NEGOZIOAK EGITEN DITUGU

NEGOZIOAK

Ordezkaritza komertzialen eta ekoizpen planten bidez, bost kontinenteetan gaude, hainbat eremutan gainera
Industria, Finantzak, Banaketa eta Ezagutza.

2021/2024ko gure ibilbide orria. Bat-bateko aldaketei aurre egiteko lehiakortasuna, lankidetza eta malgutasuna irabaztea, hainbat ardatz estrategikorekin; esaterako, eraldaketa digitala, iraunkortasuna edo talentua erakartzea.

GURE EGITURA

MONDRAGON

finantzakindustriabanaketaezagutza

finantzak

LABORAL Kutxak eta Lagun Aro EPSVk hiru jarduera zehatzetan dihardute: bankua, aseguruak (Lagun Aro Aseguru markarekin) eta gizarte aurreikuspena.

LABORAL Kutxa banku kooperatiboko proiektu bat da, 1,2 milioi bezerorekin lan egiten du, eta gaur egun Espainian kaudimenik handiena duten finantza erakundeetakoa da. Lagun Aro ikurraren bitartez, mota guztietako aseguru zerbitzuak eskaintzen ditu, partikularrentzat zein autonomo eta enpresentzat. Gainera, LagunAro, EPSVk bazkide kooperatibista guztientzako gizarte babeseko sistema propioa kudeatzen du.

industria

PRESENTZIA GLOBALA, JARRERA BERRITZAILEA

Industria Arloak askotariko jarduerak hartzen ditu, eta produktuak eta zerbitzuak eskaintzen ditu kontsumo ondasunen sektorean, ekipo ondasunetan, industriako osagaietan, eraikuntzan edo enpresa zerbitzuetan.

banaketa

1.645 SALTOKI

EROSKI TALDEA Espainiako banaketako operadore bat da, eta 1.600 saltoki baino gehiagoko sare bat dauka. Bere jarduera batez ere elikagaien banaketan garatzen da, baina, horrez gain, lurrin dendak, kirol dendak, gasolindegiak, optikak eta bidaia agentziak dauzka. Taldearen matrizea Eroski kooperatiba da, langile jabeek eta bazkide kontsumitzaileek eratua, zeintzuek kooperatibaren erabaki organo gorenak osatzen dituzten.

ERKOP. MONDRAGONeko Banaketa Arloko kidea da baita ere Erkop elikadura taldea. Catering, garbitasun, abeltzaintza eta baratzezaintzaren sektoreetan egiten du lan.

ezagutza

BERE UNIBERTSITATEA ETA I+GKO 14 ZENTRO

Pertsonen prestakuntza eta heziketa zutabe historikoak dira Esperientzia Kooperatiboan. 1997an, Korporazioak Mondragon Unibertsitatea sortu zuen, eta gaur egun 5.000 ikasle baino gehiago ari dira unibertsitate ikasketak egiten Arrasate, Oñati, Eskoriatza, Markina, Goierri, Irun, Bilbo, Aretxabaleta eta Donostiako campusetan. Bere prestakuntzaren eskaintzan hainbat unibertsitate gradu eta master eta doktoretza programak sartzen dira, ingeniaritza, hezkuntza, komunikazio, enpresa kudeaketa, ekintzailetza eta gastronomiaren arloetan.

MONDRAGONek, halaber, Berrikuntza, Sustapen eta Ezagutza sistema integratu bat garatu du (M4FUTURE), eta bertan parte hartzen dute kooperatibek beraiek, ikerketa zentroek, unibertsitateak eta Sustapen Zentro Korporatiboak.

Unibertsitatea

Goi Mailako Eskola Politeknikoa
Enpresa Zientzien Fakultatea
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea
Gastronomia Zientzien Fakultatea

Zentro teknologikoak

Enpresen I+G unitateak

Hezkuntza zentroak eta Lanbide Heziketa

Berrikuntza eragileak

PROIEKTU KORPORATIBOAK

OTALORAMUGI DIGITALERAINNOVATIVE THINKING MONDRAGON PEOPLECENTRO DE PROMOCIÓN

OTALORA

Otalora, MONDRAGONeko Zuzendari eta Kooperatiba Garapenerako Zentroa, 1984an hasi zen eskolak ematen, IKASBIDE izenarekin, graduondoko gazteentzat: Mondragon Talde Kooperatiboko kooperatibek gazte horiei Zentroan graduondoko ikasketak egiteko eta aldi berean Taldeko enpresetan praktikak egiteko aukera ematen zieten.
Ezagutu proiektua

MUGI
Digitalera

Aukera digital berrietan trebatzeko MONDRAGONen prestakuntza gunea. Oraina dagoeneko digitala da, eta etorkizuna are digitalagoa izango da. Mundua geroz eta bizkorrago dabilenez, trebetasun berriak behar ditugu, bizitzako arlo guztietan gero eta azkarrago aldatzen direnak. Zurekin egon nahi dugu, hurbil egon, eta zure etorkizun profesionala eraikitzen lagunduko dizuten baliabideak eskura jarri nahi dizkizugu.
Ezagutu proiektua

Innovative
Thinking

BERRIKUNTZA, LANKIDETZA ETA GARAPENA.

MONDRAGONen enpresa jarduera berriak sortzen ditugu, eta M4FUTURE izeneko berrikuntza korporatiboko eredu integratu baten bidez prestatutako ezagutza eta langileak ere baditugu.
Ezagutu proiektua

MONDRAGON
People

Munduari irekitako taldea gara, talentua aitortu eta sustatzen duena, edonondik datorrela ere.
100etik gora kooperatiba gara, eta hainbat sektoretan egiten ditugu jarduerak. Non egin nahi duzu lan? Hemen aurkituko duzu bilatzen duzun hori.
Berezi egiten gaituzten askotariko profilak.
Ezagutu proiektua

Sustapen
Zentroa

MONDRAGONen sustapen zentroa plataforma korporatibo pribatu bat da, enpresa jarduera berrien sustapenean espezializatua.

GIZARTE ERALDAKETA

MONDRAGON eta GIH
Sakatu GIHetako ikur bakoitzean eta ikusi MONDRAGONen ekarpenak.
ODS
ODS
ODS
ODS
ODS
ODS
ODS
ODS
ODS
ODS
ODS
ODS
ODS
ODS
ODS
ODS
ODS
ODS

POBREZIA AMAITZEA

Gizarte ekintzen bidez, Iparraldean zein Hegoaldean. MUNDUKIDE Fundazioak 80.000 lagunen bizimodua hobetu du Afrikan eta Latinoamerikan.

GOSERIK EZ

Babesik gabeko kolektiboekin lankidetza solidarioa izatea. Eroskiren eta bere bezeroen dohaintzei esker, 10.000 pertsona inguruk bete zituzten urteko elikadura beharrak.

OSASUNA

LagunArok gizarte laguntza eta aurreikuspena ematen die 28.204 mutualista aktibori, 73.172 osasun laguntzaren onuradunei eta 14.544 pentsioduni.

HEZKUNTZA

Erreferenteak hezkuntza eredu aurreratuetan eta aitzindariak heziketa dualean. MONDRAGONek 11.000 ikasle eta 6.000 profesional baino gehiago prestatzen ditu.

BERDINTASUNA

Mondragonen lan egiten duten pertsonen ia erdiak emakumeak dira (%49). Kontseilu Errektoreetan % 27,4ko presentzia du, eta Zuzendaritza Kontseiluetan, % 28,9koa.

UR GARBIA

MONDRAGONek ingeniaritza elektrikoko eta ura tratatzeko instalazioen automatizazioko nazioarteko giltza proiektuak eskaintzen ditu.

ENERGIA

Energia berriztagarria sortzeko proiektuak garatzen ditu, hala nola Ekian, Euskadiko eguzki energia parkerik handiena.

LANA

Kooperatiba ereduaren funtsezko elementua. MONDRAGON Euskal Herriko lehen enplegatzailea da eta Estatuko lehen 10en artean dago.

BERRIKUNTZA

Enpresen, I+G Zentroen eta Unibertsitatearen arteko ekosistema berritzailearekin, non 2.000 pertsonak baino gehiagok lan egiten duten.

DESBERDINTASUNA

MONDRAGONen enpresa ereduak ekitatea, bizi kalitatea eta aukera berdintasuna sortzen ditu.

HIRIAK ETA KOMUNITATEAK

MONDRAGONek “Hiri eta Komunitate adimendunak” programa europarrean parte hartzen du; eta euskararen erabilera sustatzen du kooperatibetan (egun 59 Euskara Plan Korporazioan).

KONTSUMOA

Tokiko produktuen aldeko apustu irmoa egiten duen gure kontsumo ereduak osasuna eta iraunkortasuna ditu oinarri. Hornitzaileen % 50 baino gehiago tokiko enpresa ekoizle txikiak dira.

KLIMA

MONDRAGONek ekonomia deskarbonizatutako ekonomia du helburu. Salmenten % 90ek kalitate kudeaketa ziurtatua du, eta % 65ek ingurumen kudeaketa sistema.

ITSASPEKO BIZITZA

MONDRAGONek WWFk bultzatutako Arrantza Iraunkorraren egitasmoa babesten du.

LEHORREKO EKOSISTEMAK

MONDRAGONek espezie autoktonoak berreskuratzeko, basoak kudeatzeko eta tokiko produktuak eredu iraunkorrean ekoizteko proiektuetan parte hartzen du.

GOBERNANTZA

Eredu kooperatiboak gardentasuna eta parte-hartze integrala sustatzen ditu: jabetzan, kudeaketan eta emaitzetan.

ALIANTZAK

Korporazioa lankidetzaren ondorioz sortu zen. Eta gaitasun eraldatzailea biderkatzeko, akordioak ditu nazioarteko hainbat sare eta aliantzarekin.

Berez gara enpresa arduratsua, demokratikoa eta iraunkorra.

Mundurako proiektu sozioenpresarial onenak izango diren kooperatibak garatu nahi ditugu. Ondare kooperatiboan sinesten dugu, eta hurrengo belaunaldiei, kooperatiba sendoagoak eta hobeak ez ezik, pertsonentzako eta planetarentzako garapen eredu hobea utzi nahi diegu.

Iraunkortasuna ardatz estrategikoa da MONDRAGONentzat. Honakoak azpimarratzen ditugu: enplegu duina eta kalitatezkoa, lan segurtasuna eta osasuna, hezkuntza, kontsumo arduratsua, berrikuntza -trantsizio digital eta berderako palankatzat- eta azpiegitura eta ekimen sozial eta komunitarioen babesa. Azken batean, gizartearen beharrei erantzutea da gure gizarte eraldaketaren printzipioaren zati bat.

Munduko Berrikuntza Sozialaren Ekosistema Kooperatibo handiena gara.

Enpresa eta gizarte eragileekin eta administrazio publikoekin batera lan egiten dugu, eta eraldaketa helburu duen berrikuntza ingurunea sortzen dugu. Irtenbide iraunkorrak bilatzen ditugu; hazkunde ekonomikoaren, ingurumenaren babesaren eta gizarte ongizatearen arteko oreka ahalbidetuko dituztenak.

Mundua aldatzea. Duela gutxi, Fortune aldizkariaren “Change the world 2020” rankingean sartu dute MONDRAGON, mundu mailako hamaikagarren postuan. Zerrenda horretan, enpresek gizartearen egungo erronka handiei egiten dieten ekarpena aitortzen da.

Munduko Berrikuntza Sozialaren Ekosistema
Kooperatibo handiena gara.

Enpresa eta gizarte eragileekin eta administrazio publikoekin batera lan egiten dugu, eta eraldaketa helburu duen berrikuntza ingurunea sortzen dugu. Irtenbide iraunkorrak bilatzen ditugu; hazkunde ekonomikoaren, ingurumenaren babesaren eta gizarte ongizatearen arteko oreka ahalbidetuko dituztenak.

Mundua aldatzea. Duela gutxi, Fortune aldizkariaren “Change the world 2020” rankingean sartu dute MONDRAGON, mundu mailako hamaikagarren postuan. Zerrenda horretan, enpresek gizartearen egungo erronka handiei egiten dieten ekarpena aitortzen da.

MONDRAGON eta GIH
Sakatu GIHetako ikur bakoitzean eta ikusi MONDRAGONen ekarpenak.
ODS
ODS
ODS
ODS
ODS
ODS
ODS
ODS
ODS
ODS
ODS
ODS
ODS
ODS
ODS
ODS
ODS
ODS
Fin de la pobreza Hambre cero Salud Educación Igualdad Agua limpia Energía Trabajo Innovación Desigualdad Ciudades y comunidades Consumo Clima Vida submarina Ecosistemas terrestres Gobernanza Alianzas

POBREZIA AMAITZEA

Gizarte ekintzen bidez, Iparraldean zein Hegoaldean. MUNDUKIDE Fundazioak 80.000 lagunen bizimodua hobetu du Afrikan eta Latinoamerikan.

GOSERIK EZ

Babesik gabeko kolektiboekin lankidetza solidarioa izatea. Eroskiren eta bere bezeroen dohaintzei esker, 10.000 pertsona inguruk bete zituzten urteko elikadura beharrak.

OSASUNA

LagunArok gizarte laguntza eta aurreikuspena ematen die 28.204 mutualista aktibori, 73.172 osasun laguntzaren onuradunei eta 14.544 pentsioduni.

HEZKUNTZA

Erreferenteak hezkuntza eredu aurreratuetan eta aitzindariak heziketa dualean. MONDRAGONek 11.000 ikasle eta 6.000 profesional baino gehiago prestatzen ditu.

BERDINTASUNA

Mondragonen lan egiten duten pertsonen ia erdiak emakumeak dira (%49). Kontseilu Errektoreetan % 27,4ko presentzia du, eta Zuzendaritza Kontseiluetan, % 28,9koa.

UR GARBIA

MONDRAGONek ingeniaritza elektrikoko eta ura tratatzeko instalazioen automatizazioko nazioarteko giltza proiektuak eskaintzen ditu.

ENERGIA

Energia berriztagarria sortzeko proiektuak garatzen ditu, hala nola Ekian, Euskadiko eguzki energia parkerik handiena.

LANA

Kooperatiba ereduaren funtsezko elementua. MONDRAGON Euskal Herriko lehen enplegatzailea da eta Estatuko lehen 10en artean dago.

BERRIKUNTZA

Enpresen, I+G Zentroen eta Unibertsitatearen arteko ekosistema berritzailearekin, non 2.000 pertsonak baino gehiagok lan egiten duten.

DESBERDINTASUNA

MONDRAGONen enpresa ereduak ekitatea, bizi kalitatea eta aukera berdintasuna sortzen ditu.

HIRIAK ETA KOMUNITATEAK

MONDRAGONek “Hiri eta Komunitate adimendunak” programa europarrean parte hartzen du; eta euskararen erabilera sustatzen du kooperatibetan (egun 59 Euskara Plan Korporazioan).

KONTSUMOA

Tokiko produktuen aldeko apustu irmoa egiten duen gure kontsumo ereduak osasuna eta iraunkortasuna ditu oinarri. Hornitzaileen % 50 baino gehiago tokiko enpresa ekoizle txikiak dira.

KLIMA

MONDRAGONek ekonomia deskarbonizatutako ekonomia du helburu. Salmenten % 90ek kalitate kudeaketa ziurtatua du, eta % 65ek ingurumen kudeaketa sistema.

ITSASPEKO BIZITZA

MONDRAGONek WWFk bultzatutako Arrantza Iraunkorraren egitasmoa babesten du.

LEHORREKO EKOSISTEMAK

MONDRAGONek espezie autoktonoak berreskuratzeko, basoak kudeatzeko eta tokiko produktuak eredu iraunkorrean ekoizteko proiektuetan parte hartzen du.

GOBERNANTZA

Eredu kooperatiboak gardentasuna eta parte-hartze integrala sustatzen ditu: jabetzan, kudeaketan eta emaitzetan.

ALIANTZAK

Korporazioa lankidetzaren ondorioz sortu zen. Eta gaitasun eraldatzailea biderkatzeko, akordioak ditu nazioarteko hainbat sare eta aliantzarekin.

MUNDUKIDE FUNDAZIOAK MUNDU OSOAN PROIEKTU KOOPERATIBOAK ABIAN JARTZEN LAGUNDU DU AZKEN 21 URTEETAN.

EGIAZTAGIRIAK

KALITATEA

Eragina INDUSTRIAren arloko enpresetan, mundu osoan.

3UNE-EN 9100
ziurtagiri
(aeroespaziala)
35 ISO/IATF 16949
ziurtagiri
(automobilgintza)
137 ISO 9001

ziurtagiri
Kalitatea kudeatzeko sistema ziurtatua duten salmentak (> %90)

INGURUMENA

2 ISO 50001
ziurtagiri
75 ISO 14001
ziurtagiri
4 ISO 14006

ziurtagiri
Ingurumena kudeatzeko sistemarekin egindako salmentak (%75)

SEGURTASUNA ETA OSASUNA

Enpresa osasungarriaren
2 ziurtagiri
45 ISO45001
ziurtagiri
Laneko segurtasuna eta osasuna kudeatzeko sistema ziurtatua duten langileak (%55)

EUSKARA

50 Euskararen Bikain
ziurtagiri

FUNDAZIOAK

EROSKI

Helburua kontsumitzaileak sustatzea eta defendatzea da, eta, bereziki, kontsumitzaileei prestakuntza eta informazioa ematea. Eroski Consumer da bere erreferentzia nagusia, Interneten audientzia kopururik handiena duen Espainiako komunikabideetako bat.

+ JAKIN

ULMA FUNDAZIOA

Ekonomia Soziala bultzatzeko eta kultura, gizarte, ongintza eta laguntza izaera duten jarduerak sustatzeko. Halaber, hezkuntzaren eta prestakuntza sozio-kooperatiboaren eta profesionalaren aldeko apustua egiten du, bai eta kooperatibismoaren ezaugarriak bere eremu geografikoan zabaltzearen aldekoa ere.

+ JAKIN

MONDRAGON FUNDAZIOA

MONDRAGONen integratutako kooperatiben eremuan ekonomia soziala, heziketa eta prestakuntza sozio-kooperatiboa eta profesionala eta ikerketa eta garapena sustatzeko, kooperatiben maila teknologikoa handitzera zuzenduta.
+ JAKIN

MUNDUKIDE FUNDAZIOA

Mundukide Hegoaldeko herrialdeekin lankidetzan aritzeko sortutako proiektua da, esperientzia, bitarteko eta egikera kooperatiboak partekatuz garapen autogestionario eta integrala sustatzeko.

+ JAKIN

AZARO FUNDAZIOA

Azaro Fundazioak Lea-Artibai eskualdean jarduera ekonomiko berritzaile berriak sortzen lagundu nahi du. Era berean, kultura ekintzailea eta berrikuntza kultura zabaltzea eta balio kooperatiboak sustatzea ditu helburu.

+ JAKIN

LAGUN ARO ASEGURUAK – GIZARTE BEGIRADA

Gizartean lan handia egiten du bera diharduen hiru arloetan: herritarren artean kirola sustatzea, kultura bultzatzeko ekintzak egitea, eta trafiko istripua nozitu duten pertsonen bizi kalitatea hobetzera bideratutako ekimenak martxan jartzea.
+ JAKIN

GIZABIDEA FUNDAZIOA

GIZABIDEA Fundazioa kultura eta heziketa sustatzearen alde borrokatzen da, eta hezkuntza azpiegitura eta sistema propio bat sortu nahi du, herritarrak eta, oro har, gizartea eraldatzeko helburuarekin. Kooperatibek eta, batez ere, FAGOR TALDEAK elkarrekin egindako lanaren emaitza da GIZABIDEA, eta ikerketara eta hezkuntzara bideratu du irabazien zati bat.