MONDRAGON Ventures
Zurekin ekiten eta inbertitzen dugu, ekosistema teknologiko eta industrial paregabe batetik.
Zurekin ekiten eta inbertitzen dugu, ekosistema teknologiko eta industrial paregabe batetik.
Zure bazkide-inbertitzailea, lehentasunezko bezeroa edota industria- eta merkatu-bazkidea izan gaitezke.
Negozio berrien abiatzea bultzatzen dugu eta epe luzerako negozio berritzaileak eraikitzeko aliatuak bilatzen ditugu.
Berrikuntzan eta negozio berrietan inbertitzen duten 90 kooperatiba, unibertsitate bat eat 12 ikerketa-zentro gara.
Berrikuntza, ekintzailetza, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzea gure ondarea hobetzea dela sinesten dugulako.
Korporaziorako sarbide bezela jokatzen dugu, gure kooperatiben gaitasun eta interesen zeharkako ikuspegi bat eskainiz, inpaktu handiko eta interes korporatiboko proiektuak sustatuz.
Proiektu berritzaileak gure kooperatiben interesekin bat etortzea sustatzen dugu, sektore eta bezero anitzeko ingurune batean, beren negozioa handitu nahi duten ekintzaile eta ETEentzako industria- eta merkatu-bazkide bat izanik.
Produktuen industrializazio-prozesuak bultzatzen ditugu, sektoreen arabera beharrezkoak diren homologazioak eta ziurtagiriak barne.
70 milioi euro baino gehiagoko arrisku-kapitaleko funtsak ditugu startup, scaleup eta oinarri teknologikoko ETEentzat, bai hasierako faseetan, baita hazkunde- eta hedapen-faseetan daudenentzat ere, batez ere Europan. Gutxiengoen parte-hartzeak -hirugarrenekin batera inbertitzea-, partaidetza maioritarioak edota eragiketa ez-organikoak egiten ditugu.
90
Kooperatiba
70.000
Pertsona
11.213M€
Salmentak
1.661M€
EBITDA
150 herrialde
Nazioarteko salmentak
104
Instalazio produktiboak atzerrian
4 fakultate
Unibertsitate propioa
7.200
Ikasle
12
Zentro teknologiko eta I+G unitate
2.072
Lanaldi osoko ikertzaile
201M€
I+G inbertsioa
382
Patente familia indarrean
20
Enpresa berri gure kooperatibetatik sortuak (2016tik)
30
Inbertsio startup eta scaleup-etan (2020tik)
7
Arrisku-kapitaleko funts
0,5-2M€
Inbertsio-tartea
Lankidetza
Batu, biderkatzeko
Parte-hartzea
Ahots bakoitzak balio du gure erabakietan
Gizarte erantzukizuna
Aberastasunaren banaketa solidarioa
Berrikuntza
Etengabeko berrikuntza
Interes inbertitzaileko eremuak
Gure kooperatibek behar komunak eta etorkizunerako proiekzio argia detektatzen dituzten arloak lehenesten ditugu.
Industria digitala eta adimendua
Soluzio adimendunak.
Produktu, prozesu eta zerbizu konektatuak.
Eraginkortasun industriala.
Robotika aurreratu kolaboratiboa.
Adimen artifizial sortzailea.
Erakundeen eraldaketa digitala.
Energia eta Jasangarritsuna
Mugikortasun elektrikoa.
Produktu berdeen diseinua eta fabrikazioa.
Energia berriztagarriak.
Energia-eraginkortasuna.
Osasuna eta ongizatea
Etorkizuneko etxea.
Osasunaren kontrola.
Pertsonen zaintza.
Silver Economy.
Ekipamendua eta zerbitzuak.
Ospitale-azpiegituren kudeaketa.
Deeptech eta Industrialtech
Produktuen industrializazioa.
Ekoizpen-lerro eraginkorrak.
Contract Manufacturing.
Nekazaritza elikagaiak
Elikadura aurreratua.
Barne-nekazaritza.
Elikagaien hurrengo belaunaldia.
Goi-teknologiako soluzio adimendunak.
Fintech eta Insurtech
Bezeroaren esperientzia hobetzea.
Negozio eredu berriak.
Prozesuak optimizatzea.
Irtenbide eta teknologia berriak.
“Ez dugu soilik aldaketaren behatzaile izan nahi. Protagonista izan nahi dugu”.
Jose Maria Arizmendiarrieta, Esperientzia Kooperatiboaren bultzatzailea.
MONDRAGONen ekintzailetza sustatzeko eta enpresa jarduera berriak sortzeko plataforma korporatiboa gara.
Lehiakortasuna hobetu eta inpaktu sozial positiboa sortuko duten etorkizunera bideratutako negozio-ereduak ditugu ardatz.
Barne-ekintzailetza, kooperatiben arteko lankidetza eta kanpoko enpresetan inbertitzea sustatzen ditugu.
Negozio berriak garatu nahi dituzten pertsona ekintzaileen bila gabiltza, bideragarritasunaren azterketatik hasi eta merkaturatu arte.
Beren negozioa/startup-a handitu nahi dutenei laguntzen diegu, eredu kooperatiboan oinarritutako berrikuntza irekiko ekosistema bat eskainiz, non bazkide inbertitzaile, lehentasunezko bezero edo aliatu industrial edo komertzial izan gaitezkeen.
MONDRAGONen pentsatzen dugu badela ekintzaile izateko beste modu bat.


Gure kooperatibetan dibertsifikazioa bultzatzeko ibilbide-orri bat definitzen dugu.
Sektoreak aztertu eta prospekzioak egiten ditugu, sortzen ari diren teknologiekin eta joera berriekin etengabeko alderaketak eginez.
Bidaiatu, hitzartu eta MONDRAGON Ventures markaren posizionamendua eraikitzen dugu, inbertsio aukera berriak identifikatzeko.
Inbertsio profesionaleko inguruneak sustatzen ditugu gure zuzendariekin, baita aktibo teknologikoak transferitzeko programak garatu eta egoera desberdinak kudeatzeko hornitzaile teknologikoak bilatu ere.
Venture Building-a sustatzen dugu, merkatu-analisirako, balio-proposamenerako, Business canvaserako eta Business Planerako.