITZEAK

Infraestructuras, construcción y rehabilitación
BIZITZEKO ESPAZIOAK

MONDRAGONen ahalmenen artean daude lurraldeak planifikatzea eta espazioak eta azpiegiturak eraldatzea eta sortzea, bizitzeko, ikasteko, lan egiteko, zaintzeko…, horretarako, ekipamendu eta soluziorik aurreratuenak integratuz.

Lan ildoak dira garraio bertikala, osagaiak eta ekipamendua, eta ingeniaritza eta arkitektura, lurraldeak eta hiriak garatzera zuzenduta.

GIZA KAPITALAREN GARAPENA

Desarrollo de capital humano
GILTZARRIA PERTSONAK DIRA

MONDRAGONek hezkuntza eta aholkularitzako eskaintza zabala dauka garapen pertsonalera zuzenduta, eta zuzendaritza eta ekintzailetzarako talentua eta gaitasunak dinamizatzera bideratuta. Etorkizuneko lan ildoen artean daude enplegatzeko prestakuntza eta trebakuntza, pertsonengan oinarritutako negozio eredu berrien konfigurazioa, lankidetza publiko-pribatua hezkuntzarako (PPPs), eta ekintzailetza soziala eta kooperatibismoaren garapena.

ETXERAKO SOLUZIOAK

Soluciones para el hogar
AISIA ETA EROSOTASUNA PERTSONENTZAT

MONDRAGONek irtenbideak asmatzen ditu pertsonek bizimodu erosoagoa eta seguruagoa izan dezaten etxeko eguneroko egoeretan. Dagoeneko lantzen ari da domotika, konforta... Etxean bizitza kalitatea eta irisgarritasuna hobetzeko elementuak.

ANTOLAMENDUAREN EGITURA LEHENDAKARITZA

08
KONTSEILU OROKORRA
Ezaguera arloa
Distribuzio arloa
Finantza arloa
Industria arloa
  • CHP Automobilgintza
  • CM Automobilgintza
  • Automatizazio industriala
  • Osagaiak
  • Eraikuntza
  • Garraio bertikala
  • Hornikuntza
  • Ingenieritza eta zerbitzuak
  • Makina-erreminta
  • Sistema industrialak
  • Erreminteria era sistemak