Negozio-arloak MONDRAGON | MONDRAGON Corporation | MONDRAGON People

Elkarrekin,
aurrera

Benetako aurrerabidea
lankidetza indartuz
bultzatzen da.

Negozio-arloak


Hazkundea, Berrikuntza eta Konpromisoa

Finantzak, Industria, Banaketa eta Ezagutza dira MONDRAGONeko kooperatiben negozio-arloak. 2024an, salmenta metatuak 11.213 M€-koak izan ziren, inbertsioak 376,8 M€-koak eta EBITDA 1.661 M€-koa. Batez besteko langile kopurua berriz, 70.085 pertsonakoa.

MONDRAGONek berrikuntzan egindako apustuak oso garrantzitsua izaten jarraitzen du, eta horren erakusgarri da I+Gn lanaldi osoan diharduten 2.072 pertsonak. Gainera, 2024an I+Gra bideratutako baliabideak 201 milioi eurokoak izan ziren, eta indarrean zeuden patente-familiak 382 ziren; kopuru hori oso adierazgarria da Euskal Autonomia Erkidegoaren datuarekiko. Zentro teknologikoen (5) eta I+G unitateen (7) artean, 12 ikerketa eta berrikuntza gune ditu MONDRAGONek.

areas de negocio bola

Finantzak

Nahiz munduko geoestrategiatik eratorritako ziurgabetasuna aldagai esanguratsua izan, LABORAL Kutxak ekitaldia oso ondo itxi zuen, 274,5 M€-ko emaitza garbiarekin. Bestalde, LagunAro EPSVk ere urte ona erdietsi du, %7,94ko errentagarritasun global garbiarekin, eta %4,05eko kaudimen-marjinarekin, legeak ezarritako atalasea gaindituz.

laboral-kutxa.png

2024koa, testuinguru geopolitiko eta ekonomiko konplexua izan arren, LABORAL Kutxak hazkunde sendoa lortu zuen, 274,5 M€-ko irabazi garbia erdietsita (+%23,3), bere kooperatiba-ereduari, eraginkortasun operatiboari eta arriskuaren kudeaketa egokiari esker. Erakundea, duen sendotasun finantzarioagatik nabarmendu zen (CET1 %24,85ekoa, ROE %12,32koa eta LTD %64,16koa), baita %7,7 igo izanagatik ere bitarteko baliabideetan eta %0,9ko hazkundea lortu zuelako kreditu-inbertsioan, batez ere enpresetan (+%3,8). Aseguruetan, aseguru-orokorren primak %7,8 hazi ziren; bizitzakoak, berriz, %6 jaitsi ziren, eta Seguros Lagun Aro bezeroen gogobetetasun indizeetan onenen artean geratu zen.

lagunaro.png

2024an, LagunAro, EPSVk %7,94ko errentagarritasuna eskuratu zuen bere inbertsio-zorroan, merkatuen portaera onari esker, eta gisa honetara, kaudimen-marjina hobetu zuen %4,05eraino. Horri esker, ekitaldi honetarako KPIa beste eguneratzea (%2,8) eta 2022an ordaintzeke gelditutako doikuntzaren zati bat berreskuratzea (%4,7) onartu ziren talde batzuentzat. Mutualista aktiboak 30.101 izan ziren eta pentsiodunak 15.963. Prestazioei dagokienez, osasun-laguntzako gastuak (+%5,77) eta aldi baterako ezintasunekoak (%6,99ko absentismoa) igo egin ziren. Gainera, ezintasuna kudeatzeko programak indartu ziren. Enplegurako Laguntzaren gastua, aurreikusitakoa baino askoz ere txikiagoa izan zen, eta funtsa 157,67 M€-ra igotzea ahalbidetu zuen horrek.

Industria

Munduko ekonomiaren hazkunde globala %3,3koa izan zen 2024an, eta horrek aurreko ekitaldietan ikusi izan den munduko ekonomiaren desazelerazio-prozesua geldiaraztea ekarri du. Hala gertatu da inflazioari eustea lortu delako eta munduko hazkunde-dinamikek, oro har, esperotakoa baino portaera hobea izan dutelako. Hala ere, arrisku geopolitikoek ekitaldia markatu dute beste behin ere, eta ziurgabetasuna nagusi izan da merkatuetan.

 

Laburpen gisa, eta testuinguru horretan murgilduta, Industria arloak balantze sendoarekin itxi zuela 2024a esan daiteke, estatu-mailako salmenten hazkundea, emaitzen hobekuntza, enpleguaren egonkortasuna eta berrikuntzarako eta nazioarteko lehiakortasunerako joera irmoa erdietsita.

Salmentak

MONDRAGONeko Industria arloak 5.020 M€-ko salmentak izan zituen, %7,4ko hazkundea barruko merkatuetan eta nazioartekotze altua (guztizkoaren %73), nahiz eta kanpo-salmentetan %2,4ko jaitsiera arina izan.

Errentagarritasuna

Industria-alorraren irabazi garbia 267 M€-koa izan zen, aurreko urtekoa baino hobea, sendotasuna eta egokitzeko gaitasuna islatuz.

Enplegua

26.714 lanpostu. Haietatik 9.512 pertsona Estatutik kanpoko ekoizpen plantetan lanean, nazioarteko hedapena nabarmenduz.

Inbertsioak

200 M€ inbertitu ziren ekoizpen-baliabideen hobekuntzan, efizientzia eta lehiakortasuna indartzeko instalazio berrietan.

Berrikuntza

201 M€ inbertitu ziren I+Gn, lanaldi osoko 2000 ikertzaile baino gehiagorekin.

Banaketa

Arlo hau Eroski Taldeak eta Erkopek osatzen dute. Eroskiren jarduera nagusia txikizkako merkataritza da, Taldeko sozietate nagusia Eroski, Kooperatiba Elkartea izanik. Erkop berriz, bigarren mailako kooperatiba, nekazaritzako elikagaien sektoreko lau kooperatibek eta haien sozietate partaidetuek osatzen dute.

 

Banaketa-dibisioak, 2024ko ekitaldiaren amaieran, 6.193 M€-ko salmenta garbiak, eta batez beste 39.116 enplegu metatu zituen, bazkide kooperatibista, langile eta frankiziadunen artean.

eroski.png

2024an, EROSKIk 5.885 M€-ko salmentak izan zituen (+%2,7), eta 81,7 M€-ko irabazi garbia (+%23, zerga-aurreko mozkinetan). 332 M€-ko EBITDA erdietsi zuen, eta 59 M€-tan murriztu zuen zorra. Digitalizazioan, Adimen Artifizialean eta efizientzia operatiboan inbertitu zuen, 36 denda berritu eta 60 berri ireki zituen, eta 408 M€ aurreztu zituen bezeroentzat. 1.502 denda eta 27.600 pertsona baino gehiago ditu orain, eta lidergo kooperatibo, sozial eta berritzailea berretsi ditu.

erkop.png

ERKOPek 308 M€-ko salmentekin eta 8,9 M€-ko irabaziekin itxi zuen 2024. urtea, 11.000 langileren langa gaindituta. “Etorkizuneko Erkop”-erako eraldaketa estrategikoaren lehen fasea amaitu zuen, eta dibertsifikazio, berrikuntza eta barne-sendotzerako proiektuetan pausoak ematen jarraitu zuen, 2025-2028 Plan Estrategiko berriarekin bat eginez.

Ezagutza

Ezagutza arloa, bi zutaberen gainean dago eraikia. Batetik, Ezagutza-dibisioa, ikastetxeek eta zentro teknologikoek osatzen dutena, eta bigarrenik, MONDRAGONen zentro korporatiboko Berrikuntza saila. I+Gko inbertsio metatua 201 milioi euroko izan zen, hau da, guztizko salmenten %4,0, eta lanaldi osoko 2012 ikertzaile hartu zituzten dibisioko kooperatibek.

 

2023tik hona, Ezagutza Dibisioak, ikastetxeak, Mondragon Unibertsitatea eta zentro teknologikoak biltzen ditu, 2.000tik gora pertsonaren lanarekin, 180 milioi euroko aurrekontuarekin eta 22 egoitzatan. 2024an, hezkuntzatik hasi eta ezagutzaren transferentziara iritsi arte dauden ekintza guztiak barnebiltzen dituen ekosistema bakar gisa finkatu zen. Ekitaldi honetan azpimarratzekoak dira Hirekin zentroaren inaugurazioa, eta baita ekintzailetza kooperatiboaren sustapena ere, Orbik bezalako ekimenekin, Mondragon Unibertsitatearen inpaktu sozialaren aitorpenaz gain.