Misioa, Bisioa eta Balioak

Misioa

MONDRAGON enpresa izaerako errealitate sozioekonomiko bat da, kooperatiba autonomo independenteekin osatua, Euskal Herriaren kulturan sustrai sendoak dituena, pertsonek eta pertsonentzat sortua, gure Esperientzia Kooperatiboaren Oinarrizko Printzipioetan inspiratua, ingurunearekin, hobekuntza lehiakorrarekin eta bezeroa gogobetetzearekin konprometitua, eta enpresa garapenaren bidez eta enplegua, batez ere kooperatiboa, sortuz, gizartean aberastasuna sortzea helburutzat duena. Aldi berean:

  • Elkartasun konpromisoetan du oinarri eta metodo demokratikoak erabiltzen ditu bere antolakuntza eta zuzendaritzarako.
  • Pertsonek euren enpresen gestioan, emaitzetan eta jabetzan parte hartzea eta integratzea bultzatzen du, eta enpresa horiek gizartearen, enpresen eta pertsonen aurrerabidearen proiektu komun bateratzailea garatzen dute.
  • Formazioa eta berrikuntza bultzatzen ditu, giza eta teknologiko gaita-sunetatik abiatuta, eta
  • Gestio Eredu propioa darabil, aitzindaritza lekuak erdietsi eta Lankidetza bultzatzeko.
Bisioa

Izan nahi dugu pertsona konprometituak eta nortasun kooperatiboa dutenak, testuinguru globalean Enpresa Talde errentagarria, lehiakorra eta ekintzailea osatzen dutenak; eredu sozioenpresarial arrakastatsua aplikatuz, merkatuari irtenbide integralak eskainiz, esperientzia, ezagutza, berrikuntza, elkarren arteko lankidetza eta aliantza estrategikoetan oinarrituta; eta talentua erakarriz eta bultzatuz, balio erantsiko enplegua eta ingurunean garapen iraunkorra emateko behar besteko baliabideak sortzeko.

img_mision_vision_valores1

Balioak
  • Lankidetza: Jabe eta protagonistak.
  • Partaidetza: Gestiorako konpromisoa.
  • Gizarte erantzukizuna: Aberastasunaren banaketa solidarioa.
  • Berrikuntza: Berritze etengabea.
Gure prinzipioak
MONDRAGONen Oinarrizko Printzipioek bereak egiten dituzte Printzipio Kooperatibo Unibertsalak, Nazioarteko Kooperatiba Aliantzak eguneratutakoak. Printzipiook 1987ko urrian izandako MONDRAGONen lehen Kongresu Kooperatiboan onartu ziren eta horietan jasotzen da MONDRAGON Esperientziaren mende erdi pasako ibilbide kooperatiboan bildutako esperientzia. Printzipio horien izaera ireki eta dinamikoak biharko egunera irekitako gida bat osatzen dute.
Printzipioei buruzko informazioa zabaltzea