Gure idealak ere
mundua eradaltzen dute
Balio humanistetatik jardun,
aldaketa positiboa sustatzeko.
Gure idealak ere
mundua eradaltzen dute
Balio humanistetatik jardun,
aldaketa positiboa sustatzeko.
MONDRAGON, hain zuzen, enpresa izaerako errealitate sozioekonomiko bat da, Euskal Herriaren kulturan sustrai sendoak dituena, pertsonek eta pertsonentzat sortua. Gizarte jasangarri batekin, lehiakor izanez hobetzearekin eta bezeroa gogobetetzearekin konprometitua, enpresa garapenaren bidez eta enplegua sortuz aberastasuna sortu eta gizartea eraldatu nahi ditu. Elkartasunean du oinarria, eta metodo demokratikoak erabiltzen ditu bere antolakuntza eta zuzendaritzarako. Pertsonek euren enpresen kudeaketan, emaitzetan eta jabetzan parte hartzea eta integratzea bultzatzen du.
Pertsonek erabakitzen dute. Bazkide bat/boto bat, kooperatibaren gobernu eta kudeaketa organoak aukeratzeko eta enpresaren erabaki estrategikoak hartzeko.
Funtsezko hiru esparrutan, hala nola kudeaketan, jabetzan eta emaitzetan, konpromiso eta nortasun maila handiagoa sortzen baitu.
Balio partekatua sortzen duten eta gizartea eraldatzeko bokazioa duten enpresak.
MONDRAGONen lankidetzaren logika –kooperatiben, dibisioen eta beste erakunde batzuen artean egindakoa– baliagarria da aukera berriak sortzeko eta enpresa proiektuen erresilientzia hobetzeko. Jarraian lankidetza mekanismoetako batzuk.
Elkartasun mekanismo honen bidez, kooperatiba bakoitzak bere etekinen ehuneko bat –%13 gutxienez– dibisio funts batera bideratzen du. Funts horren helburua sortutako aberastasunaren banaketa bidezkoagoa edo galerak izan dituztenen konpentsazio partziala egitea izango da.
Zailtasunetan diren kooperatibetako kideei, gainontzeko kooperatibetan enplegua mantentzeko aukera ematen diena.
Oso zeregin garrantzitsua dute nazioartekotze, berrikuntza eta sendotze proiektuetan, bai eta zailtasunetan direnek euren finantzak indartzeko abiatzen diren proiektuetan ere.
Halaber, foro tematikoak, sektorialak, korporatiboak edo zuzendaritzetakoak ere egiten dira, ezagutza partekatzeko. Eta lankidetza supraegiturako erakundeen bidez ere gauzatzen da, horien artean Ategi, Osarten, Sustapen Zentroa, Otalora, MONDRAGON Fundazioa edo LagunAro daude, besteak beste.
Ingurunearen garapenarekin konprometituta eta erabaki zentroak jatorrizko lekuan kokatuta. MONDRAGONek kontuan du ondarearen balioa, eta hurrengo belaunaldi kooperatiboei kooperatiba sendoagoak eta pertsonentzat eta planetarentzat garapen eredu hobea uztea ditu helburu.
Eredu kooperatiboa lurraldean tinko finkatuta dago. Kooperatibak, modu naturalean, erreferente eta ardatz bihurtu dira euren inguruaren garapenean, eta ezinbestekoak dira gizartea eta ekonomia biziberritzeko estrategiak diseinatzerakoan.
Kooperatibak mundu zabalean lehiatzen dira eta erabakiguneak euren egoitza nagusietan kokatzen dira: EAEn eta Nafarroan, batez ere.
MONDRAGONen, lantoki guztietan, euskara erabiltzeko eta normalizatzeko lan egiten da.
MONDRAGONek, era berean, kultur proiektu handi eta estrategikoak bultzatzen laguntzen du, hala nola Guggenheim, Kursaal, Baluarte, Artium, Arantzazu, Euskadiko Orkestra...