Lehendakariaren agurra

img-saludo-presidente1

Kaixo!

Nirekin egoteko bi minutu badituzu, MONDRAGON aurkeztu eta Interneteko webgunea bisitatzera ere animatzen zaitut.

Dakizunez, gaur egungo enpresen jokalekuaren ezaugarria merkatuen globalizazioa da, eta gero eta sakonago eta azkarrago gertatzen diren aldaketak ere. Eta enpresek, inoiz baino gehiago, eszenatoki berri horri egokitu beharra dute, aukerak aprobetxatzeko.

Egoera horretan, MONDRAGONen proposamena enpresa eredu desberdina garatzea da, eta bere oinarriak dira enpresen arteko lankidetza, pertsonen protagonismoa eta ingurunearen garapenarekin konpromisoa izatea. Proposamena bidezkoa, zuzena eta solidarioa da, eta “Humanity at work” gure sloganean adierazten dugu hori.

Espainiako talde garrantzitsuenen artean egonik , industriaren sektorean, finantzarioan eta banaketan dihardugu, eta gainera ekimenak garatzen ditugu ezagutzaren eta hezkuntzaren alorretan. Finean, 60 urte baino gehiagoko historia duen talde kooperatiboa, nazioartean oso zabaldua, lehiakorra eta arrakastatsua, lankide bidezko lanaren esparruan munduko erreferente bihurtu dena.

MONDRAGON zehatzago ezagutu nahi baduzu, gure Interneteko etxean sartzera gonbidatzen zaitut, izan ere, gunea orain dela gutxi berritu dugu eta erakutsi egin nahi dizugu. Gustatuko litzaidake bisitan zehar eroso sentitzea eta, horrez gain, webgunea hobetzen lagunduko digun iruzkinen bat uzten baduzu, hainbat hobeto.

Edonola ere, eskerrak ematen dizkizut MONDRAGOni buruz duzun interesagatik, agur kooperatiboa bidaltzen dizut, eta gure orrietan zehar nabigatzeko esperientzia ahalik eta atsegin eta emankorrena izan dadin opa dizut.

Iñigo Ucín. MONDRAGONeko Kontseilu Orokorreko lehendakaria.