Pribatutasun politika

01/ SARRERA

Dokumentu honek MONDRAGON Centro de Promoción, S. Coop.ek Interneten eskaintzen duen WEBGUNE honen Erabilerarako Baldintza Orokorrak ezartzen ditu.

WEBGUNE honetara sartzeko, ezinbestekoa da edozein erabiltzailek aldez aurretik irakurtzea eta onartzea klausula honetan jasotako zehaztapenak, baldintzak, komunikazioak, ohartarazpenak eta gainerako lege ohar guztiak.

WEBGUNE honetara sartzea doakoa da, eta berori ikusteko ez da beharrezkoa aldez aurretik inolako harpidetzarik edo erregistrorik egitea.

Egon daitezkeen beste WEBGUNE batzuekiko konexioak eta erabiltzaileak egin dezakeen erabilera Erabilera Baldintza Orokor hauei lotuta daude, bai eta WEBGUNE horiek eskatzen dituzten balizko baldintza espezifikoei ere.

Baimendutakoa ez den beste edozein erabilera debekatuta dago berariaz.

02/ WEBGUNE HONEN TITULARRAREN NORTASUNA

Hauek dira WEBGUNE honen arduradunaren identifikazio datuak:

MONDRAGON Centro de Promoción, S. Coop.; IFZ F20930111; helbidea: Goiru kalea 1 - A eraikina, 20500, Arrasate-Mondragón (Gipuzkoa); Euskadiko Kooperatiben Erregistroko Sozietate Kooperatiboen Inskripzio Liburuko 2076. folioan eta 1. idazpenaren azpian inskribatua, eta hura ordezkatzeko ahala duena, Arrasateko notario Iñigo Irache Varona jaunak 2017ko ekainaren 20an emandako ahalordetza-eskritura publikoaren arabera, haren protokoloko 531. zenbakiarekin.

03/ ZERBITZU EMAILEAREN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK.

1.- Zerbitzuaren hornitzailea den heinean,

MONDRAGON Centro de Promoción, S. Coop. behartuta dago WEBGUNE honek eskaintzen dituen zerbitzuak ematera, erabiltzailearekin egon daitezkeen komunikazioen sekretua eraginkortasunez bermatzera eta sor litezkeen erreklamazioei erantzutera. WEBGUNE honek ez du bisitarien datu pertsonalik biltzen, ez gordetzen, non eta erabiltzaileak bere borondatez ematen ez dituen.

2.- MONDRAGON Centro de Promoción, S. Coop.ek, edozein unetan eta aldez aurretik abisatu beharrik gabe, WEBGUNEAN edo haren konfigurazioan edo aurkezpenean jasotako informazioan aldaketak eta eguneratzeak egiteko ahalmena izango du; hala ere, erabiltzaileei horren berri emateko ahalegina egingo du, inguruabarrek horretarako aukera ematen badute.

3.- WEBGUNEAN sartzea eta bertako informazioari ematen zaion erabilera hori egiten duenaren eta soilik haren erantzukizuna izango da. MONDRAGON Centro de Promoción, S. Coop.ek ez du erantzungo gunean sartzetik edo informazioa erabiltzetik gerta daitezkeen ondorio edo kalteengatik, bere eskumenak zorrotz betetzeari buruzko lege xedapenak ezartzetik eratortzen diren jarduerengatik izan ezik.

MONDRAGON Centro de Promoción, S. Coop.ek ez ditu bermatzen, ez zuzenean ez zeharka, eskainitako informazio edo zerbitzuak, salbu eta aplikatzekoak diren legeen arabera sozietate honen eta erabiltzailearen arteko akordio batean berariaz deskribatuta geratzen diren edo eman behar diren bermeak.

MONDRAGON Centro de Promoción, S. Coop.ek ez du bermatzen, hala badagokio, hirugarrenek emandako edukia, eta ez du bermatzen, halaber, erabiltzaileek edo beste edozein pertsonak erabil dezaten emandako informazioaren egiazkotasuna, fidagarritasuna, zehaztasuna, egokitasuna edo komenigarritasuna.

04/ ERABILTZAILEAREN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK

1.- Une oro, erabiltzaileak WEBGUNE honetako zerbitzuak legez erabili behar ditu, indarrean dagoen legeriaren arabera, eta MONDRAGON Centro de Promoción, S. Coop.en jabetza intelektualeko eskubideak errespetatuz.

2.- Erabiltzaileak, MONDRAGON Centro de Promoción, S. Coop.ek eskura jartzen dizkion zerbitzuen bidez, ez du egingo edukiak kaltetzen edo aldatzen dituen inolako ekintzarik, eta ez du WEBGUNEAREN funtzionamendu egokia oztopatuko edo inolako arazo teknikorik sortuko, ez eta birus informatikoak eduki ditzaketen edo WEBGUNE hau guztiz edo partzialki kaltetu, oztopatu edo atzeman dezaketen elementuak transferituko ere, eta ez du beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoan esku hartuko edo hura aldatuko.

05/ WEBGUNEAREN ETA HAREN ZERBITZUEN FUNTZIONAMENDUA DELA-ETA SALBUETSITAKO BERMEAK ETA ERANTZUKIZUNA.

1.- MONDRAGON Centro de Promoción, S. Coop.ek ez du bermatzen WEBGUNE honen eta eskaintzen dituen zerbitzuen erabilgarritasuna eta funtzionamenduaren jarraitutasuna.
Horrenbestez, ez du inolako erantzukizunik hartuko bere gain WEBGUNEA eta zerbitzuak erabilgarri ez egoteagatik edo funtzionamenduan etenak gertatzeagatik sor daitezkeen edozein eratako kalte eta galerengatik.

Dena dela, MONDRAGON Centro de Promoción, S. Coop. ahalik eta ondoen saiatuko da WEBGUNE hau etengabe erabilgarri egon dadin.

2.- MONDRAGON Centro de Promoción, S. Coop.ek erabiltzaileen eskura jartzen ditu datu pertsonalen pribatutasun sistemak, hirugarrenak datuetara sar daitezen eragozten dutenak (MONDRAGON Centro de Promoción, S. Coop.en pribatutasun politika). MONDRAGON Centro de Promoción, S. Coop.ek erabiltzaileak emandako datu pertsonalen osotasuna, konfidentzialtasuna eta eskuragarritasuna bermatzeko beharrezko segurtasun neurri tekniko eta antolaketazko guztiak ezarri ditu.

Alde horretatik, sozietateak ez du erantzukizunik izango horren berri zabalduz gero sortutako kalte-galerengatik.

3.- Nahiz eta MONDRAGON Centro de Promoción, S. Coop.ek arlo horretako segurtasuna bermatzeko neurri egoki guztiak ezarri dituen, ez du kontrolatzen ez bermatzen WEBGUNE honetako edukietan erabiltzailearen sistema informatikoan (softwarea eta hardwarea) edo sistema informatiko horretan gordetako dokumentu elektroniko eta fitxategietan nahasmenduak eragin ditzaketen birusak eta beste elementu batzuk ez egotea.

MONDRAGON Centro de Promoción, S. Coop.ek ez du inolako erantzukizunik bere gain hartuko edukietan egon daitezkeen birusek sistema informatikoan, dokumentu elektronikoetan, fitxategietan eta bestelakoetan sortutako aldaketek eragindako edozein motatako kalte eta galerengatik.

4.- MONDRAGON Centro de Promoción, S. Coop.ek ez du bermatzen WEBGUNERA sartzean eta haren edukian akatsik ez dagoenik. Horregatik, erabiltzaileak salbuetsi egiten du MONDRAGON Centro de Promoción, S. Coop. bera nabigatzen ari den bitartean Atariak sor diezaiokeen fidagarritasunari, erabilgarritasunari edo itxaropen faltsuari buruzko edozein erantzukizunetatik.

06/ JABETZA INTELEKTUALA.

WEBGUNEAREN eta bertan jasotako elementuen gaineko jabetza intelektualeko eskubideak MONDRAGON Centro de Promoción, S. Coop.en titulartasunpekoak dira, edukiak hornitzeko kontratua sinatu duten enpresenak izan ezik, zeintzuk jabetza intelektualari eta industrialari buruzko arau nazionalek eta nazioartekoek babesten dituzten. Konpainia horrek balia ditzake esklusiboki erreprodukzio, banaketa, komunikazio publiko eta eraldaketarako eskubideak.

MONDRAGON Centro de Promoción, S. Coop.en diseinua, irudiak, mapak, grafikoak, markak, errotuluak, zeinu bereizgarriak edo logoak, frameak, bannerrak, softwarea eta haren kodeak, iturria zein objektua eta bestelakoak MONDRAGON Centro de Promoción, S. Coop.en beraren titulartasunpekoak dira, eta bereak dira, legez, haien gaineko ustiapen eskubideak ere.

WEBGUNE honetan sartzen den erabiltzaileak ezin ditu lehen aipatutako elementuak kopiatu, aldatu, banatu, transmititu, erreproduzitu, argitaratu, laga, saldu edo lortutako informaziotik eratorritako produktu edo zerbitzu berriak sortu.

Erabiltzailearen erabilera pertsonalerako eta ez-komertzialerako bistaratzea eta kargatzea baino ez dago baimenduta, eta ezin izango da hirugarren pertsona edo erakundeetara zabaldu.

Erabat debekatuta dago erabiltzaileak WEBGUNE hau aldatzea, baldin eta haren edukiari eragin badiezaioke, hala nola loturei (edo estekei) eta antzekoei.

MONDRAGON Centro de Promoción, S. Coop.ek zainduko du WEBGUNE honen edukiak pornografikoak, xenofoboak, diskriminatzaileak, arrazistak eta difamatzaileak ez izatea eta indarkeria ez sustatzea.
Era berean, erabiltzaileentzat kaltegarria izan daitekeen edozein gorabehera saihesten saiatuko da.

07/ LOTURAK ETA ESTEKAK.

MONDRAGON Centro de Promoción, S. Coop.ek aldez aurretik eta berariaz baimena ematen ez badu, ezingo da Atarirako inolako loturarik ezarri beste edozein WEBGUNETATIK.

WEBGUNE honek MONDRAGON Centro de Promoción, S. Coop.ek kudeatzen ez dituen beste atari edo WEBGUNE batzuekin loturak edo estekak baldin baditu, sozietate honek adierazten du ez duela atari edo WEBGUNE horien gaineko inolako kontrolik, eta ez dela horien edukiaren erantzule ere. WEBGUNE honek eduki ditzakeen estekak informazio erreferentzia gisa baino ez dira eskainiko, eta ez da inolako baloraziorik egingo horietan eskaintzen diren edukiei, jabeei, zerbitzuei edo produktuei buruz.

Nolanahi ere, zerbitzu horien inguruan edozein erreklamazio edo salaketa aurkeztuz gero, MONDRAGON Centro de Promoción, S. Coop. salbuetsita dago hirugarren horiek emandako zerbitzuen gaineko erantzukizun guztiez.

08/ APLIKATU BEHARREKO LEGEA ETA JURISDIKZIOA.

Erabilera eta nabigazio baldintza orokor hauek, bai eta erabiltzailearen eta MONDRAGON Centro de Promoción, S. Coop.en arteko edozein harreman ere, Espainiako legediaren arabera arautuko dira.

Baldintza Orokor hauen izatetik edo edukitik edo erabiltzailearen eta MONDRAGON Centro de Promoción, S. Coop.en arteko harremanetatik eratorritako edozein auziren kasuan, bi alderdiak Bergarako (Gipuzkoa) Epaitegi eta Auzitegien jurisdikzioaren eta eskumen esklusiboaren mende jarriko dira, eta berariaz uko egingo diote dagozkien beste edozein foruri.