2018.
URTEKO
TXOSTENA

Mondragon

MONDRAGON GARA

Lankidetza eta aurrerabidea elkarrekin. Pertsonen protagonismoa da mondragonen balioetako bat: elkarrekin gauza harrigarriak gauzatzeko eta aurrera egiteko elkartzen diren pertsonak.

Garapen jasangarriaren aldeko apustua egiten dugu. Gure negozioetan, gure gizartean eta gure planetan.

Eredu propioa dugu. Berezia, inklusiboa, arduratsua, berdintasunezkoa eta solidarioa: kooperatiboa, hitz batean.

Eta etorkizunari begira gaude. Modu proaktiboan, gure esperientzia etorkizunera eramango duten aukera berrien bila.

Humanity at work.

HELBURUA:
NEGOZIO
JASANGARRIAK

«Gure industriak 8.000 Lanpostu baino gehiago sortu ditu azken bost urteetan eta horien % 57 (4.589) Gure ingurunean sortu ziren. Hori da, zalantzarik gabe, kooperatibek gizarteari egin diezaioketen ekarpenik onena».

Iñigo Ucin

PRESIDENTEAREN MEZUA

2018, oro har, urte ona izan da MONDRAGONen kide diren kooperatibentzat. Zenbaki handiei begirada bat ematea nahikoa da ikusteko urtearen balantzea positiboa dela: aurreko urteko salmentak gainditu ditugu, enplegua sortu dugu eta negozioen jasangarritasunari beste bulkada bat eman diogu.

Alderdi aipagarrienen artean dago industriako enplegua. Goranzko joera izan du eta, horrela, alor horretan enplegua sortzeko dugun gaitasuna berretsi da beste behin ere. Gure industriak 8.000 lanpostu baino gehiago sortu ditu azken bost urteetan eta horien % 57 (4.589) gure ingurunean sortu ziren. Hori da, zalantzarik gabe, kooperatibek gizarteari egin diezaioketen ekarpenik onena.

Era berean, bide onetik doa industriaren aldeko apustua, azken bost urteetan 1.400 milioitik gora inbertitu ostean. Inbertsio horiek, oro har, ezarpen berrietara bideratu dira –141 filial ditugu atzerrian dagoeneko, 14.400dik gora langilerekin–, bai eta instalazioak hobetzera ere, produktu eta zerbitzu berriak garatzeko egin dugun esfortzua ahaztu gabe.

Alor finantzarioan, bestalde, sektorearen baldintza finantzario eskasak gorabehera, bilakaera positiboa izan dugu beste urte batez ere, sektorean erreferentziakoak diren kaudimen- eta berankortasun-ratioekin. Finantza-merkatuen ziurgabetasun-egoera dela eta, LagunAroren inbertsio-zorroak bilakaera negatiboa izan du ekitaldiaren amaieran, baina egoera hori konpondu egin da aurtengo lehen hilabeteetan.

Banaketaren arloan, negozioen multzoak emaitza positiboak izan ditu urte amaieran –Eroski taldearen kasuan, bigarren aldiz jarraian– eta, aldi berean, nabarmentzekoa da Eroskiren denda berrien ezaugarri den «zurekin» ereduaren merkataritza-sarearen eraldaketa-planari eman zaion bultzada.

Azpimarratu beharreko beste kontzeptu bat da lankidetzaren sustapena, esperientziak eta proiektuak partekatzeko eta kooperatiben lehiakortasuna hobetzeko. Horretarako, lankidetza finantzarioko foroak ere indartu dira.

Eta, azkenik, negozioen etorkizuneko, urte osoan lanean aritu gara kooperatiben berezko baliabide iraunkorrak indartzeko. Jarduera horren oinarrian funtsezko ideia sinple bat dago: negozio lehiakor eta jasangarrien bidez baino ezingo ditugu geuretzat kooperatiba onenak lortu eta hurrengo belaunaldientzako legatu hobe bat utzi.

IÑIGO UCIN PRESIDENTEA Iñigo Ucin

OINARRIZKO
DATUAK

Milioika €

Enpresa-garapena

2017
2018
Aldakuntza (%)
Diru-sarrerak, guztira
11.936
12.215
2,3
Salmentak, guztira (industria+banaketa)
11.280
11.581
2,7
Inbertsio garbiak
451
420
-6,9
Ebitba
1.021
1.037
1,6
LABORAL Kutxak kudeatutako baliabideak
21.014
21.841
3,9
LagunAroren ondare-funtsa
6.477
6.169
-4,8

Enplegua

2017
2018
Aldakuntza (%)
Batez besteko lanpostuak
80.818
81.837
1,3
Bazkideen %-a plantillan, industriaren arloan
73,8
73,6
-0,4
Emakume bazkideen %-a kooperatibetan
42,9
42,8
-0,2
Intzidentzia- edo istripu-tasa industrian
34,4
34,7
0,9

Partaidetza

2017
2018
Aldakuntza (%)
Bazkide langileen kapital soziala
1.733
1.795
3,6
Bazkide langileen kopurua gobernu-organoetan
825
835
1,2

Elkartasuna

2017
2018
Aldakuntza (%)
Eduki sozialeko jardueretara bideratutako baliabideak
25,1
28,0
11,6
Ikastetxeetako ikasle kopurua
11.010
11.248
2.2

Ingurumen-kudeaketa

2017
2018
Aldakuntza (%)
Indarrean dauden ISO 14000 ziurtagirien kopurua
73
75
2,7
Ekodiseinuko ziurtagirien kopurua
4
4
0,0

Etorkizunerako apustua

2017
2018
Aldakuntza (%)
I+Gra bideratutako baliabideen %-a, industriaren alorreko balio erantsiaren gainean
8,6
8,9
3,5
Zentro teknologikoen eta I+Gko unitateen kopurua
15
15
0,0
Ikertzaileak, guztira
1.928
2018
4,7
Finanzas
Finanzas

FINANTZAK

2018KO EKITALDIA EUROGUNEKO INTERES-TASEN IGOERARIK GABE AMAITU DA. HORREK ERABAT BALDINTZATU DU EMAITZEN KONTUA BAI ETA, ONDORIOZ, FINANTZA-ERAKUNDEEK ERRENTAGARRITASUNA ERE.

TESTUINGURU HORRETAN, LABORAL KUTXAK RATIO NAGUSIAK GORANZKO JOERAN ZITUEN URTE AMAIERAN, BURTSA-INDIZEEN BILAKAERA NEGATIBOA IZAN ARREN, ETA AISE GAINDITU DU NAHITAEZKO GUTXIENEKO KAUDIMEN-TARTEA.

laboral
kutxa

Mozkin bateratua 133,7 milioi eurokoa izan da, zergak kendu ostean, % 10,06ko igoera 2017rekin alderatuta. Kaudimena eta likideziari dagokionez, posizio oso onean mantendu da, eta hobekuntzak izan ditu errentagarritasunean (% 7,9) eta berankortasun-ratioan (% 4,51).

LABORAL KUTXA
133,7 M€

Aseguruen negozioak, 2018an, 38,94 milioi euroko emaitza global arruntak izan ditu zergen aurretik, hau da, % 3,92ko igoera, aurreko urtearekin alderatuta.

LAGUN ARO ASEGURUAK
38,9 M€

laboral
kutxa
ZENBAKITAN

BITARTEKARITZA-
BALIABIDEAK

21.841 M€

BEZEROEN
GORDAILUAK

19.481 M€

KAUDIMENA

18,76%

LIKIDEZIA

73,75%

ERRENTAGARRITASUNA

7,9%

BERANKORTASUN-
TASA

4,51%

Bezero
kopurua

1.147.805

BULEGOEN
SAREA

309

LANGILEAK

1.928

GIZONAK

981

EMAKUMEAK

947

LagunAro
BGAE.

Ekitaldia 123 kooperatibatako 28.401 mutualista aktiborekin amaitu genuen. Horrek esan nahi du 415 mutualistako igoera garbia izan dugula, 2017ko ekitaldi amaierako kopuruekin alderatuta.

Pentsiodun eta onuradunen kolektiboak, modalitate guztiak kontuan hartuta (erretiroa, alarguntasuna eta ezintasun iraunkorra), 14.022 kide ditu dagoeneko. urteko igoera garbia, hortaz, 516 pertsonakoa izan da.

ONDARE-FUNTSA

6.169 M€

MUTUALISTA AKTIBOAK

28.401

Industria
Industria

INDUSTRIA

INDUSTRIAREN ARLOAK AURREKO URTEETAKO DINAMIKA POSITIBOARI EUTSI DIO: SALMENTAK IGO DIRA (% 6,8), BAI ETA SORTUTAKO ENPLEGUAK ERE (1.702 LANPOSTU).

industriako enplegua

Salmentak:

MONDRAGONen industriaren alorrak 5.922 milioi euroko salmentak lortu zituen 2018an, aurreko urtean baino % 6,8 gehiago.

Ventas

5.922 M€ SALMENTAK, GUZTIRA

Nazioarteko salmentak:

4.041 milioi eurokoak izan ziren, guztizkoen % 68, eta 2017koekiko % 4,9ko igoerarekin.

Ventas internacionales

4.041 M€ NAZIOARTEKO
SALMENTAK

Inbertsioak:

Ekoizpen-planta berriak abian jartzera eta lehiakorragoak izateko prozesuen efizientzia hobetzera bideratuak nagusiki, 304 milioi eurokoak izan ziren.

inversiones

304 M€ INBERTSIOAK

Errentagarraitasuna:

Aurreko ekitaldiko emaitza garbia 230 milioi eurokoa izan da, aurreko urtean erdietsitakoaren ildo beretik.

rentabilidad

230 M€ Aurreko ekitaldiko
emaitza garbia

ENPLEGUA

Sail industrialetan 38.722 langile ditugu dagoeneko, horietako 14.400 kooperatibek atzerrian dituzten ekoizpen-instalazioetan. Batez besteko 1.702 lanpostu gehiago izan dira 2018an: 772 tokiko eremuan eta gainerakoak atzerriko instalazioetan.

empleo 1.702

LANPOSTU
BERRIAK

BERRIKUNTZA

Korporazioak 2.018 pertsona ditu I+Gan lanean arduraldi osoarekin. Alor horretako gastua 175 milioi eurokoa izan zen, produktu berrien salmentak 656 milioi eurokoak izan ziren (arloaren guztizko salmenten % 11).

innovacion 2.018

I+G JARDUERETAKO LANGILEAK

distribucion
distribucion

banaketa

BANAKETA-SAILA EROSKI TALDEAK ETA ERKOPEK (NEKAZARITZA ETA ELIKAGAIGINTZAREN SEKTOREKO BOST KOOPERATIBAK OSATUTAKO BIGARREN GRADUKO KOOPERATIBA BAT) OSATZEN DUTE ETA 2018AN 5.659 MILIOI EUROKO SALMENTAK ETA 39.723 PERTSONAKO PLANTILLA IZAN ZITUEN.

39.723 PLANTILLAKO
PERTSONAK

Eroski

SALMENTAK

5.393 milioi euroko salmentak lortu zituen, aurreko urtean baino % 2 gutxiago. Hainbat saltoki saldu izana da jaitsiera horren arrazoia.

ENPLEGUA

Plantillan

30.903 langile

ditu, eta horiei frankizietako 3.300 enplegatuak gehitu behar zaizkie.

SAREAREN BERRIKUNTZA

2018an 42 denda pasatu dira eredu berrira, eta emaitza nabarmenak izan dituzte jardueraren hobekuntzari eta erakargarritasun komertzialari dagokionez. «Zurekin» eredua erabiltzen duten azken belaunaldiko 670 establezimendu ditu jada. Merkataritza-sarea 1.652 dendak osatzen dute.

ERRENTAGARRITASUNA

Mozkinak 1,6 milioi eurokoak izan dira. Edonola ere, irabazi operatiboak hobera egiten jarraitu dute 2018an, zortzigarren urtez jarraian, 163,6 milioi eurora iritsi arte (% 19,1eko hazkundea aurreko urtearekin alderatuta).

EROSKI Club, CAPRABO
ETA FORUM SPORT
TXARTELEN TITULARRAK.

6.000.000
BEZERO BAZKIDEAK.

Erkop

2018ko ekitaldian emaitza positiboak izan daitezke Erkopeko nekazaritzako eta elikagaigintzako kooperatiba guztiek. Salmentak 266 milioira iritsi dira eta plantilla 8.820 pertsona izateraino handitu da. Ekitaldiko mugarri nabarmenen artean, Ausolanen nazioarteko lehen ezarpena aipatu behar dugu, Txilen.

SALMENTAK

266
M€

ENPLEGUA

8.820
PERTSONA

conocimiento
conocimiento

ezagutza

BESTE BULKADA BAT BERRIKUNTZARI, MONDRAGONEKO ENPRESA-EHUNAREN LEHIAKORTASUNA ETA ERALDAKETA SUSTATZEKO.

AURTEN LEHENETSITAKO JARDUKETA-EREMUAK: FABRIKAZIO AURRERATUA, SMART CITIES, OSASUNA, BIG DATA ETA LEHENGAIAK.

Berrikuntzaren sustapena
INDUSTRY 4.0 BEHATOKIA

INDUSTRY 4.0 BEHATOKIA

Kooperatiben intereseko arloak lehenetsi dira: Zibersegurtasuna, IIoT plataformak, zerbitizazioa, gizakia/makina interfazea, trazabilitatea, ekoizpen aditiboa, mantentze-programen optimizazioa, etab.

NAZIOARTEKO I+G+B

NAZIOARTEKO I+G+B

Bruselako Bulego Korporatiboaren eta nazioarteko foro estrategikoetako parte-hartzearen bidez. MODRAGONen 50 proiektu baino gehiago egite-bidean daude, Europako Batzordeak onetsi eta finantzatu ostean.

MONDRAGON UNIBERTSITATEA

MONDRAGON UNIBERTSITATEA

Lau fakultateetan (ingeniaritza, humanitateak, enpresa-zientziak eta gastronomia-zientziak) unibertsitateko 16 gradu eta 15 master-programa eskaini ziren.

GARAIA PARKE TEKNOLOGIKOA

GARAIA PARKE TEKNOLOGIKOA

46 enpresa biltzen ditu, 169 milioi euroko fakturazio bateratuarekin. 1.424 pertsonak egiten dute lan bertan, horietako 674k I+Gn.

ZIFRAK
I + G + B

175 m€ Guztizko gastuak I+Gn.

656 m€ Milioi euro produktu eta zerbitzu berrietan.

496 Patente-familia indarrean.

2.018 ikertzaile lanaldi osoan.

15 I+Gko zentro

Cikatek

CS Centro Stirling

Edertek

ETIC

Fagor Aotek

IK4-Ideko

IK4-Ikerlan

IK4-Lortek

Isea

Koniker

Leartiker

MTC

MIK

Orona EIC

UPTC

equipo

Kontseilu
Nagusia

Presidentea:

Iñigo Ucin

Presidenteordeak:

Txomin García. Finantza Saila

Agustín Markaide. Banaketa Saila

Iñaki Gabilondo. ULMA taldea

Xabier Mutuberria. Igogailuen Saila

Javier Oleaga. Osagaien Saila

Juan Mª Palencia. CHP Automobilgintza Saila

Pello Rodriguez. Makina erremintaren Saila

Belén Kortabarria. Kudeaketa finantzarioko zuzendaria

Zigor Ezpeleta. Kudeaketa sozialeko zuzendaria

Amets Ugalde. Idazkaria

Batzorde
iraunkorra

Presidentea:

Javier Goienetxea. Banaketa

Presidenteordea:

Lorea Barrutia. Osagaiak

Idazkaria:

Amets Ugalde. Zentro Korporatiboa

Kideak:

Aitor Aspe. Automobilgintza

Aitor Irure. Automatizazio industriala

Aitor Lejarzegi. Ingeniaritza eta zerbitzuak

Ander Bilbao. Tresneria eta sistemak

César Arriola. Makina erreminta

Gotzon Juaristi. CM Automobilgintza

Iker Estensoro. Osagaiak

Javier Amezaga. Banaketa

José Antonio Alustiza. Finantzak

Juantxo Martínez. Automobilgintza

Xabier Egibar. Finantzak

Lander Diaz de Gereñu. ULMA taldea

Leire Mugerza. Banaketa

Mariasun Sarrionandia. Ezagutza

Jone Urzelai. Eraikuntza

Mikel Larrea. Banaketa

Oier Lizarazu. Elevación

Raúl García. ULMA taldea

Ruben Gabilondo. Ekipamendua

Berritze
iraunkorra

«Kooperatiba egunero osatu eta berritu behar dugu».

Arizmendiarrieta

MONDRAGON

Naturak inspiratzen gaitu...

...ETA KONPROMETITZEN GAITU. HORREGATIK, GURE PLANETA ZAINTZEN DUGU. ETA HORREGATIK KUDATZEN DUGUN BIODIBERTSITATEA EREDU PROPIO BATEKIN, EREDU KOOPERATIBO BATEKIN, GARAPEN HARMONIATSUA ETA ELKARREN AURRERABIDEA SUSTATZEKO. ETA HORREGATIK ONGARRITZEN DITUGU GURE PROIEKTUAK, EMANKOR ETA OSASUNGARRI HAZI DAITEZEN NAHI DUGULAKO.

“Begiratu sakon naturan eta orduan
dena hobeto ulertuko duzu”

Albert Einstein