Gobernantza

Autonomoak eta independenteak diren kooperatibek osatzen duten enpresa erakunde kooperatibo bat da MONDRAGON, eta nazioarteko merkatuetan lehiatzen du, bere sozietate antolaketan metodo demokratikoak darabiltza, eta helburutzat ditu enplegua sortzea, langileen giza nahiz lanbide sustapena eta bere ingurune sozialaren garapena.
Pertsonak lankidetzan

MONDRAGON, talde kooperatibo bat da, eta hala izan da sortu zenetik. Ezaugarri hori da, hain zuzen, bere indarretako bat eta bere arrakastaren arrazoietako bat. Izan ere, MONDRAGONen espezifikotasunetako bat bere elkartze prozesua izan da, non elkar hartzearen abantailak eta kooperatiben giza dimentsioa uztartu diren; horrek ekarri du, hain zuzen ere, talde kooperatibo sendo eta solidario baten sorrera.